Garizuma 2020

lunes, 9 de mayo de 2016

Lemoa: Igokunde Jaian errefuxiatuen alde Lemoako AJT

Jaunaren igokunde jaia Lemoan familian ospatu dogu.
Jesus badoa, baina bere lagunak ez dira triste gelditu... Guk be giro alaian ospatu dogu, hainbat ezaugarri izan dira horren lekuko: 

- Eleizea koloretako globoakaz apainduta egon da. Meza aurretik ktko kideak gogotsu ibili dira globoak airez betetzen. Aire hori ezin da ikusi, baina hortxe dago eta globoetan bere eragina nabaria da. Holantxe jokatzen dau Jesusek agindutako Espirutuak be.
 
 

- Beste taldetxo batek maitasunez ikusteko betaurrekoak ekarri deuskuez. Bizitzako gauza garrantzitsuak begiratzeko erabiltzeko betaurrekoak. 



 
 
- Eleiz portikoan jaunartze osteko taldeak egindako eskulanak, lore txortak eta gozokiak erosteko aukera izan dogu. Batutako 230 euroak errefuxiatuei laguntzeko bideratuko dira. 
 
 


AJT aurrera doa!!!
 

 

Argazkiak Bego Abendaño
Kronikea: Begoña Aristondo
 
 

No hay comentarios: