Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 8 de febrero de 2022

Urtean zeharreko 6. domekea C urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



                                      URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - C

Gosearen aurkako kanpaina:                                                                       

 «Gure axolagabekeriak ahanzturara kondenatzen ditu»

 

                                                                          

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Eukaristiaren ospakizun honetara etorri zareen guztioi

 

            Kristoren heriotza-piztuerak, ospatzeko eguna dogu domekea. Berari esker, gu ere piztuko gareneko itxaropena sendotzeko eguna. Pazkoan dago izan ere, kristau-bizitza osoaren egia. Jesus berbiztu dalako, badakigu Jesusen zoriontasunen eskeintza zorionezko eskeintza dala. Kristo berbiztu eta bizi dalako, hark proposaturiko bidea egiazko zorionaren bidea dogu.

           

            Esku Elkartuak edo Manos Unidas erakundeak, munduko gosearen aurkako kanpainan, jasaten dauan miloeka lagun gogoan izateko eta gosea eragiten dauan desbarditntasunaz jabetzeko dei egiten deusku goiburu honen bitartez: «Gure axolagabekeriak ahanzturara kondenatzen ditu».

 

            Jaungoikoak bete gagizala guztiok bere zoriontasunez.

 

Abestia:   " GOAZEN ALKARTURIK…

 Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok, geure barrura eta bizi garean gizartera begiratzen badogu, ikusiko dogu, "solidaritza" berbea ahoan sarri erabilten badogu ere, besteen beharrizanak ez gaituela larregi kezkatzen. Horregaitik, Jaungoikoari parkatzeko eskatu beharrean aurkitzen gara:

 

   - Jesus Jauna, gure janari egin zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, gure indarra zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, behartsuen bidera Aitak bialdua izan zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jer 17, 5-8:

 

   Erreka ondoko zuhaitzak ur bila luzatzen ditu bere sustraiak eta ura da bere bizi-iturria. Gure bizi-iturria Jaungoikoa da.

 

 

 

Erantzun-Salmoa: 1ngo salmoa

 

            Hibai ertzean dagoan arbolak ur aldera luzatzen ditu bere sustraiak; eta uretik xurgatzen dau bizia. Gure bizi iturria Jainkoa da.

 

 "Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena."

 

1 Kor 15, 12. 16-20:

 

   Jesusen biztuerea ez da bakarrik gure fedearen oinarria, gure biztuerearen itxaropena eta ziurtasuna ere bada. Kristo biztu dalako, geu ere biztuko gara.

Lk 6, 17. 20-26:

 

   Ebanjelioa behartsuentzat barri ona da eta aberatsentzat zoritxarra. Gose diranak zoriontsuen artean sartzen ditu Jesusek, aseak izango diralako.

 

   Jesusi entzuteko prestatuz, kantau dagigun "Aleluia".

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Zoriontasun-bidean jartzen gaituen Aitari eskatu deiogun zoriona gehien sufritzen dabenetzat.

 

-          Eleizaren alde. Zorion betea iragarri daian bihotzez behartsu diranentzat eta bidegabekeriaren eraginez sufritzen dabenentzat. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Munduko agintarien alde. Batzuen zorionean oinarritu barik  euren eginkizun lehena benetako zorion-bidea, pobreen egoera hobetzea izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-           Sufritzen dagozanen alde.  Danontzat diran ondasunen banaketa bidegabearen eraginez pobretasuna jasaten dabenek, bizitza duina jadetsi daien Esku Elkartuak erakundearen   laguntzagaz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Gu guztion alde. Ebanjeliotik jatorkun zorion bidea bizitzeko eta herrien garapen zuzenaren alde egiteko nahia biztu dakigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Jainko ahalguztidun eta betierekoa, zeru eta lurra gobernatzen dozuzana, entzun zure Eleizaren otoitzak, emon zoriona mundu honetan eta zure ontasunen dohainez gozatzeko aukera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

Gaur batzen dan dirua Esku Elkarteak erakundearen esku itziko dogu, ahulenen aldeko egitasmoetan erabili dagian. Eskerrik asko GOSEAREN AURKA konprometitzeagaitik.

 

AZKEN AGURRA

            Gaurko ebanjelioan zoriontasunaren bidea agertu jaku. Eukaristiaren mahaiak zorionezko alkartean sendotu gaitu eta zoriontasun bidean aurrera egiteko indarra eta adorea emon deusku.

         Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena.

 

Zoriontsuak...."












URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - C

Campaña contra el Hambre:

«Nuestra indiferencia los condena al olvido»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Eukaristiaren ospakizun honetara etorri zareen guztioi:

 

            Kristoren heriotza-piztuerak, ospatzeko eguna dogu domekea. Berari esker, gu ere piztuko gareneko itxaropena sendotzeko eguna. Pazkoan dago izan ere, kristau-bizitza osoaren egia. Jesus berbiztu dalako, badakigu Jesusen zoriontasunen eskeintza zorionezko eskeintza dala. Kristo berbiztu eta bizi dalako, hark proposaturiko bidea egiazko zorionaren bidea dogu.

            Manos Unidas, en su Campaña contra el Hambre en el mundo, nos invita a tener presentes a los millones de personas que la padecen y nos llama a tomar conciencia de la desigualdad que alimenta el hambre con el lema: «Nuestra indiferencia los condena al olvido».

            Jaungoikoak bete gagizala guztiok bere zoriontasunez.

 

  Abestia:   " GOAZEN ALKARTURIK "

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok, geure barrura eta bizi garean gizartera begiratzen badogu, ikusiko dogu, "solidaritza" berbea ahoan sarri erabilten badogu ere, besteen beharrizanak ez gaituela larregi kezkatzen. Horregaitik, Jaungoikoari parkatzeko eskatu beharrean aurkitzen gara:

 

   - Jesus Jauna, gure janari egin zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, gure indarra zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, behartsuen bidera Aitak bialdua izan zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jer 17, 5-8:

 

   Erreka ondoko zugaitzak ur bila luzatzen ditu bere sustraiak eta ura da bere bizi-iturria. Gure bizi-iturria Jaungoikoa da.

            Para vivir hay que apoyarse en Dios  ”En Él vivimos, nos movemos y somos”  Él es el único en el que nuestras esperanzas y deseos más profundos encuentran su meta.

 

Erantzun-Salmoa: 1ngo salmoa

 

            Hibai ertzean dagoan arbolak ur aldera luzatzen ditu bere sustraiak; eta uretik xurgatzen dau bizia. Gure bizi iturria Jainkoa da.

            El salmista nos descubre la raíz de la felicidad: meditar la ley del Señor y deleitarse en ella.

 

 "Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena."

 

 

1 Kor 15, 12. 16-20:

            Jesusen biztuerea ez da bakarrik gure fedearen oinarria, gure biztuerearen itxaropena eta ziurtasuna ere bada. Kristo biztu dalako, geu ere biztuko gara.

            La Resurrección del Señor es nuestro apoyo y nuestra fuerza. Creer en la Resurrección es vencer la muerte, es valorar la materia, es vivir desprendidos.

 

Lk 6, 17. 20-26:

            Ebanjelioa behartsuentzat barri ona da eta aberatsentzat zoritxarra. Gose diranak zoriontsuen artean sartzen ditu Jesusek, aseak izango diralako.

            Vivir la vida del Resucitado es vivir en contradicción con el mundo. No es huir del mundo, ni dejar de amar las criaturas de Dios; es simplemente vivir la libertad de los Hijos de Dios. 

 

            Jesusi entzuteko prestatuz, kantau dagigun  "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Zoriontasun-bidean jartzen gaituen Aitari eskatu deiogun zoriona gehien sufritzen dabenetzat.

 

-          Eleizaren alde. Zorion betea iragarri daian bihotzez behartsu diranentzat eta bidegabekeriaren eraginez sufritzen dabenentzat batez ere. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Por los gobernantes;  que en sus proyectos  tengan en cuenta a los más desfavorecidos, para que así haya cada vez menos desigualdades y se repartan  mejor los bienes de que disponen. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-           Sufritzen dagozanen alde.  Danontzat diran ondasunen banaketa bidegabearen eraginez pobretasuna jasaten dabenek, bizitza duina jadetsi daien Esku Elkartuak erakundearen   laguntzagaz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Por los aquí  reunidos para que  seamos solidarios con los que día tras día pasan hambre   y no tienen medios necesarios para mejorar la situación. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Jainko ahalguztidun eta betierekoa, zeru eta lurra gobernatzen dozuzana, entzun zure Eleizaren otoitzak, emon zoriona mundu honetan eta zure ontasunen dohainez gozatzeko aukera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

Monición a la colecta

Con la colecta  de hoy colaboraremos con los proyectos que Manos Unidas realiza en favor de los más desfavorecidos. Gracias por vuestro compartir.

 

AZKEN AGURRA

            Gaurko ebanjelioan zoriontasunaren bidea agertu jaku. Eukaristiaren mahaiak zorionezko alkartean sendotu gaitu eta zoriontasun bidean aurrera egiteko indarra eta adorea emon deusku.

            Tu Señor, llamaste felices a los pobres, a los hambrientos, a los que lloran, a los perseguidos... pero nos cuesta creer en tu palabra.

            Que apoyados en Ti,   sigamos tus huellas, el camino de las Bienaventuranzas.

 "Zoriontsuak....i






URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA


     Jeremias Profetaren liburutik (Jr 17, 5‑8)
    
     Hauxe dino Jaunak:
«Madarikatua, bere itxaropena gizonagan dauana, bere indarra haragian bilatzen eta bihotza Jaunagandik urruntzen dauana. Kardulatza basamortuan lez izango da; hona etorten bajako ere, ez dau ikusiko; basamortu errean bizi izango da, inor bizi ez dan lur gazian.
     Bedeinkatua, Jaunagan ustea dauan gizona, bere itxaropena Jaunagan dauana. Ur ertzetan landatutako zuhaitza lakoa da, ur bizien ondoan botako dau bere zuztarra; ez dau beroaren bildurrik, bere orriak beti hezerik; lehor urtean ez deutso ardurarik; ez deutso itziko frutua emoteari».


Erantzun-salmoa       Sal 1, 1-6

Jaunaren hitza, gure argia,
gure bidea, bure bizia.

     Bai dohatsu, gaiztoen asmoari jarraitzen ez deutsona,
hobendunen bidean ez dabilana,
lotsabakoen batzarrean jarten ez dana.
Ostera, Jaunaren legean atsegin dauana,
gau eta egun Haren legea hausnartzen dauana.
     Ur ertzean aldaturiko zuhaitza lakoa izango da,
bere sasoian emoten dau frutua;
eta orririk igartzen ez jako:
zeregin guztietan ondo joako.
     Ez horrela gaiztoak, ez horrela,
haizeak daroan lastoa bezala izango dira.

            San Paulo Apostoluak Korintotarrei (1 Kor 15, 12.16‑20)

     Senideok: Kristo hilen artetik biztu zala iragarten dan ezkero, zelan esaten dabe zuetako batzuk, hilak ez dirala biztuten?
     Izan ere, hilak bizten ez badira, Kristo ere ez da biztu. Eta Kristo biztu ez bada, hutsa da zuen sinistea; oraindino zeuon pekatuetan zagoze. Eta Kristogan lo dagozanak ere, galduak dira. Bizitza honetarako bakarrik badaukagu Kristogan itxaropena, geu gara gizon guztietan errukarrienak.
     Baina ez! Biztu da Kristo hilen artetik, lo dagozanetan lehenengo frutu lez.
    
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk. 6, 17. 20-26)

     Aldi haretan, Jesus Hamabiekin menditik jatsi eta zelai baten gelditu zan, ikasle talde bategaz eta herriko jentetzagaz; Judea guztitik, Jerusalendik, eta Tiro eta Sidongo itsas bazterretatik etorriak ziran-ta, Hari entzutera.
     Jesusek, ikasleakana begiak jasorik, esan eutsen:
"Zorionekoak, behartsu zareenok; zeuona da‑ta Jaungoikoaren erreinua. Zorionekoak, orain gose zareenok aseko zaree‑ta.
     Zorionekoak, orain negar egiten dozuenok; barre egingo dozue‑ta.
     Zorionekoak zuok, Gizonaren Semeagaitik gizonak gorrotatzen, euren artetik botaten, eta biraoka hartzen zaituenean, eta zuen izena lotsagarritzat baztertzen dabenean. Poztu zaiteze egun haretan eta alaitu, handia izango da‑ta zuen saria zeruetan; horreen gurasoak beste horrenbeste egin eben profetekin.
     Baina zoritxarrekoak zuok, aberatsok; hartu dozue-ta zuen poza.
     Zoritxarrekoak, orain aseta zagozanok; gosea izango dozue‑ta.
     Zoritxarrekoak, orain barre egiten dozuenok; antsi eta negar egingo dozue‑ta.
     Zoritxarrekoak zuok gizon guztiak zuokaitik ondo berba egiten dabenean. Horreen gurasoak ere beste horrenbeste egin eben sasi‑profetekin".

No hay comentarios: