Abenduko izarrak

domingo, 12 de octubre de 2014

Alejandro Sagarna Atxitia: Peio Ospital



Nola eta noiz etorri zan Itsasura ?

Gerra zibila garaian Frantziako Lyon hirian edo eskualdean errefuxiatu zan.
Itsasura etorri zan itsasuar apaiz baten bidez (Paul Sallaberry): honek nolabait jakin zuen han apaiz euskaldun bat bazegoela errefuxiaturik.
 
Herriko erretorarekin (Diesse) adosturik, eskaini zioten Don Alexandrori Itsasun kokatzea: erretorari ondo zetorkion horrelako laguntza, batez ere kofesiotarako (aitortza) eta mezak emateko.
1938an jada herrian zegoen. Gogoratu urtebete geroago hasiko zala Frantzian bigarren gerra mundiala.

Don Alexandro­ren "teologia".

"Teorizatua" baino gehiago, "intuiziozkoa": maitasunaren haritik, pekatuaren benetako kristau zentzua zeukan, ez lehertzailea edo zapaltzailea = barkamena askatzaile.
Haren esanaldi "historikoa": "HORI EZ DA PEKATUA !!!" (adibidez gormandiza, "golosina").
Jendea joaten zitzaion kofesatzera "pozik".
Beraz: bere gisako "askapenaren teologia" zeukan, hortan aintzindaria (edo aurrelaria) izan zan, eta herriko jendeak hori oso ondo sentitzen eta hartzen zuen. Eta ondo bueltatzen ere zion: horren bidez guztiz "herritartu" egin zen, geure artekoa zan.
Gaztetaz arduratzen zan batez ere: batzuk oraindik gogoratzen dira urte batez Jesusen Nekaldia antzestu zutela, Don Alexandro antzes­lanetan buru izanik.
Bisita asko ere egiten zuen etxetara, eta herriari atxikimendu handia agertzen zion.
Eta itsasuarrek asko maite zuten, GIZON ONA zelako, apala eta ixila.
Asko irakurtzen zuen eta asko ibili egiten zan.

Oroitzapen pertsonalak

­ ahozkatzeko "arazotxoa", hizlari publikoa ez zan (homiliarik ez, katekesiarik ez).
­ haren monagillo izan nintzan: "axkar" esaten zuen meza, astean behin bere pastel partea
­ urtean behin ateraldi bat ordaintzen zigun: taxia enkargatu eta joaten giñan San Ferminetara (lehen corrida), bazkariak, sarrerak, danak berak ordaintzen zituen.
– "bizitzale ona" zan (igandetako bazkariak, puroa erretzen, musean...).

"ITSASUTIK ZERURA !!!"

Erretor egon zanerekin hilobiratua da.

Peio Ospital



No hay comentarios: