Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 2 de abril de 2024

Pazkoako 2. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz. 


                        

II. PAZKO-DOMEKEA – B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareenoi egun on:

          Pazko zortziurrenean gagoz. Jaungoikoaren Errukiaren domekea da. Pazkoak pozez beteten gaitu eta, poz hori kutsatzeaz eta zabaltzeaz batera, ilusinoz eta esku zabaltasunez bizi gura dogu. Pozik eta Kristoren berbizkundearen testigu izanez bizi gaitezan.

Jaungoikoak landu daiala gure bihotza eta bizi daigun esperientzia pozgarri hau.

Eukaristiak, eguneroko egitekoetarako suspergarririk onenak, Ebanjelioaren lekuko siniskor eta itxaropenaren zeinu egin gaizala besteentzat.

            Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Abestu dagigun danok, misterio..."

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Anai-arrebok:

          Pazkoaren poza izan daigula beti!

          Jesukristoren, Jaun berbiztuaren bakea eta bizia egon beitez zuekin.

 

           Pazko eguna ospatuz, apostoluen antzera batzen gara. Gaur ere Jesus Berbiztua gure artean azaltzen da eta bere bakea eta Espiritua emoten deuskuz, bere misinoaz jarraitu dagigun. Pozez ospatu dagigun, beraz, Eukaristia hau eta Kristok gure fedea indartu dagiala.

 

UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

          Pazko gauean gure bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, uraren txipriztintzeaz, Jaungoikoari bere graziaz eta maitasunaz beteteko eskatuz.

 

Abestia: Hartuko dogu ura....

 

 Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA

 

            Kristoren  biztuereak  gugan sortzen dauan pozez, abestu dagigun gorespen kantu hau.

 

 


 

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 4, 32-35:

            Irakurgai honetan, lehenengo orduko kristau taldeak zelan bizi ziran agertuko jaku. Euren berbakin eta bizikereaz Jesusen biztueraren autormena emoten ahalegintzen dira.

 

Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa

            Salmo honetan salmisteak, Jainkoari eskerrak emotera gonbidatzen gaitu

 

 "Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.."

 

1 Jn 5, 1-6:

             San Joanek hauxe esango deusku: bateatuak izan gareanok maitasunezko bizitza barri baterako jaio gareala Jaungoikoagandik.

 

Jn 20, 19-31:

            Jesus barriro agertzen jake apostoluei. Alkar aurkitze honetan, Tomas Jesusegana hurreratuko da eta bere sinismena autortuko dau. Goratu dagigun Jesus berbiztua.

 

            "Aleluia".

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Egin dagigun otoitz gizateria osoaren alde.

 

     -   Gure elizan benetako ikasle misiolariak egon daitezan, parkamenaren eta itxaropenaren Barri Ona ilusioz iragarri dagien. Eskatu deiogun Jaunari.

 

     -   Munduko kristau alkarteen alde, batez ere, zailtasun larriak dabezanen alde. Eskatu deiogun Jaunari.

 

     -   Jesusen nahia betez, bere pozaren eta gure fedearen testigantzearen jasotzaile diran gure ingurukoen alde: senide, auzokide, gaixo eta zaharren alde. Eskatu deiogun Jaunari.

 

    -Pazkoko bigarren domeka honetan,Berbiztuaren mahaiaren inguruan Eukaristia ospatzeko batu garanon alde, bialduak izatearen deia entzunaz, Jesusen Barri Onaren mezulari ezan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Jaungoiko Aita, domekeroko Pazkoan salbamenaren gauza harrigarriak biziazotendeuskuzuz; entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, Kristo zure Semeak hasitako berbizkundearen testigantzea emon dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AZKEN AGURRA

            Senideok: Jesus berbiztuaren pozak gure bizitzak aldatu dagizala. Eta alkarrekin otoitz egin eta mahai batetik jan dogunok bizitzan ere alkartuta jokatzen jakin dagigula.

 

            "Zeru lurren Erregina.."

 

            



                                         

                                               

                                 II. PAZKO-DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareenoi egun on:

             Pazko zortziurrenean gagoz. Jaungoikoaren Errukiaren domekea da. Pazkoak pozez beteten gaitu eta, poz hori kutsatzeaz eta zabaltzeaz batera, ilusinoz eta esku zabaltasunez bizi gura dogu. Pozik eta Kristoren berbizkundearen testigu izanez bizi gaitezan.

            Jesús ha resucitado de verdad y está con nosotros. El apóstol Tomás dudó, quería  pruebas, pero al final le venció el amor de Jesús.

            Que este amor de Dios nos prepare para vivir con fe verdadera, la eucaristía de hoy.

 

            Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Abestu dagigun danok, misterio..."

 

ABADEAREN AGURRA

          Anai-arrebok:

          Pazkoaren poza izan daigula beti!

          Jesukristoren, Jaun berbiztuaren bakea eta bizia egon beitez zuekin.

 

Hoy, celebrando todavía el domingo de Pascua, nos reunimos como lo hacían los apóstoles. También hoy Jesús Resucitado se hace presente entre nosotros dándonos su paz y su Espíritu, para que prosigamos su misión. Celebremos, pues, con gozo esta Eucaristía y dejemos que Cristo fortalezca nuestra fe.

 

UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

          Pazko gauean gure bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, uraren txipriztintzeaz, Jaungoikoari bere graziaz eta maitasunaz beteteko eskatuz.

Abestia: Hartuko dogu ura....

 

 Azkenean, abadeak dino:

 

Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.

 

AINTZA

            Kristoren biztuereak gugan sortzen dauan pozez, abestu dagigun gorespen kantu hau.

 


HITZAREN LITURGIA

 

ApEg 4, 32-35:

            Irakurgai honetan, lehenengo orduko kristau taldeak zelan bizi ziran agertuko jaku. Euren berbakin eta bizikereaz Jesusen biztueraren autormena emoten ahalegintzen dira.

            En esta primera lectura se nos dice cómo vivían los primeros cristianos; unidos en una comunidad de fe y amor.

 

Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa

            El salmista nos invita a compartir el gozo y la alegría de “este día grande” donde se repite constantemente: “Dad gracias al Señor, porque es eterna su misericordia”

            Salmo honetan salmisteak, Jainkoari eskerrak emotera gonbidatzen gaitu

 "Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.."

 

1 Jn 5, 1-6:

            Irakurgaian, San Joanek hauxe esango deusku: bateatuak izan gareanok maitasunezko bizitza barri baterako jaio gareala Jaungoikoagandik.

            A los cristianos que dudan en medio de la noche de la incredulidad, en la cual está inmerso el mundo, el apóstol les recuerda que también ellos han vencido a las tinieblas por el poder de la fe. Pide, finalmente, que todos, por el amor fraternal, sean testigos de la fe en Jesucristo, el Hijo de Dios.

 

Jn 20, 19-31:

            Al igual que el apóstol Tomás, nosotros dudamos muchas veces. Si nos acercamos a Jesucristo con un corazón sincero, hallaremos la verdad.

            Jesus barriro agertzen jake apostoluei. Alkar  aurkitze honetan, Tomas Jesusegana hurreratuko da eta bere sinismena autortuko dau.  Goratu dagigun Jesus berbiztua.    "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: bere maitasunean bat egin gaituan Jaungoikoari zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak:

 

     -   Gure elizan benetako ikasle misiolariak egon daitezan, parkamenaren eta itxaropenaren Barri Ona ilusioz iragarri dagien. Eskatu deiogun Jaunari.

     -  Por todas las personas que sufren o viven abatidas por la desesperanza, para que sepamos compartir con ellas la esperanza solidaria que el Resucitado ha puesto en nuestros corazones.  Eskatu deiogun Jaunari.

     - Por quienes gobiernan las naciones, para que tomen conciencia de la desigualdad que existe en el mundo y pongan los medios apropiados  para el reparto de los bienes. Eskatu deiogun Jaunari.

-Pazkoko bigarren domeka honetan,Berbiztuaren mahaiaren inguruan Eukaristia ospatzeko batu garanon alde, bialduak izatearen deia entzunaz, Jesusen Barri Onaren mezulari ezan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

         Jaungoiko Aita, domekeroko Pazkoan salbamenaren gauza harrigarriak biziazoten deuskuzuz; entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, Kristo zure Semeak hasitako berbizkundearen testigantzea emon dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jesus berbiztuaren pozak gure bizitzak aldatu dagizala. Eta alkarrekin otoitzegin eta mahai batetik jan dogunok bizitzan ere alkartuta jokatzen jakin dagigula.

            Que la alegría de Jesús resucitado transforme nuestras vidas y así, impregnados de su presencia seamos testigos de la PAZ  portadora del Resucitado

"Zeru lurren Erregina.."


PAZKOALDIKO II. DOMEKEA

Sinestedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 4, 32-35)

         Sinestedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz, eta inork ere ez eban esaten eukana berea ebanik. Guztia guztiena eben. Apostoluek aginpide handiz egiten eben Jesus Jaunaren biztueraren autormena, eta jenteak oso estimatuak zituan guztiak.
         Ez zan behartsurik hareen artean. Izan ere, lurrik edo etxerik ebenek saldu egiten ebezan, eta salmentaren ordaina apostoluen esku jarten eben; eta bakotxari behar ebana emoten jakon.

Erantzun-salmoa                                                                                             
(Sal 117, 2-4. 16bc-18. 22-24)

Eskerrak Jaunari, ona baita,
Haren maitasuna betikoa baita.

edo    Aleluia.

Israel etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».
Esan begie Jaunaren bildur diranek:
«Haren maitasuna betikoa».

«Jaunaren eskumeak nau jaso,
Jaunaren eskumea bizkor da jokatu».
Hil ez, baina bizi naz egingo,
Jaunaren eginak nik oihu egingo.
Zigortu nau Jaunak, zigortu,
baina ez nau heriotzaratu.

Etxegileek baztertutako harria,
berori da orain giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.

Jainkoagandik jaio dan guztiak garaitu egiten dau mundua.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 Jn 5, 1-6)

         Seme-alaba maiteok: Jesus Mesias dala sinesten dauan guztia Jainkoagandik jaio da, eta bizia emoten dauan Jainkoa maite dauanak Haregandik jaioa ere maite dau. Beraz, Jainkoa maite badogu eta haren aginduak beteten badoguz, badakigu Jainkoaren seme-alabak maite doguzala. Izan ere, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetea da. Eta haren aginduak ez dira astunak, Jainkoagandik jaio dan guztiak garaitu egiten dau-eta mundua. Eta hau da munduaren gain garaipena emoten deuskuna: gure sinesmena. Nor da mundua garaitzen dauana, Jesus Jainkoaren Semea dala sinesten dauana baino? Jesu Kristo bateoko urez eta heriotzako odolez etorri zan; ez urez bakarrik, urez eta odolez baino. Eta Espiritua da honetaz autormena egiten dauana, Espiritua egia da-eta.

Handik zortzi egunera barriro agertu jaken Jesus.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 20, 19-31)

         Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe batean batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
         Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasa botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».
         Tomas, Hamabietako bat, Bikia eritzona, ez egoan hareekin Jesus etorri zanean. Beste ikasleek esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasek erantzun eutsen: «Haren eskuetan untze-zuloak ikusten ez baditut, neure atzamarra haren untze-zuloetan eta neure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dot sinestuko».
         Handik zortzi egunera, etxean egozan barriro ikasleak, eta Tomas ere hareekin zan. Sartu zan Jesus, ateak itxirik egozala, eta erdian jarririk esan eutsen: «Bakea zuei». Gero esan eutsan Tomasi: «Ekarri atzamarra, begiratu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinesgogor, sinestedun baino».
         Tomasek erantzun eutsan: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esan eutsan: «Ikusi nozulako sinestu al dozu? Zorionekoak ikusi barik sinesten dabenak».
         Beste ezaugarri asko ere egin zituan Jesusek ikasleen aurrean, liburu honetan idatzirik ez dagozanak; hemen idatziak Jesus Mesias, Jainkoaren Semea, dala sinestu dagizuen idatzi dira eta, sinestuz, haren izenean bizia izan dagizuen.