Hamar gai, ordu t'erdiko hamaika ekitaldi aurrez aurre eta etxeko lanak ondo eginik, amaitu da Bermeo-Mundaka eskualdean emon dan oinarrizko liturgia ikastaroa. Argazkian Iratxe eta Edorta falta dira.
Krisi erlijiosoa eta barne nahasmendua bizi ditugun aldi hauetan, garrantzizkoa da gogoratzea ezen Jesu Kristo ez dela Elizen arteko inoren jabetza pribatua. Ez, guztiena da. Beragana hurbiltzen ahal dira, bai Jainkoaren Semetzat hartzen dutenak, bai beren bizitzarentzat zentzu gizatiarragoa bilatzen ari direnak.
Oso erraz gerta dakiguke bizitzan Jainkoaganako «biderik gabe» gelditzea. Ez da zertan izan ateoa. Ez da beharrezkoa Jainkoari era kontzientean uko egitea. Aski da geure egun hauetako joera orokorrari jarraitu eta axolagabetasun erlijiosoan bizitzeari ematea. Pixkana, Jainkoa galdu egiten da pertsonaren horizontetik. Gero eta gutxiago du axola. Posible al da gaur egun Jainkoaganako bidea berreskuratzea?