Garizuma 2020

viernes, 7 de febrero de 2014

Domekean Jesusegaz eta alkarteagaz bat 02

Arratiako Elizak 3 astetan zehar kanpaina txiki bat egingo dau Eukaristia eta abade bako ospakizunen ganean. Hona hemen bigarren atala.
La Iglesia de Arratia da inicio a un ciclo de tres semanas dedicados a la Eucaristía y a las Asambleas dominicales en ausencia de presbítero (cura). Hoy la segunda entrega.



ADAP: abade bako domekako ospakizunak



         Lehengo domekako bidetik jarraituz gaurkoan labur-labur adierazo nahi dautsuegu zer dan ADAP izenaz deitzen dan domeketan egiten dan abade bako kristau alkartearen ospakizuna. Hainbat urte da Bizkaiko gure Eleizeak hasi ebala Vatikanoko II. Kontzilioa onartzeko prozesua eta Kontzilioak eskatzen ebazan gauzei egoki erantzuteko ahalegina.

            1981.urtean, gure gotzaina D. Luis Maria Larrea zala, Karrantzako bailarako kristinauei holan berba egin eutsen: “Abade gutxi dagoala eta kultu tokiak zenbait dirala kontuan hartuta, esperientzia barri bat hastera goaz ofizialki. Ez da komenigarria abade batek egun berean lau meza edo gehiago ospatzea. Ezin ditu behar dan lez ospatu eta arineketan joan eliza batetik bestera, merezi dozuen lasaitasun eta arreta eskaini barik. Beste hau ere ez  da komeni: kanpoko abadea etortea domeketan Meza ospatzera, eta gero, astean zehar, zurekin ezelango hartuemonik ez izatea ”.

         
   “ Gure iritziz –jarraitzen dau gotzainak- beste lekuetan fruitu on ugari emon dauzan esperientzia hasteko sasoian gagoz. Honetan datza: domeka eta jaiegunetan fede ospakizun duina eukitea, abadea egon ez arren,. Eta gainera, abadeak eliztarrei arreta eskeintzea astean zeharreko presentziaren bidez ”. 1987tik gaur arte, elizbarrutian zehar ugaritzen joan dira “Igandeetako ospakizunak abaderik ez danean” edo ADAP izeneko ospakizun horrek.  

            Gure artean be hau ez da gauza barri-barria. Leku batzuetan egiten izan da eta egiten da. Igorre eta Zeanurin hilero, adibidez. Baina orain beste pauso bat emon beharrean gagoz: Arratia pastoral barruti osora zabaltzea. Honek zera eskatuko deusku: gure pentsaerak eta bihotz-sentierak argitu eta aldatzea; ospakizun horretarako gertatzen diharduen eta egunen baten ospakizun horreen buru izango diran pertsonak errespetatzea eta beraiekin esker oneko izatea. Guzti hau ondo bai ondo egin gura dogu: astitsu, formazio on batez eta ardurakizun haundiz.   
         
            Jainkoaren hitzak, Isaiasen bitartez, dinosku: “ Ez gomutatu lehenengo gauzarik, ez gogoan hartu aspaldikorik. Begira, gauza barriak egiten dihardut, hasi dira; ez dozue ikusten ala?. Bide bat zabalduko dot basamortuan ”.

            Atzera barik, aurrera begira jarri gaitezan beharrezko jakuzan barrikuntza eta aldaketa guztiak sinismenez onartuz, Jesusen Espirituaren presentzia eta laguntza barik inoiz ere ez gara geldituko-eta.

ADAP:
asambleas dominicales en ausencia de presbítero

           
            Siguiendo el recorrido del domingo anterior, queremos hoy hablaros de las llamadas ADAP (Asambleas Dominicales en Ausencia de Presbítero). Hace ya bastantes años que nuestra iglesia diocesana de Bizkaia inició el proceso de recepción  del Vaticano II y el proceso de remodelación pastoral para responder de forma adecuada a las exigencias del Concilio.
           
            Ya en 1981, siendo nuestro obispo D. Luís María Larrea, dirigiéndose a los cristianos del valle de Karrantza, afirmaba: “Ante la escasez de sacerdotes disponibles y el elevado número de lugares de culto a atender, queremos iniciar oficialmente una nueva experiencia. No es admisible ni útil que un sacerdote celebre cuatro o cinco misas el mismo día. No puede celebrarlas debidamente, y tiene que correr de una iglesia a otra sin poderos atender con la calma y el interés que merecéis. Tampoco es aconsejable que llegue los domingos un sacerdote de fuera, que celebre la misa y no vuelva a relacionarse con vosotros en el resto de la semana.

           
Creemos –continúa el obispo- que ha llegado el momento de iniciar una experiencia ya practicada en otros lugares. Se trata de salvar una celebración cristiana digna para los domingos y días festivos aunque no esté presente el sacerdote; y asegurar, por otra parte, la atención a la feligresía mediante su presencia en otros momentos de la semana”. Desde 1987 hasta hoy día han proliferado a lo largo y ancho de nuestra diócesis estas celebraciones (ADAP) como respuesta digna y aceptable a la escasez de sacerdotes que se ha agudizado en los últimos años.

            Esto no es novedad tampoco entre nosotros. En algunos lugares se han celebrado las ADAP y se continúan celebrando. En Igorre y Zeanuri una vez al mes, por ejemplo. Teniendo en cuenta las próximas necesidades, queremos dar un paso más; hacer extensibles las ADAP a toda la unidad pastoral de Arratia. Esto nos va a pedir clarificar nuestros criterios, abrirnos a las nuevas formas de la remodelación pastoral, respetar a las personas que se formen para en su día llevar adelante esas celebraciones, y ser agradecidos con ellas. Queremos hacer todo este proceso de forma pausada y coherente: con una buena formación y con responsabilidad.

            El profeta Isaías, voz de Dios, nos coloca en la postura más adecuada: “No recordéis lo de antaño, no penséis en lo antiguo; mirad que realizo algo nuevo, ya está brotando. ¿No lo veis? Abriré un camino en el desierto”.

            Pongamos nuestra mirada orientada hacia delante, no hacia atrás, acogiendo las novedades y cambios que nos son necesarios, porque nunca nos quedaremos sin la presencia y la ayuda del Espíritu de Jesús.




No hay comentarios: