Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 17 de mayo de 2020

Laudato Si' 5 urte, 5 ale: otoitz bat

5 urte bete dira Laudato Si' Gora Zu Jauna entziklika kaleratu zela. Hori dela eta, Aita Santuaren deiari jarraituz, asteon, 5 ale argitaratuko doguz gai honen gainean: otoitz bat, liburu bat, bideo bat, aldizkari bat eta entziklika bera. Holakoak erderaz asko dagoz eta onak. Guk euskeraz egingo dogu gure ekarpen txikia.



Jaungoiko Aita, biziaren adiskidea,
mundu osoan zagozana
eta baita izakirik txikienarengan be,
isuri gure gainera zure maitasunaren indarra.

Behartsuen Jaungoikoa,
zure begientzat hain baliotsuak diran
mundu honetako baztertu eta ahaztuak
askatu eta zaindu daiguzala.

Osatu gure bizitzak,
kutsadura eta suntsiketaren ordez,
edertasuna erein daigun.

Ikutu gure bihotzak
eta erakutsi pertsona eta gauza bakotxaren
balioaz jaubetzen,
danok garalako gure senideen osasunaren
eta mundu osoaren osasunaren jagole.

Amen.

No hay comentarios: