Jesusen hitza

domingo, 15 de enero de 2017

Pederastia en la Iglesia vasca

Aste honetako albisteen inguruan, Xabier Leteren "ez esan maite" poemaz gogoratu naz, alkarte penitentzietan sarritan erabiltzen dodana:  "ez ginen besteek uste bezain makurrak, ez guk nahi bezain zuzenak". Bai, gure Eleizean be baegoan kulparik, erurik, pekaturik, deliturik, arazorik, nahiz eta gordeta egon: Lapurdi, Gaztelueta... eta orain Gipuzkoako Bikario Nagusia. Behar bada ezta ere blogero ateo batzuek uste daben bezain makurrak. Baina tira, gaurkoan guri tokatu jaku "mea culpa kantatzea". Hona Xabier Leteren poema osorik eta Jesús Martínez Gordoren gogoeta, DEIAk gaur atara dauena, irakurteko loturea.


Jesús Martínez Goprdo eta besteren batzuek gogoeta.




Ez dezagun esan, maite
gu ez ginela horrelakoak,
muduak ginduela hondatu.
Gu ere mundua ginen,
materia ilun berberaz eginak,
ez ginen besteek uste bezain makurrak
ez guk nahi bezain zuzenak.
Gugan zegoen argia itzali baldin bazen
ez inori errukik bota
ez kulparik egotzi,
argitik ilunerako urratsa
mila bider eman bai genuen
hainbestetan orbandu
elkarrekiko leialtasun lehena.
Orain badakigu nun gauden
eta zer geran
eta zer itxoin genezakeen
egunsenti batetatik.

              Xabier Lete

No hay comentarios: