Poztu eta alaitu!

sábado, 5 de julio de 2014

Arratiako bederatzi parrokiei



Arratiako Pastoral Batzordearen oharra
Abade bako domeketako ospakizunak direla-eta.

Arratiako bederatzi parrokiei

Nota del Consejo Pastoral de Arratia sobre las
ADAP Asambleas Dominicales en Ausencia de Presbítero.

A las nueve parroquias de Arratia


Jakitun zagoze Arratiako Elizan ahalegindu garela domeka eta jai egun guztietan parrokia bakoitzean meza bana ospatzen. Horrek ahalegin berezia eskatu deutsie parrokia batzuei, ordua aldatzea etab. eta eskertzen dogu ahalegin hori (Arantzazu, Artea, Bedia, Igorre  eta Zeanurin adibidez).

Orain egoera okertu da, abade bi, Esteban Orbe eta Juan Jose Nuñez sakramentinoa, kurtso honetan hil dira-eta.

Arratiako abadeak, Batzordeak eta parroki batzuetako batzordeak hainbat batzar eta hartuemon izan dabe lurraldeko bikario dan Jose Agustin Maizegaz, Arratian sikeran abade bi egon daitezen.

Hori dana kontuan harturik, uda bitartean (uztaila, agorrila eta iraila) hilean behin parrokia bakoitzean abade bako ospakizun bat ospatzea pentsatu dogu aukera moduan. Inoiz abaderik lortu ezkeroz (kanpotik datorrelako edo oporretan dagoan batan bat) hau ez litzateke beteko, baina horretarako prest egon behar dogu.

Abade jubilatuei esker eta liturgiako boluntario laikoei esker, domeka bakoitzean meza edo ospakizun bat egongo litzateke parrokia bakoitzean.

Neurri hau aldi baterakoa da, sasoi oso berezian, eta eliztarrak ulertuko dozuelakon gagoz, alkartea herrian bertan batzea, Jaunaren Berbea entzutea, gure Jauna hartzea, beharrezkoa deritzagu eta.

Ea kurtso hasieran, abade barri baten laguntzaz, barriro lortzen dogun ordutegi barria egitea. Bitartean, domeka bakoitzean parrokia bitan askoz jota, txandaka, abade bako ospakizuna egongo litzateke.


Arratiako Pastoral Batzordea, 2014-06-25


Ante el fallecimiento de dos sacerdotes de Arratia (Esteban Orbe y Juan Jose Nuñez, sacramentino) los consejos pastorales de Arratia y parroquiales han tenido múltiples contactos con el vicario territorial, José Agustín Maíz, para conseguir algún relevo provisional, sin ningún resultado positivo que abarque a todas las parroquias.
Por ello, durante la temporada de verano (julio, agosto y septiembre) hemos pensado en la posibilidad de celebrar la ADAP o Asamblea Dominical en Ausencia de Presbítero, una vez al mes en cada parroquia, de forma rotativa. Tal vez dispongamos de la colaboración de algún cura en vacaciones o puntual, pero hemos de estar preparados para esta celebración.

Agradecemos a los sacerdotes jubilados y a los voluntarios de liturgia, pues gracias a ellos es posible reunir a la comunidad en su pueblo, escuchar y acoger la Palabra de Dios y comulgar sacramentalmente.

Esperamos que al comienzo del curso pastoral, con la incorporación de un nuevo sacerdote a Arratia podamos poner en marcha un nuevo horario de celebraciones.

Consejo pastoral de Arratia, 25-06-2014
Publicar un comentario