Hasierako oharra
Kurutze-bidea kurutzearen bidea da, Jesusen bidea. Bariku santuan egin eban bidea. Badago beste kurutze-bide bat ere, miloeka gizon eta emakumek egiten dabena: langile zapalduek, tratu txarrak jasaten dabezan emakumezkoek, bertan behera itzitako, babes bako eta torturatutako umeek, baztartutako, txirotasun eta gosera kondenatutako etorkinek, intolerantziagaitik alboratutakoek, arreta barik bizi diran hainbeste eta hainbeste zahar eta gaixok.
Kurutze-bidean, kristinauok geure
lepoan hartu behar dogu kurutzea eta Jesusi jarraitu behar deutsagu.
Aitaren
eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Otoitza
Jaungoiko Aita,
kurutzeko
heriotzaraino beheratutako
Kristo, zure Semea,
gure Salbatzailea
emon deuskuzu
eredutzat.
Bizitzako probetan,
bere nekaldi berreroslean
barru-barrutik
parte hartu daigula,
berbizkundearen
aintza jadesteko.
Errege bizi da-ta,
gizaldi eta gizaldi guztietan.
1. egonaldia: Jesus
heriotzara kondenatzen dabe
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Orduan,
Abade Nagusiak, bere jantziak urraturik, hauxe esan eban: Birao egin dau!
Zertarako testigurik honezkero? Oraintxe entzun dozue biraoa. Zer deritzazue?
Hareek hauxe erantzun eben: Heriotzarako errudun da.
Edozein
aitzakia da ona gizon eta emakumeak kondenatzeko, traba egiten deuskuenak
paretik kentzeko. Sekula ez da aitzakiarik falta hiltzeko edo, gitxienez,
besteei bizitzen ez izteko.
Parkatu
eiguzu, Jauna, tolerantziarik, ulermenik, maitasunik ez erakusteagaitik.
Abestia: Zu gabe,
Jesus, nora...
2. egonaldia:
Jesusek kurutzea hartzen dau
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Orduan, Pilatok Jesus hareen eskuetan itzi eban, kurutzean
josi egien. Beraz, Jesus hartu egin eben; eta bere kurutzea gainean eroiala,
Buruazurtegi edo hebreeraz Golgota deritzon lekurantz urten zan.
Jesusen
sorbaldetan guztion kurutzeak dagoz. Bidebakokeria guztiak, krimen guztiak,
gorroto guztiak eta sortzen dabezan oinaze guztiak. Jesusek bere gain hartzen
ditu munduko pekatu guztiak. Bera munduko pekatua kentzen dauan Jaungoikoaren
Bildotsa dalako.
Parkatu
eiguzu, Jauna, zure aurka pekatu egin dogulako, eta lagundu eiguzu zuri
jarrai-tzen.
Abestia: Zuk emon, Jauna, arnas barri
Sortu guregan bihotz barri.
3. egonaldia: Jesus
lehenengo aldiz jausten da
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Gu guztiok, ardiak lez, bidea galduta ibili ginan;
bakoitza bere bidetik joan zan, Jaunak haren gainean ezarri ebazan gu guztion
dongakeriak.Txarto era-bilenean, makurtu egiten zan; ez eban agorrik zabaltzen,
hiltera daroen bildotsa lez.
Zama
astuna dira Jaunarentzat gure bizitzak. Zama astuna dira gizon eta emakumeen
aurkako gehiegikeriak. Zama astuna dira gure etsipena, gizon eta emakumeak
zigortzen dituan guztiaz amaitzeko indarrik eta borondate eza.
Parkatu
eiguzu, Jauna, gure ezkortasunagaitik, eta emoiguzuz indarra eta adorea Zuri
jarraitzeko eta besteei laguntzen jarraitzeko.
Abestia: Bihotz
garbia nigan sortu...
4. egonaldia:
Jesusek bere Ama aurkitzen dau
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Askoren jausialdi eta goratzerako jarria dago hau
Israelen, eta kontraesanezko zeinu izateko. Zeuri ezpata batek zulatuko deutsu
bihotza, bihotz asko-ren asmoak agerian geratu daitezan.
Maria
Elizearen Ama da, gure Ama. Beragandik ikasten dogu gure lekuan egoten,
Jaungoikoaren berbeari adi, hurkoen beharrizanei adi. Bere antzera, Kristogaz
egon gura dogu: Beragaz hil ezkero, Beragaz bizi izango gara.
Otoitz
gure alde, Jaungoikoaren Ama Maria, orain, zailtasunetan, tentaldian eta beti.
Abestia: Pekatariok
Ama Birjiña...
5. egonaldia:
Zireneko Simonek Jesusi laguntzen deutso kurutzea eroaten
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Zireneko Simon, Alexanderren
eta Erruporen aita etorren orduantxe landatik, eta Jesusen kurutzea eroatera
behartu eben.
Gitxien
uste ebanean, bizitza korapilatu jakon. Bera lanetik etorren, etxera joian
atseden hartzera, baina heriotzara zigortutako bati laguntzera derrigortu eben
eta Jaungoikoari lagundu eutson. Honeetako bati, txikienei, egiten deutsazuena,
neuri egiten deustazue. Prestasun haundiagoa dogu Jaungoikoagaitik gauzaren bat
egiteko, besteengaitik bizitza korapilatzeko baino.
Parkatu
eiguzu, Jauna, anai-arrebearengan, atzerritarrarengan, txiroarengan aurkitzeko
federik ez izateagaitik.
Abestia: Jesukristo
guri mintza...
6. egonaldia:
Veronikak aurpegia garbitzen deutso Jesusi
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Baina ni har bat naz, ez gizakia: jentearen iraina,
herriaren destaina; ikustean, burla egiten deuste, keinuak egiten dabez, burua
astintzen: Jaunagana jo eban, salbu jarri dagiala, askatu dagiala hainbeste
maite badau.
Emakumezko
bat izan zan, gizonezkoen eredu izateko, Jesusen aurpegia garbitu ebana eta
Jesusek bere irudia, bere aurpegia, Jaungoikoaren aurpegia oparitu eutson.
Jaungoikoaren aurpegia sufritzen dabenek, gosetiek, zapalduek, baztartuek,
ahaztuek emoten deuskuelako agertzera.
Jauna,
hurkoarengan ikusi zaiguzala eta arretea eskeini deizugula.
Abestia: Jauna dot
argi eta salbamen...
7. egonaldia: Jesus bigarrenez jausten da
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Handik urten eta, ohiturea ebanez, Oliomendira joan
zan, eta ikasleak jarraitu egin eutsoen. Hara helduta, hauxe esan eutsen:
Otoitz egizue, tentaldian jausi ez zaitezen. Eta harekandik harrikada bat bide
edo urrindu zan; eta belaunikatuta, otoitz egiten hasi zan, esanez: Aita, nahi
badozu, kendu egidazu edontzi hau; baina ez bedi nire gogoa egin, zeurea baino!
Jesus
barriro jausten da. Indar barik dago. Adorea falta jaku. Askotxo dira
egitekoak, la-rregi arazoak. Beraz, adorea galtzen dogu. Eta ez. Aurrera egin
behar dogu, altxatu egin behar da, bihotza altxatu behar da.
Jauna,
lagundu eiguzu zutitzen, Zuri azkeneraino jarraitzeko.
Abestia: Gure ondoan, Jauna, egon zaitez beti.
Zu zara gure bide eta gure bizi.
8. egonaldia:
Jesusek emakumezko errukiorrak kontsolatzen ditu
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Jerusalengo alabok: ez egin negarrik nigaitik,
zeuekaitik eta zeuen semeakaitik baino. Etorri ere etorriko dira egunak, eta
orduan hauxe esango dabe: zoriontsuak sabel-legorrak, umerik sortu ez eben
sabelak eta umerik hazi ez eben bularrak! Izan ere, egur bizian hau egiten
badabe, igarrean zer egingo ete da?
Ez
dakigu zenbat emakume izan ziran. Baina salbuespena eta arintasun haundia izan
ziran. Eta, azkenean, kontsolatua euren kontsolamendu bihurtu zan,
saihestezinaren aurrean ez etsitzeko eta euren seme-alaben eta gizon-emakume
guztien alde borrokatzeko esanez.
Jauna,
munduko pekatua hartu zenduan zeure gainean, emoiguzu adorea zure egintza
sal-batzailean esku hartzeko.
Abestia: Erruki
hutsa dogu Jauna.
9. egonaldia: Jesus
hirugarrenez jausten da
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Gerotxoago, han egozanak Pedrogana hurreratuta,
hauxe esan eutsoen: bai, zu ere hareetarikoa zara, zeure hizkerak berak ere
salatu egiten zaitu-ta! Orduan, biraoka eta zin egiten hasi zan: ez dodala
gizon hori ezagutzen, ba! Berehala, oilar batek kukurruku egin eban. Eta Pedrok
Jesusek esan eutsan hau ekarri eban gogora: oilarrak kukurruku egin baino
lehen, zuk hiru aldiz ukatuko nozu. Eta, kanpora urtenda, negar batean hasi
zan.
Jesus
behin eta barriro jausten da eta bere erorialdiek bere makaltasuna erakusten
deuskue eta geurea osatzen. Sekula ez dago arrazoi nahikorik etsitzeko eta
itxaropena galtzeko. Hirugarrenez jausi dan Jesusi begiratzeak, Jesusen
begiradak, aldatu egin gaikez, Pedro lez. Sekula ez da berandu damutzeko.
Jauna,
erruki zakiguz gure etenbako makaltasunengaitik eta zatoz guri laguntzera.
Abestia: Damu dot,
Jauna.
10. egonaldia:
Jesusi erropak kentzen deutsoez
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Gudariek, Jesus kurutzean josita gero, Haren
jantziak hartu eta lau zatitan banatu ebezan, gudari bakoitzarentzat bana.
Soingainekoa ere hartu eben; soingaineko hau josturabakoa zan, goitik beheraino
dana ehunduta. Horregaitik, alkarri hauxe esan eutsoen: ez dagigun urratu; zotz
egin dagigun ea no-rentzat dan. Liburu Santuko hau bete zedin: nire jantziak
euren artean banatu dabez, eta nire soingainekoa zotz egin dabe.
Uko
egin eutsen ohoreei, haunditasunari eta aberastasunei eta apaltasun osoz jaio
zan. Ez eban burua non etzun. Orain bere jantziak banatzen dabez, geratzen
jakon bakarra. Gaur ere txiroei dana kentzen jake, baita garapenerako
itxaropena ere.
Parkatu
eiguzu, Jauna, eta ez deiogula inoiz uko egin gure seme-alaba izatearen
duintasunari, ez dagigula sekula onartu giza duintasunaren aurkako erasorik.
Abestia: Zabaldu
egizuz, Jauna...
11. egonaldia:
Jesus kurutzean josten dabe
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Beste gaizkile bi ere baeroiezan, Jesusegaz batera hilteko.
‘Kalbario’ izeneko tokira helduta, hantxe josi eben kurutzean, baita gaizkileak
ere, bata Haren eskumaldean eta bestea ezkerraldean.
Kurutziltzaketea
heriotza lotsagarri eta mingarria da. Gaur egun, kondekorazino bihurtu dogu
kurutzea. Horrelakoxea da gure mundua: batzuek ohoreak jasotzen dabez, beste
batzuek gerren, zapalketearen, bidebakokeriaren, intolerantziaren eta
baztarketearen ondo-renak jasaten dabez.
Jauna,
ez dogu zure kurutzea besterik nahi, zerbitzatzearen, laguntzearen, bereizketa
barik maitatzearen kurutzea.
Abestia: Kristo bizi da, bizi
lehen, orain, beti.
12. egonaldia:
Jesus kurutzean hilten da
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Eguerdi aldean, eguzkia iluntzean, lur osoa ilundu
egin zan arratsaldeko hirurak arte. Jaunaren Etxeko oihala erditik urratu egin
zan. Eta Jesusek, deiadar haundi bat eginik, hauxe esan eban: Aita, zeure
eskuetan izten dot nire espiritua. Eta hori esanda, azken arnasea emon eban.
Jesus
kurutzean hilten da. Ezinbestekoa zan Jesus hiltea, aintza betean sartu eiten.
Heriotza misterioa da gaur ere. Jesus hil egiten da, bat guztiongaitik,
heriotzaren botereak makurtuazo ez gaizan. Hilez heriotza hil eban.
Jauna,
biziaren alde gagoz. Bizia emoteko prest gagoz danak bakez eta duintasunez bizi
daitezan.
Isilik joan
hurrengo egonaldira
13. egonaldia:
Jesus kurutzetik jaisten dabe
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Iluntzean, Jose eritxon Arimateako gizon aberats bat
etorri zan; hau ere Jesusen ikasle izan zan. Eta Pilatogana joanda, Jesusen
gorpua eskatu eutson. Orduan, emon eioela agindu eban Pilatok. Eta Josek gorpua
hartu eta miesa garbi batez batu eban.
Jesus
oraintxe hil da. Zer egin daiteke heriotzaren aurrean? Heriotzak ez dauala
azken hi-tza. Heriotza lehenengo itauna baino ez da. Hiltea Jaungoikoaganako
maitasunaren egintzarik gorena da.
Jauna,
badakizu maite zaituguna. Egin bedi zure nahia eta ez gurea.
Isilik joan
hurrengo egonaldira
14. egonaldia:
Jesus hilobian jarten dabe
-Gurtzen zaitugu,
Kristo, eta bedeinkatzen.
-Zure Kurutze
santuaren bidez mundua salbatu dozulako.
Jose eta Nikodemok Jesusen gorpua hartu eta,
usaingarriakaz batera, zapiakaz batu eben, juduek hilobiratzeetan egin ohi
dabenez. Kurutzean josi izan zan lekuan, ortu bat egoan, eta ortuan hilobi
barri bat, ordura arte han inor ipinia izan ez zan hilobia. Juduen
Gertatze-eguna zan ezkero, eta hilobia hurran egoala-ta, Jesus hantxe ipini
eben.
Jesusen
gorpua hilobian ipini eben eta harlauzaz estali eben hau. Aldi berean, hantxe
gera-tzen dira giltzaperatuta ikasleen ilusino eta itxaropena. Baina, badago
itxaropenerako arrazoirik. Hilobian geratzen dira betiko heriotza eta gorrotoa.
Bizia eta maitasuna atarako dira garaile.
Jauna,
ez deigula fedeak huts egin, ez deigula itxaropenak huts egin, ez dakigula
maitasuna amaitu.
Otoitza
Entzun, Aita, Itun
barri eta betikoa ezartzeko,
kurutzean
hilteraino esaneko egin dan
zure Semearen
deiadarra.
Gogoan izan
dagigula beti
bere nekaldiaren
irakaspen haundia,
geuk ere bere
berbizkundearen aintzan
parte hartu
dagigun.
Errege bizi da-ta,
gizaldi eta gizaldi guztietan.
Azken oharra
Kurutze-bidea
argi-bidea da.
Kurutze-bidea ez da
kurutzean amaitzen.
Kurutzean, itxurak
itxura,
bizia da garaile
heriotzaren gainetik.
Kurutzea aintzazko
tronua da,
berbizkundearen
lekua.
Bihar gauean
entzungo dogu barri haundia.
Hilobira etorriko
gara eta hauxe esango deuskue:
Ez bilatu hilen
artean bizi dana, ez dago hemen.
Biztu egin da!
KURUTZE BIDEKO BERTSOAK
1 Pilatok agindu
du,
lapurren artean
iltzez gogor
josteko
Jesus Gurutzean.
2 Sorbaldan
harturikan
gurutze astuna,
hiltzera bai dijoa
Jesus gure Jauna.
3 Lurrera erortzen
da
Jesus nekaturik,
altxatzen
laguntzeko
ez da errukirik.
4 Agertzen zaio Ama
negarrez bidean:
ai, zer
samintasunak
bien bihotzean!
5 Simon Zirenetarra
hartzen dute lagun;
gurutzea_eramaten
ikasi dezagun.
6 Pekataria, non da
zure errukia,
Jesusi garbitzeko
Malkoz aurpegia?
7 Munduko pekatuen
astunaren haundiz,
gurutzepean Jesus
erortzen da berriz.
8
Jerusalemgo_alabak,
ez neri negarrik,
negar egin zazute
pekatuagatik.
9 Hainbeste
neke-minez
ahul eginik Jauna,
hirugarren aldian
hemen jo du lurra.
10 Munduaren
aurrean
jantzia kendurik,
hor dago Jesus ona
oso lotsaturik.
11 Gurutziltzatu
dute
zainak urraturik,
hezurrak askatuaz
beren giltzetatik.
12 Gurutzean jasota
minez aseturik,
hilda Jesus maitea
gure onagatik.
13 Semearen
Gorputza
jaitsi dutenean,
ai, zer ezpata
daukan
Amak bihotzean!
14 Hobira dutenean
Jaunaren Gorputza,
itsaso samina da
Amaren bihotza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario