Poztu eta alaitu!

viernes, 29 de noviembre de 2013

Gure bakardadea Nuestra soledad: Asis sarea Arratian



Buscar cada día la relación personal con Dios es buscar con cuidado momentos, lugares, ocasiones que nos ayuden a ponernos en su presencia. Dicho de otro modo, buscar estar a solas con Él, sin nada que nos distraiga, nada que nos inquiete o nos ocupe la oración. Y no vale decir que no tenemos tiempo, ni espacio ni… Si nos basta con el espacio y el tiempo de santiguarnos: “En el nombre del Padre, del Hijo y del Espíritu Santo”. A partir de ahí lo que queramos…





Gogoetarako gaia

Gure bakardadea

Badirudi inguraturik bizi garela jendez, familiaz, auzokoez, lankideez, adiskideez eta abar. Hala ere bakarrik gara jaiotzen, bizitzen eta hiltzen.
Jendez inguraturik garelarik ere, zenbat bakardade gure gizartean! Ikusten eta agurtzen dugu elkar, baina ez dugu inplikatu nahi besteen bizitzan, bakarrik uzten ditugu.
Sarritan gogaitu ere egiten gaitu norbaitek gure bizitzan sudurra sartzeak.
Eta bakardadea hor dugu beti gure zain. Batzuetan gorabeherek ezarrita datorkigu: pertsona maiteak galtzeak, gaixotasunek, zahardadeak, gaizki ulertuek eta abarrek. Eta bakardadeak adoregabetu egiten bagaitu ere onartu beharrean gertatzen gara; izan ere atea zabaltzen ez badiogu, geldi gaitezke geure baitako tristura eta auto-gupidaren sarean bilduta.
Beste batzuetan gu geu goaz bakardadearen bila, geure harat-honatak gelditu eta geure barnera begiratzeko. Baina orduan ere ihesari emateko gogoa datorkigu, bakardadeak izutu egiten gaituelako. Beldurrez gara geure benetako niarekin topo egiteko, hain ezezaguna zaigun eta konfiantza galarazten digun eta gustatzen ez zaigun “ego” horrekin aurkitzeko. Behar-beharrezkoa zaigu geure miseriak, mugak eta kontraesanak … onartzea, eta horiekin bakardadean bakarrik egiten dugu topo.
Bakardadea gerta daiteke sanoa geure kabuz eta libreki onartzen badugu, min ematen badigu ere.
Bakardadea onartzen dugunean konturatzen gara, hura gabe agian ez genuela sekulan Jainkoaren maitasunaren aurkikuntza egingo.
Gure gizartean deitzen gaitu Jainkoak banan-banan geure izenez eta ematen digu bere mintzoa. Jendez, zarataz eta gauzez inguraturik gabiltzanean ezin ditugu Jainkoak esan nahi dizkigun hitzak entzun, nahiz eta egunero berarekin harremanean jarri nahi izan.
Kristauarentzat bakardadea da Jainkoarekin aurkitzeko benetako tokia. Horregatik esaten dugu geure bakardadea ez dela bakartia, Jainkoa baitago bertan.



Ebanjelioko pasartea: Mt 6,5-6

Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.
Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.

 


Frantziskotar espiritualtasuna

“Frantziskok, Jainkoaren gizonak, ikasia zuen bere interesez ez arduratzen, besteen salbaziorako lagungarri zela ikusten zuenaz baizik. Baina gauza guztien gainetik Kristorekin egotea zuen irrika… Horregatik, bakarlekuak aukeratzen zituen sarri, bere gogoa guztiz Jainkoagana zuzentzeko; hala ere, une egokia zela irizten zionean, ez zen nagi lagun hurkoen arazoetan sartzeko eta haien salbazioaren alde saiatzeko. Otoitza zuen beti bere portu guztiz segurua; ez une bateko otoitza, hutsala eta handiustekoa, astiro egina baizik, debozioz betea, apala eta baketsua … Gauez eliza abandonatu eta leku bakartietara joaten zen bakarrik otoitz egitera; horrela, Jainkoaren graziaren babesaz, espirituko beldur eta larrialdi asko gainditu zuen.” 1 Zel 71).
Frantziskok sentitu zuen bakardadea eta hark ere beharrezkoak izan zituen bakarraldiak. Bakarlekuak bilatzen zituen; ez leku hutsak, ez besteez axolagabetzeko aldiak edota bere interesez arduratzekoak; Kristorekin egotekoak baizik besterik gabe, bakez eta apaltasunez beteriko otoitz betean. Frantziskok beharrezkoak izan zituen bakarraldiak, haietan Kristorekin bakarrean egonez, bere bakardadean konpainian sentitzeko eta bere ahulezia, beldur eta larrialdietan sostengua aurkitzeko.



Otoitza

Gaua hain garbia den une honetan,
eta zu besterik inor ez dagoenean,
esadazu nor zaren.

Esadazu nor zaren eta zergatik zatozkidan,
zergatik jaisten zaren premian naizen honengana
eta zergatik zoazkidan zeure izena esan gabe.
Esadazu nor zaren, zuk elur gainean zabiltzan horrek,
izarrak ukitzean ederrez distirarazten dituzun horrek;
munduari hain eztiki eragiten diozun horrek,
hain eztiki, ze bihotzak gainez egingo didala dirudien.

Esadazu nor zaren, argi ezazu nor zaren;
esadazu halaber nor naizen
eta zergatik den gizaki izatearen tristura hau;
esadazu bihotza zugana jasotzen dudan honetan
zuk, elur gainean zabiltzan horrek.

Esadazu orain, nire izateak libertatean dar-dar dagienean,
orain, ene bihotzak bor-bor inoiz ez bezala deitzen zaituenean.
Eutsi niri zeure esku artean,
eutsi niri neure tristuran,
zuk, elur gainean zabiltzan horrek.

            Liturgiako goratzarrea



Gutuneko azken hitzak

"Jainkoarengan bizi denak bakardadean sentitzen du bakardade gutxien" (Guillermo de Saint Thierry)



Tema de reflexión

Nuestra soledad

Parece que vivimos rodeados de mucha gente, familia, vecinos, compañeros de trabajo, amigos, etc. pero nacemos, vivimos y morimos solos.
A pesar de tener tantas personas rodeándonos, ¡cuánta soledad hay en nuestra sociedad! Nos vemos, nos saludamos, pero no queremos implicarnos en la vida de los demás, les dejamos solos.
Muchas veces también nos molesta que alguien se entrometa en nuestra vida.
Y la soledad siempre está ahí, esperándonos. A veces viene impuesta por las circunstancias: pérdida de personas queridas, enfermedades, vejez, incomprensiones, etc. y aunque nos lleva al desánimo tenemos que aceptarla, porque si no es admitida nos puede llevar a replegarnos sobre nosotros mismos para quedarnos enredados en nuestra tristeza y autocompasión.
Otras veces la buscamos porque necesitamos parar en la vida ajetreada que llevamos, para mirar hacia dentro. Pero también huimos de ella porque nos asusta. Tenemos miedo a encontrarnos con nuestro verdadero yo, ese ego tan desconocido y del que tantas veces desconfiamos y que no nos gusta. Porque tenemos que aceptar nuestras miserias, limitaciones, contradicciones, etc. que solo las descubrimos en la soledad.
La soledad puede ser sana si es asumida voluntaria y libremente, aunque nos haga sufrir.
Cuando aceptamos la soledad nos damos cuenta que quizá sin ella, nunca hubiéramos descubierto el amor de Dios.
En nuestra soledad es donde Dios nos llama a cada uno por nuestro nombre y nos habla. Cuando estamos rodeados de gente, ruidos y cosas no podemos escuchar esas palabras que Dios quiere decirnos, aunque busquemos relacionarnos con Él cada día.
Para el cristiano, la soledad es el verdadero lugar de encuentro con el Señor. Por eso decimos que nuestra soledad, no es solitaria porque está habitada por Dios.





Texto evangélico: Mt 6, 5-6

Cuando oréis, no seáis como los hipócritas, a quienes les gusta orar de pie en las sinagogas y en las esquinas de las plazas para que los vea la gente. Os aseguro que ya han recibido su recompensa.
Tú, cuando ores, entra en tu habitación, cierra la puerta y ora a tu Padre, que está en lo secreto; y tu Padre, que ve en lo secreto, te premiará.



Espiritualidad franciscana

“El varón de Dios Francisco había aprendido a no buscar sus intereses, sino a cuidarse de lo que mira a la salvación de los demás; pero, más que nada, deseaba estar con Cristo… Por esto escogía frecuentemente lugares solitarios, para dirigir su alma totalmente a Dios; sin embargo, no eludía perezosamente intervenir, cuando lo creía conveniente, en los asuntos del prójimo. Su puerto segurísimo era la oración; pero no una oración fugaz, ni vacía, ni presuntuosa, sino una oración prolongada, colmada de devoción y tranquilidad en la humildad… Acostumbraba salir de noche a solas para orar en iglesias abandonadas y aisladas; bajo la divina gracia, en ellas superó muchos temores y angustias de espíritu.” (1Cel 71).
Francisco sintió la soledad y también necesitó momentos de soledad. Buscaba lugares solitarios; no lugares vacíos, ni momentos donde desinteresarse de los demás, ni espacios donde buscar sus intereses, sino sitios donde sencillamente estar con Cristo, en oración colmada de paz y  humildad. Francisco necesitó momentos de soledad en los que, estando a solas con Cristo, saberse acompañado en su soledad y sostenido en su debilidad, en sus miedos y en sus angustias.




Oración

Ahora que la noche es tan pura,
y que no hay nadie más que tú,
dime quién eres.

Dime quién eres y por qué me visitas,
por qué bajas a mí que estoy tan necesitado
y por qué te separas sin decirme tu nombre.
Dime quién eres tú, que andas sobre la nieve;
tú que, al tocar las estrellas,
las haces palidecer de hermosura;
tú que mueves el mundo tan suavemente,
que parece que se me va a derramar el corazón.


Dime quién eres, ilumina quién eres;
dime quién soy también,
y por qué la tristeza de ser hombre;
dímelo ahora que alzo hacia ti mi corazón,
tú que andas sobre la nieve.

Dímelo ahora que tiembla todo mi ser en libertad,
ahora que brota mi vida y te llamo como nunca.
Sostenme entre tus manos;
sostenme en mi tristeza,
tú que andas sobre la nieve.

Himno litúrgico



Epílogo de la Carta

"El que vive en Dios nunca se siente menos solo que cuando está solo" (Guillermo de Saint Thierry)
 

Publicar un comentario