Madalena bai, mezea be BAI!

sábado, 11 de diciembre de 2010

Arratia: gaztetxoek primeran pasatu dabe Igorreko batzarrean

Artea, Bedia, Igorre eta Zeanuriko 24 gaztetxo alkartu dira gaur Igorren, jaunartze osteko taldeetan dabizenak, hain zuzen ere, alkar ikusi, ezagutu eta ekintza barriak konpartitzera. Pelikula bat ikusiz hasi dabe egotaldia Igorreko parrokiko lokaletan.




Arantzazu: Jubilatuen alkarteko esker onezko meza

Arantzazuko Jubilatuen alkartekoak urteko ospakizuna izan dabe gaur. Lehenengo esker onezko meza ospatu dabe San Pedro parrokian, Hona hemen irakurri dan irakurgai bat eta otoitza. Ondoren senitarteko bazkarian 51 lagun batu dira Igorreko Arantza ostalean, alkate andrea eurekin egon dalarik.





viernes, 10 de diciembre de 2010

Igorre: la tómbola solidaria ha abierto sus puertas un año más

Estos dos fines de semana, 10 a 12 y 17 a 19 de diciembre, de 10.30 a 1.30 de la mañana y de 4,30 a 8 de la tarde estará abierta la tómbola solidaria de Igorre en la antigua librería Andra Mari, sita en Lehendakari Agirre, entre la Caja Rural y la Caja Laboral.




miércoles, 8 de diciembre de 2010

Xabier Lete: Jose Mari Setien gotzaiaren homilia bere hiletan

Senide maiteok! Xabier Leteren heriotzak bildu gaitu gaur hemen, Urnietako eliza honetan. Gauza asko esan dira eta asko idatzi da egun hauetan berari buruz. Azken urte hauetan, konturatzen zen hurbil zegoela berarentzat heriotza; eta susmo horrek eragin handia izan zuen bere bizitzan. Beraren barne-bizitza hain aberatsa izanik, esperientzia horrek ezin zuen axolarik ez balio bezala utzi. Xabier Lete ezagutu dugunok badakigu nolako jarrera hartzen zuen berak gertaera garrantzitsu horren aurrean, eta horrek ezin gaitu gu ere axolarik ez baligu bezala utzi. Zalantzarik gabe, honek guztiak lagundu egingo digu gaurko ospakizun hau era biziagoan egiten eta ospakizun honen esanahia era sakonagoan hausnartzen.

Sufritzen dabezenakaz Más cerca de los que sufren



Makeronte gotorlekuan preso, Joan Bataiatzailea antsiaz dago Jainkoaren epai izurrigarria noiz iritsiko, herriaren bekatua errotik erauzteko. Horregatik, presondegira Jesusez iristen zaizkion berriak nahasgarri gertatzen ditu: noiz ekin behar dio Jesusek ekintzari? Noiz agertu behar du justiziazko eskua?

Encerrado en la fortaleza de Maqueronte, el Bautista vive anhelando la llegada del juicio terrible de Dios que extirpará de raíz el pecado del pueblo. Por eso, las noticias que le llegan hasta su prisión acerca de Jesús lo dejan desconcertado: ¿cuándo va a pasar a la acción? ¿cuándo va a mostrar su fuerza justiciera?

Abenduko 3. domekea: Zoaze eta kontatu ikusitakoa


Ana Berrizbeitiak eskeinitako materiala.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Xabier Lete errukiaren poeta

Egunotan euskaldunok poeta eta kantari maitatu baten heriotzaren barri izan dogu. Hamaika aipamen irakurri eta entzun arren, isiltasun susmagarri bat egon da fededun zintzoa, bilatzailea, itaunez betea joan jakula ez jakulako esan. Sasoi batean ateoa edo agnostikoa, bihotz barritze prozesu luze bat bizi izan eban.
“Esan dezadan, bukatzeko, eta batzuen eskandalorako izango bada ere, Jainkoarekiko elkarrizketak aliziente intelektual gehiago duela neretzat fedegabeziak baino” erantzun eban elkarrizketa baten, elkarrizketa serio baten, hain zuzen ere.
Fededun bilatzailea. «Sinestuna otoitz egiten duena da, eta Jainkoarekin liskarrean dabilena».

sábado, 4 de diciembre de 2010

El profeta, el profesor y el foro.



“ Ez da hauzia itxuraz bakarrik erabagiko; ezta epaitu ere entzuten dauanaz ” (Is 11) diosku Isaias profetak abendu-aldiko bigarren domeka honetan. Datorrenaren, itxaroten dogunaren ezaugarri bat azalduz. Bai. Behar dogu. Zatoz. Bizkorregi dogu ahoa, bizkorregi epaia.

“ No juzgará por apariencias ni sentenciará sólo de oídas “ (Is 11) nos dice el profeta Isaías este segundo domingo de adviento. Nos señala una de las características de ese que viene, de ese que esperamos. Si. Lo necesitamos. Yo también tengo rápida la lengua, demasiado rápida la sentencia.

Durangoko Azoka: HEMEN aldizkariaren 27. zenbakia

Gizakiaren izateari buruz ‘Hemen’ aldizkarian
Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria da eta hiru hilabetero ikusten du argia, gai nagusi baten inguruan sakontasunez hausnartzera gonbidatuz. Azkeneko zenbakiari Gizakia nondik eta nora jarri diote titulu.