Kurtso hasiera: Jesusegaz + gara

sábado, 24 de febrero de 2024

viernes, 23 de febrero de 2024

Bilboko Eleizbarrutiak Garizuma aldirako material lagungarria prestau dau

 

Joan dan astean, zezeilaren 14an, Hausterre egunez hasierea emon jakon Garizumari eta martiaren 28an, Eguen Santuz amaituko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiak Garizuma aldirako lagungarriak prestau dauz. Jose Mari Kortazar V. Bikaritzako bikarioak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, “gure jai nagusia, Paskua ospatzeko, material batzuk eskaintzen doguz”.

miércoles, 21 de febrero de 2024

Mahaia bedeinkatzeko karta joko bat

 

Bilboko Elizbarrutiak karta joko bat plazaratu dau mahaia bedeinkatzeko. Katekesirako Ordezkaritzea izan da karta joko hau sortu dauena.  Bizkaia Irratiko informazino bat.

martes, 20 de febrero de 2024

Garizumako 2. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    

lunes, 19 de febrero de 2024

Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan

 

    Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.

Jesusi entzun Escuchar a Jesús Jose Antonio Pagola

 

Gero eta denbora gutxiago hartzen dugu entzuteko. Ez dakigu nola hurbildu, lasai eta aurreiritzirik gabe, beste baten bihotzera. Ez gara gai gizaki orok komunikatzen ahal digun mezuari harrera egiteko. Geure problema propioetan hesiturik, pertsonen ondotik igarotzen gara, inori ere egiaz entzutera ia-ia gelditu gabe. Ahazten ari zaigu entzuteko artea.

domingo, 18 de febrero de 2024

Gernikako San Bartolome: Parkamenaren Jaia harrokeria eta kontsumokeria inausiz


 Domekaz ospatu dogu San Bartolome Mertzede taldeko lehen penitentzia. Animatuta egon da mezea kitarraz eta kantaz: txori kantari gara! Jende ugarik hartu dau parte kantetan. Federaen arbolea inausi genduan, gure pekatuen parkamenaren irudi lez.

sábado, 17 de febrero de 2024

Ziortza 2024 argazki bitan


Juan Mari Uriarte gogoan!

Bosgarren bikaritzako 80 lagun inguru batu dira Ziortzako bake bidean. Bolibarren bat egin eta isilik igon dogu Ziortzako Kolegiataraino. Bertan txokolate beroa eskeini jaku. Batzuk esan dabe, erdi txantxetan "igoeraren gauzarik onena". Gero elizan, Bilboko gotzainak, Joseba Segurak egin ditu harrera berbak.

viernes, 16 de febrero de 2024

Ziortza 2014: argazkiak, bideoa eta kronika bi

Zapatu goizez, mila bat lagun inguru Bolibartik Ziortzara joan dira, otoitz eta kantuz, Jesusen bidetik adiskidetzen. Hona argazki batzuk eta kronikea.

Ziortza 2014 bertsoak: Batek hemendik, besteak handik



Batek hemendik, besteak handik
biraoka ta hasarrez,
bakez ta onez alperrik da-ta
ez ete hobe sugarrez?