Madalena bai, mezea be BAI!

lunes, 29 de noviembre de 2010

Ez baztertu bihotz berritzea No olvidar la conversión



«Bihotz berri zaitezte, hurbil baita Jainkoaren erreinua». Mateoren arabera, hauek dira Joanek Judeako basamortuan jaulki dituen lehenengo hitzak. Eta, orobat, hauek dira Jesusek jaulki dituen lehenengoak, bere profeta-jarduera hastean, Galileako aintzira-ertzean.

"Convertíos porque está cerca el reino de Dios". Según Mateo, éstas son las primeras palabras que pronuncia Juan en el desierto de Judea. Y éstas son también las primeras que pronuncia Jesús, al comenzar su actividad profética, a orillas del lago de Galilea.

Abenduko 2. domekea: Bete Jauna gure bizia zure biziaz!


Ana Berrizbeitiak eskeinitako materiala.

viernes, 26 de noviembre de 2010

miércoles, 24 de noviembre de 2010

25-N: Boicot a los diarios que se financian con la explotación de mujeres

El próximo jueves 25 de noviembre, en todo el mundo se realizarán manifestaciones, declaraciones, artículos y portadas en contra de la violencia ejercida contra las mujeres. Paradójicamente, en muchos de los diarios que se manifestaran en contra de la violencia machista, podremos encontrar anuncios de contactos en los que las mujeres se ofrecen a cambio de unos euros o dólares.
 

domingo, 21 de noviembre de 2010

Abenduko 1. domekea: ZATOZ! Argitan bizi gaitezen

Argi eta ozen
goian kanpaihotsak,
emaidazu Jesus
antzeko abotsa:
gauza on ederrak
zuri eskertzeko,
erratzen nazenean
parka eskatzeko,
pobreen aienea
sekula ez isiltzeko!

Aldien seinaleak Signos de los tiempos



Askotariko eran agertu dute ebanjelioek Jesusek behin eta berriz egindako deia, aldien seinaleei buruz esna, adi eta arretatsu bizi gaitezen. Hasiera hartan, lehen kristauek garrantzi handia eman zioten «adi egote» horri, berehala gertatzekoa omen zen Jaunaren etorrerarako prest egon ahal izateko. Geroago, argi ikusi zuten ezen ezinbestekoa dela aro bakoitzeko seinaleei buruz azti eta adi egon beharra, historian barna Jesusi leial atxiki ahal izateko.

Los evangelios han recogido de diversas formas la llamada insistente de Jesús a vivir despiertos y vigilantes, muy atentos a los signos de los tiempos. Al principio, los primeros cristianos dieron mucha importancia a esta "vigilancia" para estar preparados ante la venida inminente del Señor. Más tarde, se tomó conciencia de que vivir con lucidez, atentos a los signos de cada época, es imprescindible para mantenernos fieles a Jesús a lo largo de la historia.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Zeru eta lur berrietarantz

Abendua hastera goaz.
Esperantza ahulari beriro eguberri
zuzperkuntzara deituz animu etsiari.
Sasoi gatxak datorkiguz gure eleizean.
Ilunak. Tristeak. Zalantzaz beteak.
Biztu daigun argia!
Jo dagigun zeru eta lur berrietarantz
gizateria osoagaz bat.
Holan kantau eban Gandiagak.
Ana Berrizbeitiak holako dei gozoa
egiten dausku!


lunes, 15 de noviembre de 2010

Gurutzea lepoan Cargar con la cruz



Kristo Errege egunean hots egiten den kontakizunak, gurutzean jostearenak, hau gogoratzen digu Jesusen jarraitzaileei: haren erreinua ez dela aintzaren eta boterearen erreinua, baizik zerbitzuaren, maitasunaren eta erabateko buru-eskaintzarena, gizakia gaitzetik, bekatutik eta heriotzatik libratzeko.

El relato de la crucifixión, proclamado en la fiesta de Cristo Rey, nos recuerda a los seguidores de Jesús que su reino no es un reino de gloria y de poder, sino de servicio, amor y entrega total para rescatar al ser humano del mal, el pecado y la muerte.

Elizaren elebitasuna

Pello Apezetxea. Abadea. Gogoan dut Andres Urrutia egungo Euskaltzainburuaren errana: «Negargarria da elizaren euskararekiko jarrera». Ni ere ados nago horrekin, eta horregatik ekarri dut hona. Bospasei urte badira euskaltzainburuak hori erran zuela, eta ez da arrazoirik aldatzeko. Edota, behar bada bai, «negargarriaren» ordez gaur egun orduan baino «negargarriago» dela baieztatzen ahal baitugu. Jakin ere badakit eliztar frankok ez duela onartuko baieztapen hau. Eta berehala hasiko direla, alde batetik eta bertzetik, elizak euskararen alde egin duena goraipatzen, lehen eta gaur egun ere. Eta, nola ez?, jakitun naiz alde egindako hainbat gauza ere zor zaizkiola.