Goazen 2024 Jarri bidean
domingo, 15 de noviembre de 2020
Angel Mari Unzueta gogoan eta otoitzean
Aurtengo Arratiako errogatibak Urkiolara, jende askok ez daki, baina Angel Marik eragin handia izan eban egin ahal izateko. Mezatan lagundu euskun. Gaurko ebanjelioak talentuen gainean egin deusku berba. Baebazan bereak Angel Marik. Pertsona argia, langilea, euskal teologo aparta (oso teologo gitxi daukagun herrian). Euskaldun herriagaz euskeraz, mundu zabalera zabalik. Eta errogatiben meza ostean, tartetxo bat Zeanuriko jendeagaz hamaiketako bat egiteko. Zurbil egoan. Holakorik ez genduan itxaron hala ere. "Bizitzaren atea dukegu heriotza" idatzi eban JoxAnton Artzek. Bizitzaren atea dozu heriotza Angel Mari. Izan bihotz!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario