Aleluia!

lunes, 22 de agosto de 2011

Jesusen ondoren Detrás de Jesús: José Antonio Pagola

Galileako herrixkak zeharkatzen egin zuen Jesusek aldi bat. Han igaro zituen bere bizitzako unerik gozoenak. Jende xumea harriturik gelditu ohi zen Jainko onaz eta barkatzaileaz hots egiten zuen mezuarekin.Gaixoek eta ezinduek eskerrak ematen zizkioten Jainkoari beren sufrimenak sendatzeko eta arintzeko agertzen zuen ahalmenagatik. Alabaina, ez zen gelditu hainbeste maite zuten jende haien artean betiko.
Jesús pasó algún tiempo recorriendo las aldeas de Galilea. Allí vivió los mejores momentos de su vida. La gente sencilla se conmovía ante su mensaje de un Dios bueno y perdonador. Los pobres se sentían defendidos. Los enfermos y desvalidos agradecían a Dios su poder de curar y aliviar su sufrimiento. Sin embargo no se quedó para siempre entre aquellas gentes que lo querían tanto.
Honela argitu zien ikasleei bere erabakia: «Jerusalemera joan beharra dut», judu-erlijioaren erdigunean berean hots egin behar zuen Jainkoaren Berri Ona eta mundua zuzenago egiteko zuen egitasmoa. Arriskutsua zen. Bazekien «han asko sufritu beharko zuela». Buruzagi erlijiosoek eta tenpluko agintariek hil egingo zuten. Alabaina, Aitagan zuen bere konfiantza: «hirugarren egunean piztuko zuen». Pedro asaldatu egin da entzun duenaren aurrean. Izugarria iruditzen zaio Jesus gurutzean josia ikustea. Mesias garailea soilik du buruan. Jesusi dena ondo atera behar zaio. Horregatik, alde batera hartu du Jesus eta aurpegiratu dio: «Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna. Ezin gerta dakizuke horrelakorik». Uste ez bezala erantzun dio orduan Jesusek. Pedro hau ezezagun eta arraro gertatu zaio. Ez da lehentxeago «Jainko biziaren Semetzat» aitortu duen hura. Oso arriskutsua da Pedro iradokitzen ari zaiona. Horregatik, indar biziz egin dio uko: «Zoaz nigandik, Satanas». Hitzez hitz testuak beste hau dio: «Jar zaitez nire ondoren». Har ezazu zeure ikasle-postua eta ikas ezazu niri nola jarraitu. Ez zaitez jar nire aurrean, beste guztiok Aitaren gogotik apartaraziz. Gauzak oso argi utzi nahi ditu Jesusek. Jada ez dio deitzen Pedrori «harri», zeinen gainean eraiki nahi baitu bere Eliza; orain tupust eginarazten duen eta bidea oztopatzen dion «harri» deitu dio. Jada ez dio esaten esan duen hori Aitak agertua denik; ikusarazten dio Satanasengandik datorren planteamendua egin duela. Bai, kristauen tentazio handia Pedro imitatzea da: Jesus handikiro «Jainko biziaren Semetzat» aitortu bai, baina ondoren gurutzea lepoan hartu gabe jarraitu nahi. Ezeri uko egin gabe eta inolako nekerik gabe bizi nahi Ebanjelioa. Jainkoaren erreinuaren eta hartako zuzentasunaren egitasmoan parte hartu nahi, pertsekuzioaren ukapena sentitu gabe. Jesusi jarraitu nahi diogu, baina hari gertatu zitzaiona guri gertatu gabe. Ezinezkoa da hori. Arriskutsua da beti Jesusen urratsei jarraitzea. Haren ondoren ibiltzea erabakitzen duenak tiranduraz eta tirabiraz inguraturik bukatu du ia beti. Nekez izango du lasaitasunik. Bera bila ibili gabe, haren gurutzea lepoan duena gertatuko da. Alabaina, haren bakea ere izango du, baita haren maitasun nahastezina ere. Kristauok ezin ibili gara Jesusen aurretik, haren ondoren baizik.

Jose Antonio Pagola BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea Eragin jendeari Jesusi jarraitzera haren gurutzea lepoan hartuz. Bidali hau. 2011ko abuztuaren 28a Urteko 22. Igandea A Mateo 16,21-27
Explicó a sus discípulos su decisión: «tenía que ir a Jerusalén», era necesario anunciar la Buena Noticia de Dios y su proyecto de un mundo más justo, en el centro mismo de la religión judía. Era peligroso. Sabía que «allí iba a padecer mucho». Los dirigentes religiosos y las autoridades del templo lo iban a ejecutar. Confiaba en el Padre: «resucitaría al tercer día». Pedro se rebela ante lo que está oyendo. Le horroriza imaginar a Jesús clavado en una cruz. Sólo piensa en un Mesías triunfante. A Jesús todo le tiene que salir bien. Por eso, lo toma aparte y se pone a reprenderle: «No lo permita Dios, Señor. Eso no puede pasarte». Jesús reacciona con una dureza inesperada. Este Pedro le resulta desconocido y extraño. No es el que poco antes lo ha reconocido como "Hijo del Dios vivo". Es muy peligroso lo que está insinuando. Por eso lo rechaza con toda su energía: «Apártate de mí Satanás». El texto dice literalmente: «Ponte detrás de mí». Ocupa tu lugar de discípulo y aprende a seguirme. No te pongas delante de mí desviándonos a todos de la voluntad del Padre. Jesús quiere dejar las cosas muy claras. Ya no llama a Pedro «piedra» sobre la que edificará su Iglesia; ahora lo llama «piedra» que me hace tropezar y me obstaculiza el camino. Ya no le dice que habla así porque el Padre se lo ha revelado; le hace ver que su planteamiento viene de Satanás. La gran tentación de los cristianos es siempre imitar a Pedro: confesar solemnemente a Jesús como "Hijo del Dios vivo" y luego pretender seguirle sin cargar con la cruz. Vivir el Evangelio sin renuncia ni coste alguno. Colaborar en el proyecto del reino de Dios y su justicia sin sentir el rechazo o la persecución. Queremos seguir a Jesús sin que nos pase lo que a él le pasó. No es posible. Seguir los pasos de Jesús siempre es peligroso. Quien se decide a ir detrás de él, termina casi siempre envuelto en tensiones y conflictos. Será difícil que conozca la tranquilidad. Sin haberlo buscado, se encontrará cargando con su cruz. Pero se encontrará también con su paz y su amor inconfundible. Los cristianos no podemos ir delante de Jesús sino detrás de él.

José Antonio Pagola Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS Anima a seguir a Jesús cargando con su cruz. Pásalo. 28 de agosto de 2011 22 Tiempo ordinario (A) Mateo 16, 21-27