Goazen 2024 Jarri bidean

sábado, 11 de diciembre de 2010

Arratia: gaztetxoek primeran pasatu dabe Igorreko batzarrean

Artea, Bedia, Igorre eta Zeanuriko 24 gaztetxo alkartu dira gaur Igorren, jaunartze osteko taldeetan dabizenak, hain zuzen ere, alkar ikusi, ezagutu eta ekintza barriak konpartitzera. Pelikula bat ikusiz hasi dabe egotaldia Igorreko parrokiko lokaletan.






Ondoren jolas batzuen bitartez, barre egin eta herri arteko neska mutilak ezagutzeko aukera izan dabe.

Amaitzeko, eta Arratiako ohiturari jarraituz, merendola mundiala izan dabe.

Eskerrak emon behar eurekin batera animatzen dabizan ama talde dinamikoari eta Bikariako gaztetxo eta gazte pastoraleko arduradun dan Esther Crespori.

Hurrengo hitzordua Bedian jarri dabe, datorren zapatuan, arrastiko 5etatik aurrera!

No hay comentarios: