Zoriontasunak

jueves, 30 de noviembre de 2023

Ana Berrizbeitia: alkarte sena indartu behar dogu gure alkarteetan

 


Ana Berrizbeitiaren gogoetagaz hasi da Gernikaldeko Pastoral Barrutiaren Batzar Nagusia, sortu zaneko 10 urte direla-eta. Sinodoa gure alkarteetan zelan bizi azaldu dau, adibide zehatz eta gogoeta sakonakaz. Otoitzaldi bategaz amaitu da topaketea.

miércoles, 29 de noviembre de 2023

Abenduaren lehena


Jauna,

Zuk badakizu azalean bizi garela,

presaka, premiazko gauzetan arreta galduz,

ohituraz beteta erdi-lotan gagoz,

hitz eta irudi larregiz lozorroan.

Moda Caritas fashion: alkartasunaren emoitzak

 


Gernikaldeko Caritaseko joskintza tailerrak bere azkenlanak aurkeztu gura deuskuz. Martitzenero batzen dira giro onean eta joskintzaren abc ikasiaz gain, lan politak burutzen dabez. Hona kalerako poltsak...

lunes, 27 de noviembre de 2023

Abenduko arbolea koplatan


Abenduaren lehena

Etxea jagon daigun

Jainkoa guztion aita

Jesus guztion lagun.

 

Zeruertza ilun bihurtzen denean Cuando el horizonte se vuelve sombrío Jose Antonio Pagola

 


Esperantza-falta aldaketa sakonak eragiten ari da gure artean, eta, askotan, ezin atzeman izaten ditugunak. Konturatu gabe kasik, galduz doaz zeruertzetik helburutzat bizitza gizatarragoak dituzten politikak. Gero eta gutxiago hitz egiten da liberazio-programez edota herrien artean zuzentasun eta solidaritate handiagoak bilatzen dituzten egitarauez.

domingo, 26 de noviembre de 2023

sábado, 25 de noviembre de 2023

jueves, 23 de noviembre de 2023

2024 Ezkontza Ikastaroak Gernikaldea Cursillos Matrimonio



Informazio osoa
Ezkontza Ikastaroak egiteko
Gernikaldea Pastoral Barrutian.
Toda la información
sobre la preparación al Matrimonio
en la unidad pastoral de Gernikaldea.







Gernikaldeko Ospatzaileak Abendualdia prestatzen

 


Martitzenean, azaroaren 21an, Foruko komentuan Gernikaldeko 14 ospatzaile alkartu ziran gai nagusi bi tratazeko. Abendualdiari  begira zelan bizkortu parrokietako ospakizunak. Ontzat emon eben Eleizbarrutiak eskeinitako materiala, baina herri bakoitzak bere egoerara egokituko dauz.

lunes, 20 de noviembre de 2023

Auzi harrigarri bat Un juicio extraño Jose Antonio Pagola


 

Iturriek ez dute dudarako biderik ematen. Laguntza-beharrean ikusten dituenei buru-belarri emanik bizi da Jesus. Ez da gai ezikusiarena egiteko. Ez da sufrimendurik berari ez dagokionik. Bat egiten du txikienekin eta ezgaituenekin, eta ahal duen guztia egiten du halakoentzat. Berarentzat, errukia da lehenengo gauza. Jainkoaren antzeko izateko era bakarra dugu: «Izan zaitezte errukitsu zuen Aita errukitsu den bezala».