Famili Meza Bermeon

viernes, 31 de octubre de 2025

Zoriontsuak


Zoriontsuak bene benetan
bihotzez pobre diranak.
Zoriontsuak negar egiten
mundu hontan dakitenak.
Zeru-herrian zorion betez
beteko ditu Jaun onak. (bi)

jueves, 30 de octubre de 2025

Bizitzaren atea dukegu heriotza: Joxan Artze

Ume aroa gogoratu dut poemak irakurtzerakoan. Asko poema labur trinkoak, sendo bezain esanguratsuak. Umetan, ez dakit nondik ikasita, saldan holako behi okelaz edo haragiz egindako pasta bat urtzen ziguten, gustua eta alimentua zeukala-eta. Bovril zeukan izena. Ezin ha beste barik jan. Lehendabizi saldan urtu. Bere gustuak jatekoa aberastu egiten zuen. Artzeren poema asko holako pasta sendoaz egindakoak egin zaizkit. 

heriotzaren ataria dugu bizitza: Joxan Artze


Joxan Artzeren azken liburuaren orrialdeak banatzeari ekin nion aizto batez. Halako baten ate-joka norbait. Bikote bat zen. Jehobaren lekukoak. Edukazio osoz propagandazko esku orritxo bat eskaini zidaten. Luzea, kolore morea, Ipar Ameriketako marrazki topikoa, euskara garbia. Izena: Ba al dago itxaropenik hildakoentzat? Jesus! Ez dagoela ustekabekorik bizian?

lunes, 27 de octubre de 2025

Jesusen zoriontasuna La felicidad de Jesús Jose Antonio Pagola


 Ez da zaila Jesusek ezagutu zuen gizarteko pertsona zoriontsu baten irudia marraztea. Adineko gizonezko bat izango litzateke, sasoikoa, emakume jator eta emankor batekin ezkondua, semedun eta lur aberatsen jabea, erlijio-betetzailea eta herrian itzal handikoa. Zer gehiago eskatzen ahal litzateke?

domingo, 26 de octubre de 2025

Senegaldarrak gure mezatan


 Gaur Bermeon, Santa Eufemiako alkartean aparteko gonbidatuak izan doguz: senegaldar lagunak eta Durangaldeko HOAC taldeko kideak. Mezatan parte hartu eta berba egin ostean, euren herriko hizkuntzaz kanta bat eskeini deuskue, bideoan entzun daikegunez: maitasuna non, Jainkoa han.

Gaztain bako domusantuak



"Asimismo, en similares épocas (1920) y en encuestas realizadas en Zeanuri, se recoge que se recolectaban las castañas entre San Miguel (29 de septiembre) y Todos los Santos (1 de noviembre), dándose por entendido que los frutos que permaneciesen en el árbol fuera de ese período eran para esos mismos «todos los santos». Es decir, para los difuntos a los que se tiene presentes en esas fechas, más que en cualquier otro período del calendario", escribe Félix Mugurutza en su blog.

sábado, 25 de octubre de 2025

Grupo de lectura de la Biblia

 

En nuestra zona pastoral Mundaka-Bermeo, un miércoles al mes se reúne un grupo de personas para leer y estudiar la Biblia. Si te interesa participar ponte en contacto con tu parroquia.

viernes, 24 de octubre de 2025

Egunean eguneko ebanjelioa 2026

 


Albiste on batekin natorkizu. Kalean da “EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2026”. MEZULARIK / MENSAJEROK argitaratua. Jai-igandeetan Mezako hiru irakurgaiak; astegunetan ebanjelioa. Egunero iruzkin edo komentario labur bat; aurten Vicente Aznar SJren eskutik. Bukaeran otoitz-sailtxo bat, ederra baino ederragoa. 671 orrialde.

jueves, 23 de octubre de 2025

martes, 21 de octubre de 2025

Urtean zeharreko 30. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 20 de octubre de 2025

Onartezin direnentzat Para inaceptables Jose Antonio Pagola


Bada Jesusen esaldi bat, beraren garaikideak harritu eta eskandalizatu zituen konbentzimendu bat eta jarduera bat islatzen zituena: «Ez dira osasuntsuak sendagile beharra dutenak baizik eta gaixoak… Ez naiz etorri jende zuzenari dei egitera, baizik eta bekatariei». Historikoa da datua: Jesusek ez zion hitz egin jende jainkozaleari, baizik eta jende duingabe eta onartezinari.

domingo, 19 de octubre de 2025

20 urte Kidenda Bermeon: bideoa

 


Kidenda Bermeoko boluntarioek eurek azaltzendeuskue noiztik dabilen talde ahu, zergaitik eta zeratrako, non aurkitu geinkezan...

sábado, 18 de octubre de 2025

Bikaritzako Topaketa Ondarroan: bideoa eta argazkiak


Ondarroan batu da gaur Bosgarren Bikaritzako boluntario talde bat. Kerman Lopez bikario Nagusiak emon dau ondo-etorria. Ondoren Parrokia ezagutu dogu Miren Solabarrietaren eskutik, mamuak eta kortejua ahaztu barik.

Ume bat hil jaku

 


Dolua bardin sentidu arren,
bihotzean zauri bana
danok ixil, danok mutu
misterioa da dana.

viernes, 17 de octubre de 2025

Harrobitik periferiara: euskal herri txikien pastorala




Hamar urte ditu gogoeta honek eta Arratian idatzi neban. Gaur egun ere, nire ustez, Bizkaian gaurkotasuna dauko, erronka dogu, beti egiteko dagoen zeregina. Ez artikulu ereza, astitzu irakurri nehar da eta eztabaidatu. Zer deritxazu?

miércoles, 15 de octubre de 2025

martes, 14 de octubre de 2025

Urtean zeharreko 29. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.




Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 13 de octubre de 2025

Noiz arte iraun behar du honek guztiak? ¿Hasta cuándo va a durar esto? Jose Antonio Pagola

 

Laburra da parabola eta ondo ulertzen da. Bi lagunek betetzen dute eszena, hiri berean bizi dira. «Epaile» batek, Israelen gizaki izateko oinarrizkotzat ematen diren bi jarrera falta ditu. «Ez dio Jainkoari beldurrik» eta «ez zaizkio axola pertsonak». Gizon sorgorra da Jainkoaren ahotsarekiko eta axolagabea zapalduak direnen sufrimenduaren aurrean

domingo, 12 de octubre de 2025

Mikel Jauregizar gurean


Gaur, meza ospatu ostean, Santa Eufemiako sakristian izan da Mikel Jauregizar futbolaria. Bertan zale batzuentzako autografo batzuk izenpetu dauz. Non eta hurrengo Familia Meza  iragartzen dauan karteltxoan.

Egon ezina, ezin egona


 Egon ezina, ezin egona

gurean dira ugari,
presaka bizi, pantaila asko
teklak dira agintari,

viernes, 10 de octubre de 2025

Urriak 11: Begoñako Andra Mari


Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 

martes, 7 de octubre de 2025

Urtean zeharreko 28. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 6 de octubre de 2025

Esker oneko otoitza Vida agradecida Jose Antonio Pagola

 


Badira beren bizitza triste eta erreta bizi ohi dutenak. Beraien begiek etsigarri dena bakarrik, ia, ikusten dute beti. Ez dute begirik ikusteko, halaz guztiz, gaizkia baino ugariagoa dela ongia. Ez dakite preziatzen hainbat eta hainbat keinu jator, eder; ezta miresten ere munduan egunero edozein lekutan gertatzen diren gauza onak. Agian, ilun ikusten dute dena, gauzen gain beren iluntasuna bera proiektatzen dutelako.

domingo, 5 de octubre de 2025

Bermeo eta Gernikan aurkeztu da egunotan Fededun euskaldunen biltzarra



Bermeoko aurkezpenaren argazkia eta Gernikako berbaldiaren laburpena. Bermeon, bide batez, "HEMEN aleak" izeneko aldizkaria be aurkeztu eta zabaldu da.

sábado, 4 de octubre de 2025

San Frantzisko

Urriaren 4an, San Frantzisko Jaia.

Liturgia lagungarriak euskeraz. Goratzarrea San Frantziskori.

Asisko San Frantzisko


1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.

miércoles, 1 de octubre de 2025