Gure elizkizunaren zatirik garrantzitsuena Jainkoaren Hitzaren irakurgaiak dira. Hauek ondo irakurtzea kristau elkartearentzat behar beharrezkoa da. Jainkoari gure ahotsa ematen diogu honen bitartez herriari hitz egiteko. Guzti honengatik oso garrantzitsua da gure eleizarentzat geroz eta hobeto irakurri eta entzun dezagun Jaunaren Hitza.
|
IRAKURKETA ON BAT EGITEKO
BEHARREZKOAK DIREN SEI ARAU
1. Irakurtzen hasi baino lehen mikrofonoa ondo jarri behar da, ahotik arra batera gutxi gora behera.
2.
Gorriz dagoena ez da irakurri behar ( "Lehen Irakurgaia" ez da irakurtzen adibidez). Irakurgaiaren izenburua doinuz irakurri ( Isaias Profetaren Liburutik adibidez), bertaratuei begiratu eta segundo batzuk itxaron.
3. Irakurtzerakoan, kontutan eduki, azkar irakurtzea ez dela helburu. Irakurle gehienak abiadura handiz irakurtzen dute. Helburua ez da lehen bai lehen irakurtzea, baizik bertaratuak irakurgaia jarraitu eta ulertu dezatela.
4. Hau dela eta, irakurgaiaren koma eta puntuak garrantzi handikoak dira. Koma baten hondoren geldiune txiki bat ematen da, puntu ostean berriz geldiuneak segundo batzuk iraungo ditu.
5. Eleizan irakurri baino lehen, pare bat aldiz irakurrita izan beharko dugu; horrela zentzu handiago transmititzeko aukera izango dugu. Zentzua eman eta errazago ulertuko da.
6. Irakurgaia amaitu ondoren, hiru segundo itxaron eta bertaratuei begiratuz JAUNAK ESANA esan. Erantzunaren zain gelditu eta presarik gabe joan.
BEDERATZI IRADOKIZUN
GURE IRAKURLE SERBITZUA HOBETZEKO
1. Irakurgaia lehenago irakurri. Bi aldiz irakurtzea beti hobeto da, lehenengoa jakiteko zer esaten den eta bigarrengoan informazioa gehiago zehazteko. Are hobeto boz goran irakurtzen badugu.
2. Irakurgaiaren hasiera oso garrantzitsua da, bai irakurtzen duenarentzat baira entzuten duenarentzat ere. Irakurlearentzat abiadura handiz hasten bada edo zalantzakor hasten bada, hau okerrera joko du. Entzuten duenarentzat hasieratik ulertzen ez badu arreta galtzen duelako.
3. Ondo entzun eta ulertzeko : burua ez da jaitsi behar eta ahoa normalean baina apur bat gehiago ireki behar da. Burua altxatuta, ahotsa argiago entzun eta tonua igo egiten da ( beharrezkoa bada liburua altxatu dezakegu). Ahoa ondo irekiz bokalak borobilagoak eta kontsonanteak kontrastatuagoak izango dira.
4. Egiten dugun zerbitzuan ilusioa mantentzeak irakurgaian lagunduko digu ( gure ahotsa Jainkoaren Hitzan erabiltzen gaude kristau elkartearentzat). Gure ilusioak, tonu atsegin batean irakurri dezagun lagunduko digu, Jainkoaren edozein Irakurgai " albiste onak eta alaiak" ekartzen dizkigu eta.
|
5. Irakurgai liburutik irakurtzea komenigarria da, ez elizbarrutiko orrietatik ezta meza liburu txikietatik ere. Irakurgai liburua horretarako dago eta, letra handiagoa eta testua ondo banatua dago eta.
6. Hitz batean nahastu egiten bagara segundo batzuk itxaron eta berriro irakurriko dugu. Ez da barkamena eskatu behar.
7. Lehendik testua irakurrita izango dugunez, testuaren ezaugarriak jakingo ditugu, hau da, narrazio bat edo gogoeta bat edo aholku bat den. ilusioa egingo digularik testua tonu egokiz irakurtzeak. Adibidez, testua narrazio bat bada bereiziko dugu narratzailearen doinua, elkarrizketarena... Ondo egitea ez da zaila gogotsu eta zentzu onarekin egiten badegu.
8. Isiluneak garrantzi handia daukate irakurketa on batean. Isiluneak
-geldiuneak- argia ematen diote hitzari. Isiluneak errespetatzen dituen irakurleak eta hauek arnasteko erabiltzen dituenak, ondo entzuna izango da.
9. Besteen iritzia jakitea ona da. Eliza ezberdinetan irakurtzen dituzten pertsonek elkartzea ideia ona da, besteen iritzia jakiteko eta irakurketa ariketak egin ahal izateko.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario