Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 27 de febrero de 2016

Hitzaldia: Laudato Sí Guztion etxea jagon daigun

Gaur Koldo Katxoren hitzaldia, otsailaren 26an, barikuan, Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 7etan.
"Entziklika ez da geratzen zeruetan galduta, lurra hartzen dau, gauza zehatzetan itaun bat da gure eguneroko bizitzarako" azaldu hizlariak. Hona kronika labur bat.

Entziklikaren luzeera kontaun hartuta, aurkezpen labur baten ondoren, azkenengo kapitulu bietan jarri dau arreta gehien Koldo Katxok.

Dei bat dogu, esan deusku, ez gaitezen izan ez kristau pasiboak ezta negatiboak. Pasiboak ez dau bere eguneroko bizitza aldatu gura. Negatiboak beti ikusten dau gizarte mogimenduen alde txarra. Daukien gauza on guztiak kontuan hartzera gonbidatzen deusku Aita Santuak entziklika honetan.




       
 

         Ikuspegi ekologikoaz gain, pobrezia eta desbardintasuna sortzen dauen mundu mailako egitura ekonomikoa salatzen dauela argitu deusku.

Ekologia moda bat baino harago doa, ezin da geratu marketing hutsean.
Ondo bideratutako erlijioek asko lagun du ahal dabe elkarrizketa honetan. Jatorri bera dogula gogoratzen deuskue,   eta etorkziun bera dogula zain.

                  Mundua hau maitatu ezkeroz. Bere etorkizunaren ardura izan ezkeroz. Mundu osoan miloika zabaltzen dan eskutitz hau, zergaitik ez irakurri eta zabaldu?



Entziklika hau 10 esalditan



Pasarte bat:


Hala eta guztiz, heziketa hori, “hiritar ekologikoak” sortzeko pentsatua, batzuetan informatzera mugatzen da, ez du lortzen ohiturak garatzea. Lege eta arauen existentzia ez da aski epe luzera, portaera txarrak mugatzeko, nahiz eta kontrol efektiboa egon. 

Arau juridikoak efektu garrantzitsuak eta iraunkorrak izan ditzan, ezinbestekoa da gizarteko kiderik gehienek onartzea, motibazio egokietatik abiaturik, eta transformazio pertsonaletik erreakzionatu behar da. 

Bertute sendoak lantzetik hasi behar da; horrela bakarrik da posible bakoitzak bere burua konpromiso ekologikoari eskaintzea. Pertsona batek, nahiz eta bere ekonomiak permititu gehiago kontsumitu eta gastatzea, normalean arropa gehixeago janzten badu berogailua piztu ordez, horrek esan nahi du iritsi dela ingurumena zaintzearen aldeko konbikzio eta sentimenduetara. 

Oso noblea da eguneroko ekintza txikien bitartez kreazioa zaintzeko betebeharra asumitzea, eta miresgarria da heziketa gai izatea, bizi-estilo berria onartzeraino, motibatzeko. Ingurumenarekiko erantzukizunean hezteak bultza ditzake ingurunearen zainketarekin eragin zuzena eta garrantzitsua duten hainbat portaera; adibidez: plastikoaren eta paperaren erabilpen materiala saihestea, uraren kontsumoa murriztea, hondakinak separatzea, jango dena bakarrik kuzinatzea, gainerako izaki bizidunak kontuz tratatzea, garraio publikoa erabiltzea edo ibilgailu bera konpartitzea pertsona batzuen artean, arbolak landatzea, alferrik piztuta dauden argiak itzaltzea. Sormen eskuzabal eta duinaren zatia da hori guztia: gizakiaren alderik onena erakusten du. 

Zerbait berrerabiltzea segituan baztertu ordez, motibazio sakonean ardazturik, izan liteke gure duintasun propioa adierazten duen maitasun-ekintza bat (211).




Gure lurraren aldeko otoitza
Jainko ahalguztiduna,
unibertso osoan presente zagozena
eta zure kreatura txikienetan ere bai.
Zuk, zure samurtasunez existitzen dan guztia inguratzen dauen horrek,
isuri guregan zure maitasunaren indarra,
bizia eta edertasuna zain dagiguzan.

Busti gagizuz bakeaz, 
anai-arreben moduan bizi gaitezen
inori kalterik egin gabe.
Pobreen Jainko,
lagun eeguzu erreskatatzen
mundu honetako abandonatuek eta ahaztuek
hainbeste balio dabe-eta zure begietan

Osatu gure biziak,
munduaren babesleak izan gaitezen
eta ez depredatzaileak,
edertasuna erein daigun
eta ez kutsadura eta suntsiketa.
Ikutu etekinaren bila
baino ez dabiltzanen bihotzak.
pobreen eta lurraren kontura ibili ere.

Erakutsi eiguzu gauza bakoitzaren balioa deskubritzen,
liluraturik kontenplatzen,
onartzen sakonki  baturik gagozela
kreatura guztiekin
argi infiniturako gure bidean.
Eskerrak egunero gurekin zagozelako.
Emon zure espiritua, mesedez, gure borrokan
justiziaren, maitasunaren eta bakearen aldeko borrokan.




Gehiago jakiteko:

No hay comentarios: