Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 21 de enero de 2024

Garizuma bidean

Abendualdiko lagungarrietan erabilitako zuhaitz eta adarren metaforari jarraipena emonez, kasu honetan, txoriak dira protagonista eta euren kantuen noten bidez bost gai aurkezten dabez, Garizumako domeka bakotxerako bat: Bakea, Migrazinoa, Hitza, Batzarra eta Maitasun eta Zuzentasuna. Gai horreen ingurukoak dira alkarteko kideei zuzentzen jakezan gogoetak eta ekintzarako deiak. 


Datorren otsailaren 14an, Hausterre Egunez, Garizumari hasiera emogo jako eta aldi hori martxoaren 28an, Eguen Santuz, amaituko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiak lagungarriak presatuko ditu Garizuma-aldirako gura daben guztiek euren errealitateetara moldatu eta erabili daiezan. Era berean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposamena aurkeztu dau ondorengo jardunbidean oinarrituta: "Eukaristian eta gainerako ospakizunetan parte hartzeko bideak proposatu, ospakizunak esanguratsu eta eraginkor eginez". Mikel Zaratek idatzi eta Juanjo Elezkanok bere azken diskoan abesten dauan 'Txori kantari' abestia da Sinodoaren Batzarraren laburpen-txotenean oinarritutako lagungarrion hari eroalea.    

On line dagoz, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari dagokion atalean, egitasmoaren sustapenerako taldeak proposatutako lagungarriak.

Prestatutako lagungarriek, kurtso honetarako ‘begiradari’ erantzunez, liturgia “abegitsu eta barneratzaileagoa” aldarrikatu gura dabe. Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren Batzarraren laburpenean oinarritutako testuak dira eta multimedia edukiak be aurkeztu dabez.

Abendualdiko lagungarrietan erabilitako zuhaitz eta adarren metaforari jarraipena emonez, kasu honetan, txoriak dira protagonista eta euren kantuen noten bidez bost gai aurkezten dabez, Garizumako domeka bakotxerako bat: Bakea, Migrazinoa, Hitza, Batzarra eta Maitasun eta Zuzentasuna. Gai horreen ingurukoak dira alkarteko kideei zuzentzen jakezan gogoetak eta ekintzarako deiak. 

Lagungarriak gaztelaniaz: hemen

Lagungarriak euskeraz: hemen



`Echan a volar´ los materiales de Cuaresma

El próximo 14 de febrero, miércoles de Ceniza, comienza la Cuaresma que concluirá el Jueves Santo, el 28 de marzo. El departamento de Liturgia de la Diócesis de Bilbao elaborará el material correspondiente a este periodo para que, quien lo considere, lo utilice en las distintas celebraciones. Al tiempo, el equipo encargado de dinamizar el VI Plan Diocesano de Evangelización, ha publicado unas sugerencias centradas en una de las líneas de trabajo para "proponer modos de participación en eucaristías y otras celebraciones que las hagan significativas e implicativas". La canción `Txori kantari´ escrita por Mikel Zarate y cantada por el presbítero Juanjo Elezkano en su último álbum, acompaña estos materiales que se fundamentan en el Informe de Síntesis de la Asamblea del Sínodo.    

Ya están on line, en el apartado del VI Plan Diocesano de Evangelización, los nuevos materiales de Cuaresma propuestos por el equipo dinamizador.

Los documentos elaborados ofrecen sugerencias para una liturgia «más acogedora e inclusiva», en línea con el enfoque de este curso. Los textos, inspirados en el Informe de Síntesis de la Asamblea del Sínodo sobre Sinodalidad, vienen también acompañados con algunos contenidos multimedia.

Siguiendo con la metáfora del árbol y las ramas en las que se asentaban los anteriores materiales de Adviento, en esta ocasión, son los pájaros quienes, a través de las notas de sus cantos, presentan los cinco temas para cada domingo de Cuaresma. Paz, Migración, Palabra, Asamblea y Caridad y Justicia son las cuestiones sobre las que pivotan las reflexiones y las llamadas a la acción que se realizan dirigidas a toda la comunidad cristiana practicante.

Todos los materiales en castellano aquí

Euskerazko materialak hemen

No hay comentarios: