José Antonio Pagola. Itzultzailea:
Dionisio Amundarain
Basamortuko Jesusen egonaldia haren bizitzaren
laburpentzat eman digu Markosek. Hona giltza batzuk. Ebanjelariaren arabera, «Espirituak
basamortura eragin dio Jesusi». Ez da Jesusen beraren ekimena.
Jainkoaren Espirituak eraman du basamortura: Jesusen bizitza ez da izango
arrakasta errazeko bidea; aitzitik, probaldiak, segurtasunik eza, mehatxuak
ditu bere zain.