Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 30 de abril de 2024

Pazkoako 6. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.

                                                  

VI. PAZKO-DOMEKEA - B

GAIXOAREN PAZKOA:”Tristura, itxaropenaz busti”

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

          Asteotan, pazko fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Gaur, Berak maite ginduzan lez maitatzean datzan benetako maitasunean pozik irauteko esaten deusku.

            Gaixoaren Pazkoa ospatuko dogu,«Tristura itxaropenaz busti» goiburuaren haritik. Askok goibeltasuna, etsipena edo adorerik eza sentitzen dabe.  Aita errukitsuagana hurbiltzen lagundu deiegun.

 

            Pozez beterik, emon deiogun hasierea ospakizunari.

 

            "Biztu da Kristo aleluia.."

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea  egon beitez zuekin.

          Anai-arrebok:

          Jaun berbiztua hemen dago gurekin. Berak deitu gaitu. Hemen dago, bere Barri Ona bizitzen laguntzeko eta bere Espirituaren indarra emoteko.

         

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

          Bateoko uraren bidez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hasterakoan, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun orain fedez ur bedeinkatuaren ihinztadurea.

 

URAZ  BEDEINKATZEA

Hartuko dogu ura pozik... . Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48:

            Irakurgai honetan, Elizearen lehenengo aldiko bizikerea agertzen jaku. Elizea misiolari izaten hasten da. Israeldar ez diranak ere lekua izango dabe Jesusen Elizan.

 

Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa

            Israel herria herbestean egoala misiolari bihurtu zan. Jainkoaren indarra eta maitasuna gogoratzen dabe. Herri guztiak Jainkoa ezagutzera deituak izan dira.

"Ikusi dabe lur muga danak..."

 

1 Jn 4, 7-10:

            Jaungoikoak aurrea hartu deusku: gu pekatari izan arren, bere Semea gu salbatzera bialtzeraino maite izan gaitu.

Jn 15, 9-17:

            Ebanjelioan Jesusek gogoratuko deusku ez dagoala maitasun haundiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino.

 

            Prestau gaitezan Jaunaren berbea entzuteko: "Aleluia".

 

 

JAINKOAREN HERRIAREN OTOITZA

 

Jesukristo berbiztuagaz bat eginda, aurkeztu deioguzan kontsolamenduaren iturri dan Aitari gure nahi eta beharrizanak. Egin daigun otoitz, batez be, oliadura santuaren sakramentua jaso daben gure anai-arreba honeen alde eta euren ondoan gagozan lagun guztien alde.

 

·        - Mundu osoko Eleizaren alde. Frantzisko Aita Santuak dinoan lez, kristauok aparteko deia jaso dogu Jesusen begirada errukitsua geure egiteko, sufritzen dagozanak eta bakarrik sentitzen diranak zaintzeko eta samurtasun eta errukiaren kultura hazarazoteko. Egin dagigun otoitz.

 

·        - Osasun-arretarik jasoten ez daben mundu osoko gaixoen alde, agintarien ahaleginaren eta guztion alkartasunaren ondorioz, ezinbesteko laguntza jaso daien. Egin dagigun otoitz

 

·        - Gure alkartearen alde, gertuko agertu daiten tristura jasaten dabenakaz eta hurbiltasun abegi, hurbiltasun eta zerbitzuzko etxe izan daiten. Egin dagigun otoitz

 

·        - Osasun Pastoraltzaren alde, samariar onaren jarreraz, gaixoak eta euren senideak bisitatzen jarraitu daian. Egin dagigun otoitz

.

 

: Entzun, Aita, gure otoitza eta, Espiritu Santuaren graziaz, eta Espiritu Santuaren graziaz, sendotu olio santuaren igurtzia hartu daben gure anai-arrebok, arindu euren minak, parkatu euren hutsegiteak, uxatu sufrimentu guztiak euren gorputz eta arimatik eta emon ezinbesteko dabezan bakea eta sendotasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 AZKEN OTOITZA

Jauna,
egin nazazu,
zure errukiaren tresna eraginkorra.

Jauna,
bedeinkatu nire adimena,
nire hurkoaren beharrei adi egon nadin,
axolagabekerian erori gabe.

Jauna,
bedeinkatu nire begiak,
sufritzen duen aurpegian
zurea ikus dezadan,
barneko argi eta altxorrera heldu nadin.

Jauna,
bedeinkatu nire belarriak,
entzuteko egarri diren ahotsak aditu
eta berba gabeko esangurak erantzuteko.

Jauna,
bedeinkatu nire eskuak,
itxiak edo hotzak izan ez daitezen,
premian dagoen lagunari
berotasuna eta hurbiltasuna eskaintzeko gai izan daitezen.

Jauna,
bedeinkatu nire ezpainak,
hitz hutsak ez esateko,
maite duen bihotzaren
harrera eta ulermena adierazteko.

AZKEN OHARRA

 

 Jaunaren Hitza entzun eta Jaun berbiztuak emoten deuskun bizi barriaz komulgatu dogu. Gure artean bizitzen jarri da eta bere bakea eskaini deusku bere errukiaren lekuko izan gaitezan gaixoen eta sufritzen dagozanen artean.

 

Abestia: Eskerrik asko Jauna….






           


VI. PAZKO-DOMEKEA - B

Gaixoaren Pazkoa / PASCUA DEL ENFERMO

“Dar esperanza en la tristeza”

 

SARRERAKO OHARRA

 

Egun on Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

          Asteotan, pazko fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Gaur, Berak maite ginduzan lez maitatzean datzan benetako maitasunean pozik irauteko esaten deusku.

            Hoy somos invitados a celebrar la Pascua del Enfermo con el lema: «Dar esperanza en la tristeza». Hay muchas personas que, por diversos motivos, experimentan sentimientos de tristeza, . Ayudemos a volver la mirada al «Padre de  misericordialo».

        Pozez beterik, emon deiogun hasierea ospakizunari.

 

            "Biztu da Kristo aleluia.."

 

         

ABADEAREN AGURRA

          Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea  egon beitez zuekin.

 

          Anai-arrebok:

          Jaun berbiztua hemen dago gurekin. Berak deitu gaitu. Hemen dago, bere Barri Ona bizitzen laguntzeko eta bere Espirituaren indarra emoteko.

          Este sexto domingo de Pascua es el Día del Enfermo. Hoy, sintiendo cercanos a las personas enfermas de nuestras comunidades, celebramos la Eucaristía en el día del Señor.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

          Bateoko uraren bidez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hasterakoan, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun orain fedez ur bedeinkatuaren ihinztadurea.

 

URAZ BEDEINKATZEA

Hartuko dogu ura pozik... . Azkenean, abadeak dino:

          Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48:

            Irakurgai honetan, Elizearen lehenengo aldiko bizikerea agertzen jaku. Elizea misiolari izaten hasten da. Israeldar ez diranak ere lekua izango dabe Jesusen Elizan.

            La Iglesia es misionera; convoca a todos para que participen de la salvación de Cristo.

 

 

 

 

 

 

Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa

            Israel herria herbestean egoala misiolari bihurtu zan. Jainkoaren indarra eta maitasuna gogoratzen dabe. Herri guztiak Jainkoa ezagutzera deituak izan dira.

            El “cántico nuevo” al que alude este salmo pudiera ser el de los repatriados después de las penas del destierro en Babilonia.

"Ikusi dabe lur muga danak..."

 

1 Jn 4, 7-10:

            Jaungoikoak aurrea hartu deusku: gu pekatari izan arren, bere Semea gu salbatzera bialtzeraino maite izan gaitu.

            Dios es amor. Sólo desde el amor podemos entender la fe y podemos entender la vida cristiana.

 

Jn 15, 9-17:

            Ebanjelioan Jesusek gogoratuko deusku ez dagoala maitasun haundiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino.

            El cristiano es aquel que ha creído en el amor de Dios y esta convicción le empuja a amar a todas las personas, poniendo así de relieve el misterio último de Dios.

            Prestau gaitezan Jaunaren berbea entzuteko: "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Aitari, bere bizia adiskideen alde emon eban Jesukristo berbiztu ebanari, gure eta mundu guztiaren erreguak:

 

·        Eliza osotzen dogun guztion  alde, Espirituaren eraginez, salbazioaren sakramentu izan gaitezan gure herrian. Egin dagigun otoitz

 

·        Osasun-arretarik ez izateagaitik lagun askoren heriotza jasaten daben herriengaitik. Agintariek ez daiezan  bertan behera itzi gaixoak eta ezinbesteko laguntza emon deieen. Egin dagigun otoitz

 

·        Por  las personas enfermas, por sus familiares, por quienes les acompañan; para que sientan cercana la presencia sanante de Jesús Resucitado. Egin dagigun otoitz.

 

·        Por nuestra comunidad, para que se muestre siempre cercana a las necesidades de quienes padecen la tristeza y sea un verdadero hogar de acogida, acompañamiento y servicio para ellas. Egin dagigun otoitz

 

          Aita Jaungoikoa, zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialdu deuskuzulako, Haren bitartez gu bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuaz beteta, alkar maite dagigula, Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

  AZKEN OTOITZA

Jauna,
egin nazazu,
zure errukiaren tresna eraginkorra.

Jauna,
bedeinkatu nire adimena,
nire hurkoaren beharrei adi egon nadin,
axolagabekerian erori gabe.

Jauna,
bedeinkatu nire begiak,
sufritzen duen aurpegian
zurea ikus dezadan,
barneko argi eta altxorrera heldu nadin.

Jauna,
bedeinkatu nire belarriak,
entzuteko egarri diren ahotsak aditu
eta berba gabeko esangurak erantzuteko.

Jauna,
bedeinkatu nire eskuak,
itxiak edo hotzak izan ez daitezen,
premian dagoen lagunari
berotasuna eta hurbiltasuna eskaintzeko gai izan daitezen.

Jauna,
bedeinkatu nire ezpainak,
hitz hutsak ez esateko,
maite duen bihotzaren
harrera eta ulermena adierazteko.


AZKEN AGURRA

            Gure bizia eta salbamena dan Jesusek bizkortu gaitu. Maitasunaren eraginez, izan gaitezan misiolari.

            Hemos celebrado la vida nueva que nos ofrece el Señor Resucitado. El nos ha amado hasta dar su vida, nos ha llamado amigos y nos ha enviado para anunciar la buena noticia a los pobres sanando a los enfermos y liberando a los que viven oprimidos. Él vive y nos acompaña en la misión.

 






PAZKOALDIKO VI. DOMEKEA                                                   

Espiritu Santuaren dohaia
jentilen gainera ere jatsi zan
.
Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48)

            Egun haretan, Pedro sartzera joiala, Korneliok bidera urten eutsan eta oinetara ahuspeztu. Baina Pedrok zutiarazo egin eban, esanez: «Jagi zaitez, gizaki hutsa naz ni ere».
            Orduan, honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen naz Jainkoak ez dauala bereizketarik egiten, begirunea deutsana eta beraren guraria beteten dauana, edozein herritakoa dala ere, onartzen dauala baino».
            Oraindino Pedrok berbetan ziharduala, Espiritu Santua jatsi zan berbea entzuten ziharduen guztien gainera. Pedrogaz etorritako fededun juduak harriturik egozan Espiritu Santuaren dohaia jentilen gainera ere jasten zala ikustean. Izan ere, berbeta arrotzez hitz egiten eta Jainkoa handiesten entzuten eutseen.
            Orduan, esan eban Pedrok: «Ukatu al daikie inork Bateoko ura guk lez Espiritu Santua hartu daben honeei?» Eta Jesu Kristoren izenean bateatu egiezala agindu eban. Ondoren, egun batzuetan bertan gelditzeko eskatu eutsoen Pedrori.

Erantzun-salmoa                                                                                                                             
(Sal 97, 1. 2-3ab. 3cd-4)

Agertu du Jaunak atzerrien aurrean
Beragandiko garaipena.

edo      Aleluia.

Kanta Jaunari kantu barri,
egin ditu-eta hainbat harrigarri.
Bere eskumeak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.

Ezagutuarazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel etxeari buruz.

Ikusi dabe lur-muga danek,
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

Jainkoa maitasuna da.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 Jn 4, 7-10)

            Seme-alaba maiteok: Maitatu dagigun alkar, maitasuna Jainkoagandik dator-eta, eta maite dauan guztia Jainkoagandik jaioa da eta ezagutzen dau Jainkoa. Maite ez dauanak ez dau ezagutzen Jainkoa, Jainkoa maitasuna da-eta. Jainkoak deuskun maitasuna honetan agertu zan: Jainkoak bere Seme bakarra bialdu ebala lurrera, gu haren bidez bizi gaitezan. Honetan datza maitasuna: ez guk Jainkoa maite izatean, Harek gu maite izatean baino, eta bere Semea gure pekatuen parkamen-oparitzat bialdu izatean.

Ez dau inork maitasun handiagorik
bere bizia adiskideen alde emoten dauanak baino.

 Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 15, 9-17)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauan lez, holantxe maite izan zaituet Nik ere zuek; iraun sendo nire maitasunean. Nire aginduak beteten badozuez, nire maitasunean iraungo dozue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dodan lez.
            Hau esan deutsuet nire poza zeuekan izan dagizuen, eta zuen poza bete-betea izan daiten.
            Hau da nire agindua: maitatu dagizuela alkar, Nik maite izan zaituedan lez. Ez dau inork maitasun handiagorik bere bizia adiskideen alde emoten dauanak baino.
            Zuek nire adiskide izango zaree, Nik agindua beteten badozue. Aurrerantzean ez deutsuet morroi deituko, morroiak ez dau-eta jakiten nagusiak zer egiten dauan; zuei adiskide deitzen deutsuet, nire Aitak jakinarazo deustan guztia adierazo deutsuet-eta.
            Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu zinduedazan zuek, eta eginkizun hau emon deutsuet: edonon frutu ugaria eta iraunkorra emon dagizuela; holan, Aitari nire izenean eskatuko deutsazuen guztia emongo deutsue.
Hauxe agintzen deutsuet: maitatu dagizuela alkar».