Poztu eta alaitu!

sábado, 28 de abril de 2018

Erregu otoitza Oración de petición




"Eskariak, besteekaz daukagun konpromiso senidekorra adierazten dau" dinosku Frantzisko aita santuak. Errogatibak prestatzeko sasoian argigarri dogu ondorengo testua.
"La intercesión expresa el compromiso fraterno con los otros" nos recuerda el Papa Francisco en esta meditación que ilumina nuestra preparación para las rogativas a Urkiola.
 

154. Erregua bere ustea Jainkoagan dauan bihotzaren agerpena da; bakarrik ezin dauala badakiarena. Jainkoaren herri zintzoagan txera handiko erregu asko aurkitzen doguz, ustez beterikoak. Ez deiogun kendu bere esangurea eskari-otoitzari: bihotzari baretasuna emoten deutso sarritan, eta itxaropenez burrukan jarraitzen laguntzen deusku. Eskari erreguak esangura berezia dauka, Jainkoagan uste ona azaltzen daualako, eta, aldi berean, hurkoaganako maitasun agerpen ere bada. Ba dago, aurre iritzi espiritualistak dirala-ta, otoitzak Jainkoaren kontenplazino huts izan behar dauala uste dauanik, ezerk desbideratu bakoa, senideen izen eta aurpegiei ez-ikusia egin behar izango balitxake lez. Alderantziz; Jainkoaren gogokoagoa izango da otoitza, eta santutzaileagoa, erregu bidez Jesusek itzi euskun agindua beteten ahalegintzen bagara. Eskariak, besteekaz daukagun konpromiso senidekorra adierazten dau, eskarietan besteen bizitzea gehitzeko gauza garanean, hareen antsirik larrienak eta amesik ederrenak. Bibliako hitzez esan daiteke eskari erregura eskuzabalez  joten dauanagaitik: «Hau bere senideak maite dauzana da, herriagaitik erregu asko egiten dauana» (2 M 15, 14).

Frantzisko aita santua,  Gaudete et exsultate, 154 zbkia




154. La súplica es expresión del corazón que confía en Dios, que sabe que solo no puede. En la vida del pueblo fiel de Dios encontramos mucha súplica llena de ternura creyente y de profunda confianza. No quitemos valor a la oración de petición, que tantas veces nos serena el corazón y nos ayuda a seguir luchando con esperanza. La súplica de intercesión tiene un valor particular, porque es un acto de confianza en Dios y al mismo tiempo una expresión de amor al prójimo. Algunos, por prejuicios espiritualistas, creen que la oración debería ser una pura contemplación de Dios, sin distracciones, como si los nombres y los rostros de los hermanos fueran una perturbación a evitar. Al contrario, la realidad es que la oración será más agradable a Dios y más santificadora si en ella, por la intercesión, intentamos vivir el doble mandamiento que nos dejó Jesús. La intercesión expresa el compromiso fraterno con los otros cuando en ella somos capaces de incorporar la vida de los demás, sus angustias más perturbadoras y sus mejores sueños. De quien se entrega generosamente a interceder puede decirse con las palabras bíblicas: «Este es el que ama a sus hermanos, el que ora mucho por el pueblo» (2 M 15,14).

Papa Francisco,  Gaudete et exsultate, número 154
Publicar un comentario