Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 20 de noviembre de 2013

Arteako San Martin umeak ibili dira fin

Pasa dan igandean, azaroaren 17an, ikasturteko bigarren familia ospakizuna ospatu genduan Arteako katekesikoak. Aurten, eta lehenengoz Arteako San Martin ermitan ospatu dogu. 

Nahiko ezezaguna den ermita hau, XVI. mendekoa da, eta bere irudi eta erretaulak ikusgarriak dira. 
Herritar asko, batez be gazteenak, lehenengoz egon ginan ermita honetan, igaro barri dan San Martin eguna ospatuten familia artean. Jai giro ezin hobea egon zan, paregabeko inguru batean.

Mostaza haziaren parabola eta San Martinen historia be ezagutu genduzan: San Martin esain hamahiru! -eskatu euston deabruak, eta Ez dok hamahiru! erantzin eutson San Martin txikiak!
Giroa ez ezik, ermitea bera ere apartekoa dalako arkitektura, etnografia, arte eta altzari mailan, batez be egindako barriztatze lanengatik. Arteako parrokiatik, danok gonbidatzen doguz San Martingo ermita bitxia ezagutzera.

Igandean ospatutako mezako argazki batzuk aurkezten doguz, bertan bizitako jai giroaren adierazgarri.
Eskerrik beroenak, ospakizun honetan parte hartu deurien familia guztiei.

El pasado domingo, 17 de noviembre, celebramos la segunda misa en familia del presente curso. En esta ocasión, la celebración fue especial, ya que tuvo lugar en la Ermita de San Martin. 

Esta ermita del siglo XVI con una arquitectura, etnografía, arte y mobiliario sin comparación y con unas imágenes y retablo impresionantes, ha sido renovada recientemente. La misa del domingo,  fue una celebración en familia en un entorno sin igual. Para muchos delos que nos reunimos allí, sobre todo los más jóvenes, fue un descubrimiento que desde la parroquia de Artea, invitamos a todos a conocer.

Os presentamos una fotografías de la misa celebrada del domingo, como testigo del buen ambiente vivido.
Gracias a todos las familias que participaron en la celebración.





 

No hay comentarios: