Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 17 de julio de 2022

Dima eta Artea: Santa Mañe Jaiak

Uztailaren 18an ospatzen da Santa Marina Jaia edo Santa Mañe.
Diman aurten, zapatuan ospatuko da, uztailak 16, eguerdiko 12etan., Bargondia auzoko ermitan.
Datorren domekan, uztailak 17, ospatuko dabe Artean, izen bereko ermitan, goizeko 11:00etan. Beraz parrokian ez da mezarik ospatuko. Kanpoan izango da mezea, osasun neurriak betez eta pertsona arteko tarteak zorrotz zainduz.
  

Aspaldiko kronikatxoa Dimatik


Dimako Bargondia ermitea barrutik

Nor izan zan Santa Marina?
Noiz zabaldu zan bere debozioa Euskal Herrian?   

Bere bizitza errealitate eta legenda bitartean dago jarrita.

    Balcagia, gaurko Baionan, Pontevedra lurraldean jaio zan 119.  urtean. Lucio Castelio Severo-ren alaba zan, Gallaecia eta Lusitania-ko  erromatar probintzietako gobernadorea zana.
    Bere aitak, konturaturik kristau fededuna zala bere alaba, ahalegin guztiak egin zituan bide horretatik urrintzeko eta horretarako lujoz eta komodidade haundi eta guztiakaz hornitu eban.
    Baina ikusirik bere ezina arlo horretan kartzelan sartu eta gero hil egin eban 139. urtean.
    Eta Uztailaren 18an jarri eben bere jaia.

Euskal Herrian hainbat lekutan aurkitu daikegu Santa Marina edo Santa Mañe debozioa parrokietan, Otxandio, zein ermitatan. Kristautasunaren lehen  hedapenaren lekukotasuna markatuz.
Gaur egun nekez aurkituko dogu santa honi eskainitako ermitarik.



Arteako Santa Mañe ermitea

En el emplazamiento de la antigua Ermita de Santa Marina, ya desaparecida, en 1981, se construyó la nueva de Santa Mañe, edificio contemporáneo que aloja una imagen moderna de Santa Marina ya que la original se conserva en un caserío cercano. Tenía  además varias tallas que actualmente están en el Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico de Bilbao. Se encontraron también restos humanos.




Uztailak 18a: Santa Marina



           Senideok: Marina santuaren jaia ospatzen dogu gaur, pozik eta alaitasun handiz ospatu ere, Eliza osoarekin bat eginik. Berau dogu eta geure Zaindaria, kristau-alkarte honen eredu eta laguntzaile berezi jarria. Emakume honek zintzo egin eban Ebanjelioko bidea, eta Jainkoarekin bizi da betiko zorionean.  Santuek argi egiten deuskue bizitzako bideetan eta laguntzaile ditugu eguneroko zailtasunetan. Ospatu daigun, bada, fede handiz eta esker onez Marina santuaren oroipen pozgarria.

V/.       Goratu daigun Jauna
           eta danok batera bedeinkatu daigun Haren izena.
R/.       Bedeinkatua Zu, Jauna,
           orain eta beti.

Damu-otoitza

Ospakizun honen hasieratik
jarri gaitezen, senideok, Jaunaren aurrean.
Berak deitu gaitu gaur alkartean jai hau ospatzera,
eta batzarraren erdian dogu Bera geurekin.
Biziaren Hitza eta Ogia emongo dauskuz,
eguneroko bidean argi eta indar izan dagiguzan.
Eskatu deiogun aurrena geure pekatuen parkamena. (Isilunea).

-     Jesus Jauna, Zugan sinesten dabenen indar zaituguna: Erruki, Jauna.
-     Jesus Jauna, zure jarraitzaileen itxaropen zarena: Kristo, erruki.
-     Jesus Jauna, Zugan bizi diranei betiko bizia emoten deutsezuna: Erruki, Jauna.

           Erruki dakigula...

           Jainko Jauna, zeure gogoko izan zenduan Marina martiri santua,  martiritzan erakutsi eban indarrez; emoiguzu, haren otoitzari esker, zeure parkamena. Zure seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


Jaunaren Hitza

Lehenengo Irakurgaia (I Ko 1,26-31)

Begira bestela, senideok, zeintzuk zareen Jainkoak deitu zaituenok: ez dira zuen artean munduak jakintsutzat hartzen dituenetatik asko, ez eta ahaltsu nahiz aitoren semeetatik ere. Aitzitik, munduak zorotzat dauena aukeratu dau Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat dauena indartsuak lotsarazteko; munduak baliogabetzat eta mesprezagarritzat dauena, munduaren begitan ezerez dana aukeratu dau Jainkoak, zerbait direla uste dabenak ezerezteko; horrela, ez dau inork Jainkoaren aurrean harrotzerik. Berari zor deutsazue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin dau Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu pekatutik, salbatu eta bereak egin.  Horrela betetzen da Liburu Santuak dinoen ha: Harrotu nahi dauena, harrotu bedi Jaunarengan.

Jesukristoren Ebanjelioa Lukasen liburutik (Lk 9,23-26)

Gero, Jesusek, danei esan eutsen: <<Nire ondoren etorri nahi dauenak uko egin begio bere buruari, hartu begi bere eguneroko kurutzea eta jarraitu beist.
Izan ere, bere bizia gorde nahi dauenak galdu egingo dau; bere bizia niregatik galtzen dauenak, ostera, gorde egingo dau.
Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere burua galtzen eta hondatzen badau?
Beraz, inor nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da haretaz, bere aintzaz, bere Aitaren aintzaz eta aingeru santuen aintzatan datorrenean.


Gogoeta laburra



Jainko-herriaren otoitza

           Senideok: Eskatu eta emongo jakula esan deusku Jesusek. Aurkeztu deioguzan, bada, geure eskariak Jainko Aitari, Marina santua otoitzean lagun dogula.

-     Eliza osoarentzat: Santuen oroipenak sinesmenean zintzo irauten eta maitasunean gogotsu bizitzen lagundu deiskun, eskatu daiogun Jaunari.
-     Gure auzoaren alde eta bertan bizi garen guztion alde: gazte eta heldu, haur eta gurasoentzat; familientzat; herri-agintari, alkarte eta gizarte-erakunde guztientzat, eskatu daiogun Jaunari.
-     Gure auzoko-kristau alkartearen alde: gure fedea pozik bizi dagigun eta familietan nahiz eskola eta beste azalpen guztietan fede hori haur eta gazteei egoki adierazten jakin dagigun, eskatu daiogun Jaunari.
-     Gure artean nahiz edonon sufritzen eta oinazetan dagozanen alde; gaixorik eta larrialdian aurkitzen diranen alde, eskatu daiogun Jaunari.
-     Ospakizun honetan batuta gagozanon alde: Marina santuaren jai honek batasunean eta alkar maitasunean aurrera eragin gagizan, eskatu daiogun Jaunari.

           Onartu, Jainko Aita, zeure herriaren eskariak: isuri egizu guregan eta mundu osoarengan zure maitasun Espiritua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Oparien gaineko otoitza

Hona hemen, Jauna, aldare gainean,
zure zerbitzarion eskaintza;
hartu eizu bihotz onez
eta egizu guretzat sakramentu salbagarri.
Jesu Kristo.


Martirien prefazioa

V./ Jauna zuekin R./ Eta zure espirituarekin.
V./ Gora bihotzak R./ Jaunagan daukaguz.
V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari. R./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen
non-nahi ta beti zuri eskerrak emotea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko on, betiko Horri.

Marina martiri santuak, Kristori jarraituz,
zure izena autortzeko isuri eban odolak
argi erakusten ditu zure miragarriak:
gure makaltasunean zure ahalmena agertzen dozu,
eta indartsu egiten indarrik bakoa,
zure autorle ta lekuko izan daiten,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Horregaitik, zeruko talde guztiekin
lurrean beti ta beti goresten zaitugu,
zuri, Jainko guztiz haundi horri,
eten barik kantatuz.

SANTU, SANTU, SANTUA...


Azken otoitza

Indarbarritu gaituzu, Jauna,
Marina Deunaren jai egun honetan,
gure askapeneko sakramentuaren bidez;
egizu, egiazko fedean beti aurrera egin dagigula,
betiko salbamenaren janari honi esker.
Jesu Kristo.