Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

jueves, 26 de enero de 2017

Zeanuri: Argiaren Jaia eta Urkoren bateoa

Domekan ospatu genduan Zeanurin Jai handi bat. Kandelarioari aurrea hartuz, Argiaren Jaia ospatu genduan gure familiekaz batera. Eta KTko kide eta lagun dogun Urkoren bateoa konpartituz gure bateo eguna gogoratu eta barriztau genduan.

Toperaino egoan eleizea eta parrokia handia da gurea!

Arraldiko Dionisio prailea be gugaz egon zan.

Karmele eta parrokiko korotxua organoaz eta KTko familiak kitarraz, kantak txandakatzen joan ginan aurrera.

Argia bedeinkatu eta gure agintzariak bariztau eta gero, une polita etorri zan: Urkoren bateoa!

Ondoren familien prozesioa kandelakaz eta umeen bedeinkazioa!

Jai ederra, gogoratzeko eta bizitzeko.



Publicar un comentario