Mikel Azpeitiak 50 urte abade

jueves, 21 de septiembre de 2023

Mundakako jubilatuak Errigoitin: gastronomia eta kultura


 Mundakako Jubilatuen alkarteko kide talde bat Errigoiti ezagutzen izan da gaur. Bizkaiganeko gaztandegia ezagutu eta bertako produktoak dastatzeko aukerea izan dabe lehenago. Ondoren Zallobanteko San Lorentzo elizea eta Parrokia ezagutzeko aprobetxatu dabe, Errigoitiko gorpu santua eta guztiz. Eguraldi tristeari humore ona irabazi deutso. Amaitzeko menu gozo bat Gernikako jatetxe ezagun baten.

lunes, 18 de septiembre de 2023

Jainkoaren ontasun eskandalagarria Bondad escandalosa de Dios Jose Antonio Pagola


 

Segur aski, udazkena zen eta Galileako herrietan sakon bizi ohi zuten mahats-biltzea. Jesusek plazan ikusi ohi zituen lur propiorik ez zutenak, eguneko ogia irabazteko nork hitzartuko zituen zain. Nola lagundu jende pobre honi Jainkoak guztientzat duen ontasun misteriotsua susmatzen?

domingo, 17 de septiembre de 2023

Errigoiti: Bizkaigaine Santakrutz baseliza

 

Errigoitin domekaz ospatu dogu Kurutze Santuaren Goralpena, non hobeto bere ermitan baino! Bizkaiganeko paraje zoragarrian, fedez eta alaitasunez kantatu deutsagu bizitza,egia, zintzotasun eta maitasun iturri dan Jesusen kurutzeari.

sábado, 16 de septiembre de 2023

Gernikaldeko katekistak abian

 


KTko izen emoteak hasi ostean, barikuan batu dira Gernikaldeko katekistak. Kurtso honetarako egun batzuk finkatu eta gogoratu dira. Beste egun batzuk konsultaren zain geratu dira.

viernes, 15 de septiembre de 2023

Arratzuko Santo Tomas parrokia

 

El primitivo edificio pudo ser levantado entre los siglos XII y XIII, momento en que fue mandada edificar por el linaje de Arrizua, aunque su reedificación se debe ya al siglo XVI. A esa primitiva iglesia llegaba una calzada – que ha sido refrendada por recientes excavaciones arqueológicas- convirtiéndose en zona de paso de los peregrinos.

lunes, 11 de septiembre de 2023

Barkatu beti Perdonar siempre Jose Antonio Pagola

 


Mateo kezkaturik ageri da Jesusen jarraitzaileen elkarteetan sor daitezkeen gatazkak, eztabaidak eta aurkaritzak zuzentzeari dagokionez. Beraren ebanjelioan esaten denez, «gehienen karitatea epeltzen ari den» (Mateo 24,12) momentuan ari da idazten, segur aski, bere ebanjelioa.

domingo, 10 de septiembre de 2023

Legendikako Amaren Jaia Kanalan

 


Gaur ospatu dogu Kanalan Legendikako Amaren Jaiaren errepetizinoa, Zornotzako koruak lagunduta.

Kanaleko zaindaria zara
Zu Ama maitea
Legendikan jari zinan

viernes, 8 de septiembre de 2023

Jabi Etxebarria Ondarroako parroko barria

 


Gaur aurkeztu da Ondarroako parrokian bere parroko barria, Jabi Etxebarria. Zornotzako semea, 63 urte ditu, orain arte Mungian egon da arduradun. Jose Luis Iza, orain arteko parrokoak emon deutso erreleboa. Joseba Segura gotzain jauna izan da testigu. Meza abestua eta herriko eliztar askoren aurrean ospatu da jazoera pozgarri hau. Hona gotzain jaunaren berba batzuk:

Gizaburuagako Santa Katalina parrokia

 

Herri eta eliza askotan ospatu da gaur Andra Mariaren Jaiotza. Guk Gizaburuagan ospatu dogu, ondo ospatu ere. Irudia ermitan egoan baina seguridadeagaitik orain parrokian aurkitzen da. 

lunes, 4 de septiembre de 2023

Eliza bat Jesusen izenean elkartuta Una Iglesia reunida en el nombre de Jesús Jose Antonio Pagola

 

Norbait erlijiotik aldendurik bizi denean edota kristauen jarduerak desengainatu duenean, gerta dakioke Eliza erakunde handi gisa bakarrik ikustea. «Nazioarteko» erakunde bezala, alegia; soil-soilik bere interesak defendatzeari eta aurrera ateratzeari emana bezala. Jende horrek Eliza kanpotik bakarrik ezagutu du eskuarki. Vatikanoz mintzo dira, hierarkiaren esku hartzeez, aita santuaren jarduera batzuek sumintzen dute. Horrelakoentzat erakunde anakroniko bat da Eliza, beragandik urrun bizi dira.