Benetako mirari

jueves, 30 de diciembre de 2021

Egunean eguneko Ebanjelioa 2022

 


Albiste on batekin natorkizu. Kalean da “EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2022”. MEZULARIK / MENSAJEROK argitaratua. Jai-igandeetan Mezako hiru irakurgaiak; astegunetan ebanjelioa. Egunero iruzkin edo komentario labur bat; aurten José Ramón Busto S.J.-ren eskutik. Bukaeran otoitz-sailtxo bat, ederra baino ederragoa. 695 orrialde.

martes, 28 de diciembre de 2021

Aupa Xabier, txapeldun!

 


Eskerrik asko gure bloga gaur bisitatu dozuen milaka eta milaka inozente, kuxkuxuro, irakurle eta laguneri. Eskerrik asko egun honen tradizinoa bizirik mantentzen lagundu dozuen guztioi: sinistu dozuenoi, sinistu ez dozuenoi, orri hau zabaldu dozuenoi... Ez daigula inoiz umore ona galdu. Aupa Xabier!

lunes, 27 de diciembre de 2021

Jainkoa gure artean Dios entre nosotros: Jose Antonio Pagola

 



Joan ebanjelariak, Jainkoaren Semearen gizakundeaz hitz egitean, ez digu ezer esaten hain familiarra den mundu horretaz: artzainez, ganbelaz, aingeruez eta Jainko Haurra Mariarekin eta Joserekin egoteaz. Misterio horretan beste hondo batetik sartzera gonbidatzen gaitu Joanek.

Jainkoa haragi egina Dios encarnado: Jose Antonio Pagola


Jainkoaz eskuarki izan ohi ditugun ideiak eta irudiak berrikustera behartzen gaitu Eguberri jaiak. Beraren benetako aurpegira hurbiltzea eragozten digutelako. Jainkoak ez digu uzten bere burua geure eskematan eta pentsamoldeetan biltzen. Ez du jarraitzen guk seinalatzen dizkiogun bideetan. Ezin aurreikusia da Jainkoa.

viernes, 24 de diciembre de 2021

Nati Amorrortu lemoaztarrak 100 urte bete ditu gaur


 Nati Amorrortu gaurko egunez jaio zan, baina 100 urte lehenago. Lemoaztara. Bizitza bizia eta gogorra, herbestea be ezagutu behar izan eban. 

miércoles, 22 de diciembre de 2021

Ipini Jesus zure Gabonetan Pon a Jesús en tu Navidad



Nos siguen llegando fotos y fotos de los nacimientos puestos en las casas de kt. De Lemoa, Igorre, Arantzau, Artea, Zeanuri... Grandes y pequeños. Envíanos la foto del tuyo!

160 kilo alkartasun: gabon mota biak


 Lehengo zapatuan ostau genduan Arratiako KTko Gabon Jailadian, sarreran 160 kilo janari batu zan, 160 kilo alkartasun, Harribide Fundazinoak Arratian dituan pisu bietako lagunei laguntzeko. Argazkia ikusirik gogoeta hau egin dot.

martes, 21 de diciembre de 2021

Dionisio Zuluaga hil da


Urtarrilaren 9an ospatuko hileta mezea Zeanuriko Andra Mari Parrokian, goizeko 11:30etan.
El misionero claretiano y sacerdote de la Provincia de San Pablo Dionisio Zuluaga Arteche ha fallecido en Pamplona este lunes 20 de diciembre a los 88 años.