Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 9 de noviembre de 2013

Zeanuri: Igiñako Andra Mari ermitea pagopean

"San Simon eta San Juda, joan zan uda eta... pagoa jausi da" kantatu behar dabe aurten Zeanuriko Igiñako Edurretako Andra Mari ermitean. Zorionez ermiteak barrutik ez dau kalte handirik jaso.

Albistea euki eta berehala, Zeanuriko Andra Mari parrokiko obra taldeko boluntario batzuk beratar joan ziran "in situ" bertan ikysteko kalteak.

Pago erraldoia jausi da, argazkian ikusi datekenez, sustraiak ere agirian itxita.
Ermitara bertara heltzeko adar batzuk ebaki beharrean aurkitu ziran beratratutako boluntarioak.
Halna da guztiz ere, behar franko dago oraindik ermitako sarrerea garbitu, pagoa txikitu eta ermitea atontzeko. 
Aukera ona da ermitari be garbikuzia egin eta itxuraz apaintzeko.

Gehiago jakiteko:


Pagoa jaso orduko
Edurretako Andra Mari 
 
Eulogio de Gorostiaga Zeanuriko seme eta Areatzako abadeak ondorengoa idatzi eban 1924an ermita honi buruz, Guritzi Arregik Ermitas de Bizkaia berealdiko laneko II. liburukiko 406. orrialdean jasoten dauanez: “Nuestra Señora de la Blanca en Igiñao (Gorbea). Esta (ermita) es reciente; su dedicación se hizo en memoria de otra que hubo en Arraba en tiempos en que funcionó el sanatorio de esta campa”. Zeanurik berez ermitatzat hartzen ez zan kaperaz dihardu; XIX. mendearen amaieran eraiki zan eta joan dan mendearen hasieran bertan behera itzi eben. 
Ermita hau hain txikia zanez eta barruan lagun bi be sartzen ez ziranez, on Benito de Atutxak baimena eskatu eban “txangozaleentzat eta inguru haretan bizi zan jente apalarentzat” leku gehiago eukiko eukean ermita barria jasoteko. 
Zeanurik parrokia bi (Andra Mari eta Ipiñako Santiago) eta hemeretzi ermita ditu gaur egun. Elurretako Ama da altuen –Igiñan- dagoan ermita. Arratiako Elizearen web orrialdea astero eguneratzen da eta inguruko ermitei buruzko barriak emoten ditu.

No hay comentarios: