Jesusen hitza

domingo, 28 de abril de 2024

Zeure bila nabil... Jon Enbeita


Zeure bila nabil, Jainko Jauna,
Zeu zaitezan nire bide-laguna.
Erne daiten nigan zure maitasuna,
argitu eidazu bihotz iluna.




Zure Egiaren goiz argiak
zabaldu daizala nire begiak,
zure Barriaren iturri garbiak
asetu daiazan nire egarriak.



Zure bake eta justizia
zabaltzeko emon zure grazia.
Zeugaz gura neuke eskaini bizia
zoriontsu daiten mundu guzia.



Zatoz, Jauna, zatoz, dei dagitzut,
neure ezintasuna eskaintzen deutsut.
Ura ardau ona bihurtzen dozu zuk
zatoz Jauna zatoz, nik behar zaitut.





                                                     Jon Enbeita

ZEURE   BILA   NABIL

(Doinua : « ZUGAZ BIZI NAHI DOT » )





No hay comentarios: