Jesusen hitza

miércoles, 30 de diciembre de 2020

Argia onartu gabe bizi Vivir sin acoger la luz: Jose Antonio Pagola


Guztiok ibili ohi gara urtean barna erroreak eta hanka-sartzeak egiten. Gauzak oker kalkulatzen ditugu. Ez ditugu ondo neurtzen geure egintzen ondorioak. Itsualdiak edo zorakeriak eraman gaitzan uzten dugu. Horrelakoak gara. Alabaina, ez dira izaten horiek errorerik handienak. Okerrena, bizitza buruz oker bideraturik edukitzea izaten da. Hona adibide bat.

Guztiok dakigu bizitza erregalu bat dugula. Jaiotzea ez dut nik neuk erabaki. Ez dut nik neuk aukeratu neure burua. Ez ditut nik neuk aukeratu neure gurasoak eta neure herria. Emana dut den-dena. Hartzea da bizitzea bera, hasieratik beretik. Zentzuz bizitzeko era bakarra, emana dudana erantzukizunez onartzea da.

Halaz guztiz, ez dugu beti horrela uste izaten. Uste izaten dugu zor zaigun zerbait dugula bizitza. Geure buruaren jaun eta jabe sentitzen gara. Uste izaten dugu, bizitzeko erarik egokiena, den-dena nork bere buruari begira antolatzea dela. Ni neu naiz inporta duen gauza bakarra edo pertsona bakarra. Zer axola besteak?

Batzuek ez dakite bizitzen eske eta eske baizik. Beti ariko dira eske eta eske. Uste izaten dute ez dutela hartzen sekula ere zor zaiena. Haur asekaitz bezalako izaten dira: inoiz ere konforme ez dutenarekin. Eskatu besterik ez dute egiten, galdatu eta kexatu besterik ez. Doi-doi konturatu gabe, ororen erdigune bihurtzen dute pixkana beren burua. Berak dira sorburu eta arau. Den-dena ezarri dute beren «ego» aren mende. Den-dena behar izaten dute tresna bihurtu beren probetxurako.

Pertsonaren bizitza orduan beraren baitan hesitzen da. Jadanik ez da onartzen egun bakoitza erregalutzat. Galdu egiten da aitorpena eta esker ona. Ezin bizi izaten da bihotza zabalik. Jarraitzen dute, bai, maitasunaz hitz egiten, baina «maitasunak» jabe izatea esan nahi izaten du, bestea norberarentzat opa izatea, bestea norberaren zerbitzura jartzea.

Bizitza honela bideratzeak Jainkoari itxirik bizitzera eramaten du pertsona. Ezer eta inor onartzeko ezgai bihurtzen du. Ez du sinesten grazian, ez zaio irekitzen ezer berriri, ez du entzuten inongo ahotsik, ez du sumatzen ere bere bizitzan inoren presentziarik. Indibiduo hutsa da den-dena, burutik oinetara. Horregatik da hain larria Joanen ebanjelioko oharpen hau: «Hitza egiazko argia zen, gizaki oro argitzen duena. Mundura etorri zen… eta munduak ez zion antzeman. Bere etxera etorri zen, eta bereek ez zuten onartu». Gure bekatu handia argia onartu gabe bizitzean datza.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Eguberri ondoko 2. igandea – B (Joan 1,1-18)

VIVIR SIN ACOGER LA LUZ

Todos vamos cometiendo a lo largo de la vida errores y desaciertos. Calculamos mal las cosas. No medimos bien las consecuencias de nuestros actos. Nos dejamos llevar por el apasionamiento o la insensatez. Somos así. Sin embargo, no son esos los errores más graves. Lo peor es tener planteada la vida de manera errónea. Pongamos un ejemplo.

Todos sabemos que la vida es un regalo. No soy yo quien he decidido nacer. No me he escogido a mí mismo. No he elegido a mis padres ni mi pueblo. Todo me ha sido dado. Vivir es ya, desde su origen, recibir. La única manera de vivir sensatamente es acoger de manera responsable lo que se me da.

Sin embargo, no siempre pensamos así. Nos creemos que la vida es algo que se nos debe. Nos sentimos propietarios de nosotros mismos. Pensamos que la manera más acertada de vivir es organizarlo todo en función de nosotros mismos. Yo soy lo único importante. ¿Qué importan los demás?

Algunos no saben vivir sino exigiendo. Exigen y exigen siempre más. Tienen la impresión de no recibir nunca lo que se les debe. Son como niños insaciables, que nunca están contentos con lo que tienen. No hacen sino pedir, reivindicar, lamentarse. Sin apenas darse cuenta se convierten poco a poco en el centro de todo. Ellos son la fuente y la norma. Todo lo han de subordinar a su ego. Todo ha de quedar instrumentalizado para su provecho.

La vida de la persona se cierra entonces sobre sí misma. Ya no se acoge el regalo de cada día. Desaparece el reconocimiento y la gratitud. No es posible vivir con el corazón dilatado. Se sigue hablando de amor, pero «amar» significa ahora poseer, desear al otro, ponerlo a mi servicio.

Esta manera de enfocar la vida conduce a vivir cerrados a Dios. La persona se incapacita para acoger. No cree en la gracia, no se abre a nada nuevo, no escucha ninguna voz, no sospecha en su vida presencia alguna. Es el individuo quien lo llena todo. Por eso es tan grave la advertencia del evangelio de Juan: «La Palabra era luz verdadera que alumbra a todo hombre. Vino al mundo… y el mundo no la conoció. Vino a su casa, y los suyos no la recibieron». Nuestro gran pecado es vivir sin acoger la luz.

José Antonio Pagola

2 Domingo de Navidad – B (Juan 1,1-18)

 

 

 

 

No hay comentarios: