Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 13 de abril de 2024

Esker oneko mezea Mikel Larrauri abadeari Ibarrurin, Ajuria eta Gorozikagaz batera


 Ajuria, Gorozika, Ibarruri eta Gernikaldeko hainbat lagun alkartu da gaur Ibarruriko parrokian bertako laguntzaile urte askotan izan dan Mikel Larrauri abadeari esker ona agertzeko.

Meza nagusia, bertako koralak lagunduta, Mikel meza buru eta abade lagunak inguruan. Eurekaz batera hiru parrokietako ospatzaileak eta laguntzaileak.

Amaitzeko, lagun arteko bazkaria txokoan. Eskerrik asko Mikel!

Hona hemen Joseba Segura abadeak bialdutako mezua mezatan irakurri dana:

Ezin dot zugaz Mikel, eta zure lagunekaz, Ajuria, Gorozika eta Ibarruriko eleiztar eta Gernikaldekoakaz, meza honetan egon. Zuri eskeinitako omenaldi honetan. Baina jaso agur bero bat.

Jakitun nago egin dozun lanagaz, kristau alkarte horreekaz batera, sinismena ospatzen, ebanjelioa zabaltzen.

Juan Mari Uriarte hil barri dan gotzainak esaten eban ebanjelioan ez dala “arrakasta” berbea agertzen. Holakoa da gure lana azken urteotan: isila, apala, umila, zarata bakoa. Juan Marik, aldi berean, goraipatu egiten eban abadeen leialtasuna, zintzotasuna. Urte askotan erakutsi dozuna.

Atsedena izan daizula San Vicenteko egoitzan. Agur esan barik joan zinan. Gaixo larri batek hilabete euki zintudan ospitalean. Orain, askoz hobeto, jaso egizu ondo merezitako esker ona eta guztion txaloa.

Eskerrik asko Jaunari zure abade lanagaitik.

Zure gotzaina, Joseba Segura.









Mikel Larrauri abadea gaur egun San Vicenteko abade egoitzan dago gaixo bat gainditu ostean, erretiraturik.

Muxikako Ibarruri, Ajuria eta Gorozikako eleiztarrel euren esker ona agertu geura deutsie hainbat urtetan lagundu dauelako mezak emoten hiru parrokia honetan.

Omenaldi mezea Ibarrurin ospatuko da, datorren zapatuan, apirilaren 13an, goieko 11:30etan.

Ostean bazkari bat egongo da.


No hay comentarios: