Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

viernes, 25 de mayo de 2012

Arratiako KT I. txapelketa: Lemoako saridunak

Astiro astiro Arratia osoan zehar badoaz agertzen Arratiako KT I. txapelketako saridunak. Hona hemen, gaurkoan, Lemoako hiru talde  saridunak: Lemoako 1. maila, Lemoako 2. maila eta Lemoako mutilak.

 
Txapelketaren helburua KT era jolasgarriaz eta teknologia barrien tresnak erabiliz aurkeztea izan zan. Horretarako nahitanhiezkoa izan da gurasoen parte hartzea, gaur egun parrokiak ez dagoz-eta internetz hornituak. Hala ere, etxeetan edo kazetaguneetan, jolasak erantzun zabala izan dau hor eta hemen.

Adinaren araberako proba errezen bitartez katekesi ekitaldi pozgari baten hartu dabe parte gure parrokietako neska mutilek. Batzuk hurrengo edizioaren zain dagoz!

No hay comentarios: