Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 15 de agosto de 2024

Andra Mari

Zeanuriko Andra Mari parrokiko erretaularen detailea

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.




 

ANDRA MARIA BIRJINEAREN ZERURATZEA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

                       

                      Egun on, Andra Mariaren jai handi honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Gure herri askotan sustrai luzeak dituan jaia ospatzen dau gaur Eleizeak. Herriaren jakinduriak argi ulertu dau Andra Mariaren garrantzia, bera fededunaren ama eta ispilu dalako.

 

             Ez jaku errez egiten gaurko ebanjelioaren mezua onartzea: bidean jarri behar dogu. Eroso bizitea dogu gogoko, eta Jainkoak erosotasunak iztera konbidatzen gaitu; gure mundutxoetan itxiak bizi garanok, besteengana hurreratzeko deia jasoten dogu. Hori da Mariaren jarrerea: Jaunaren nahiari baietza emon eta gero, momentuan joan zan Isabel lehengusinearen etxera.

 

              Alaitasunez hasi eta ospatu dagigun Eukaristia

 

   "Zeruko Ama izar argia…."

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: gure helburuak eta amesak beti joaten dira gure egintzak baino urrinago; apaltasun guztiaz autortu daigun geure ezina eta geure pekatua:

 

   - Jesus Jauna, gu salbatzearren Maria Birjinagandik jaio zinana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, heriotza ondoren zeure Ama zerura jaso zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, behartsu eta pekatarion itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA. 

 

AINTZA

Oihukatu dagigun Jainkoaren aintza, Mariaren zeruratzean agertu dana

 

HITZAREN LITURGIA

 

Apk 11, 19a - 12, 1. 3-6a. 10ab:

 

   Gaurko lehenengo irakurgaiak garaipen-mezu bat dakarsku: munduko gatxen eta ezbeharren erdian, Jaungoikoaren salbamena iragarten jaku.

 

Erantzun-Salmoa:  44. Salmoa

            Hamabi izarrez koroatutako erregin barriari, abestu nahi dautsagu, gure Ama Mariari, aspaldiko salmo hau abestuz.

 

Gure erregina zure eskoian dago zutik

 

 

 

 

1 Kor 15, 20-26:

 

   Salbamen guztia Kristoren heriotza-biztueratik dator; Bera dogu, hilen artetik biztuz, betiko bizitzara igaro dan lehen gizakia. Eta Haren ondoren, Andra Maria ere zeruratua izan da gorputz eta arima.

 

Lk 1, 39-56:

 

   Jaungoikoak Mariagan gauza haundiak eta benetan harrigarriak egin ditu. Guztiak kontuan izanik, Maria Jaungoikoaren aurrean esker oneko agertzen da.

 

   Geuk ere goratu dagigun gure Ama hain zoriontsu egin dauan Jaungoikoa,  Aleluia abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: Maria Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:

 

   - Eleizearen alde: Andra Mariaren antzera, erromes bizi daitela mundu honetan, besteen preminetara beti adi.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Konfiantzan, ontasunean eta maitasunean oinarrituz, eta daukagunetik alkar banatzeko prest egonez, Jesusek iragarten deuskun erara biziko diren pertsonak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Edozer arrazoirengaitik sufritzen dagozan gizaki guztien alde: euren bide gogorrean aurkitu daiela sufrimentua arinduko deutsen esku bero-beroak eta hurrekoak.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

   - Gu guztion alde: beti bizi gaitezala zuhur besteen preminak ikusteko, itzarrik behar gaituan edozeinengana hurreratzeko, eta sendo zerbitzuan irauteko.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Jaungoiko gure Jauna, ezarri egizu gure bihotzetan Andra Mariaren esker onezko kantua; Zuk guretzat egunero egiten dituzun miragarriak eskertzen jakin dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

   Maria gorputz eta arima zerura jasoa izan dala ospatu dogu. Zeruko Amari geure maitasuna eta esker ona agertu deutsaguz. Berak gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.

 

   "Begoñako Andra Mari…"

 

 









                  ANDRA MARIA BIRJINEAREN ZERURATZEA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

                     Egun on, Andra Mariaren jai handi honetan, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

          Gure herri askotan sustrai luzeak dituan jaia ospatzen dau gaur Eleizeak. Herriaren jakinduriak argi ulertu dau Andra Mariaren garrantzia, bera fededunaren ama eta ispilu dalako.

 

          No nos resulta fácil aceptar el mensaje evangélico de hoy: tenemos que ponernos en camino. A nosotros, que nos gusta vivir en la comodidad, Dios nos invita a desinstalarnos; a nosotros y nosotras, que vivimos encerrados y encerradas en nuestros pequeños mundos, el Señor nos llama a salir hacia los demás. Es la actitud de María: tras aceptar la voluntad del Señor, corre a casa de su prima Isabel.

 

              Alaitasunez hasi eta ospatu dagigun Eukaristia

 

   "Zeruko Ama izar argia…."

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: gure helburuak eta amesak beti joaten dira gure egintzak baino urrinago; apaltasun guztiaz autortu daigun geure ezina eta geure pekatua:

 

   - Jesus Jauna, gu salbatzearren Maria Birjinagandik jaio zinana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, heriotza ondoren zeure Ama zerura jaso zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, behartsu eta pekatarion itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA. 

 

AINTZA

Oihukatu dagigun Jainkoaren aintza, Mariaren zeruratzean agertu dana

 

HITZAREN LITURGIA

 

Apk 11, 19a - 12, 1. 3-6a. 10ab:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak garaipen-mezu bat dakarsku: munduko gatxen eta ezbeharren erdian, Jaungoikoaren salbamena iragarten jaku.

           

            A través de unas imágenes se nos dirá en el Libro del Apocalipsis, que la victoria final corresponde a Dios. Él vence la muerte y el pecado.

 

Erantzun-Salmoa:  44. Salmoa

            Hamabi izarrez koroatutako erregin barriari, abestu nahi dautsagu, gure Ama Mariari, aspaldiko salmo hau abestuz.

          En este salmo cantamos a María que ha sido elegida por Dios e introducida en el palacio real

 

         Gure erregina zure eskoian dago zutik

 

1 Kor 15, 20-26:

             Salbamen guztia Kristoren heriotza-biztueratik dator; Bera dogu, hilen artetik biztuz, betiko bizitzara igaro dan lehen gizakia. Eta Haren ondoren, Andra Maria ere zeruratua izan da gorputz eta arima.

            La resurrección de Jesús es para los creyentes, la primera señal del triunfo de la vida sobre la muerte.

 

Lk 1, 39-56:

             Jaungoikoak Mariagan gauza haundiak eta benetan harrigarriak egin ditu. Guztiak kontuan izanik, Maria Jaungoikoaren aurrean esker oneko agertzen da.

            María sabe que todo cuanto tiene es don y regalo de Dios. Por eso su canto, es un canto de acción de gracias: El Magnificat

            Geuk ere goratu dagigun gure Ama hain zoriontsu egin dauan Jaungoikoa, zutunik Aleluia abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: Maria Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:

 

     - Eleizearen alde: Andra Mariaren antzera, erromes bizi daitela mundu honetan, besteen preminetara beti adi. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Konfiantzan, ontasunean eta maitasunean oinarrituz, eta daukagunetik alkar banatzeko prest egonez, Jesusek iragarten deuskun erara biziko diren pertsonak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por  los que sufren por cualquier causa, para que encuentren, en su difícil caminar, una mano cálida y cercana capaz de aliviar sus sufrimientos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

.- Por quienes estamos reunidos en esta celebración, para que vivamos como María, siempre atentos  a las necesidades de los demás,  despiertos  ante quien nos necesita y sin flaquear en el servicio gratuito y desinteresado.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

   Jaungoiko gure Jauna, ezarri egizu gure bihotzetan Andra Mariaren esker onezko kantua; Zuk guretzat egunero egiten dituzun miragarriak eskertzen jakin dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

           Maria gorputz eta arima zerura jasoa izan dala ospatu dogu. Zeruko Amari geure maitasuna eta esker ona agertu deutsaguz. Berak gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.

            Que este día, sea un día lleno de luz, de esperanza, de gozo. Al igual que María sepamos alabar a Dios dándole gracias por lo que El es y por todo lo que de El hemos recibido.

 

   "Begoñako Andra Mari…"







       



                        ANDRA MARIA BIRJINEAREN ZERURATZEA





SARRERAKO OHARKIZUNA



   Senideok: Gaur, Eleiza osoak, pozez beterik, Andra Maria gorputz eta arima zerura jasoa izan zala ospatzen dau.

           

   Maria noiz eta zelan hil zan ez dakigu. Baina Eleizeak aspalditik ospatzen dau haren zeruratzea. Eta zeruratze-misterio honek hauxe esan nahi dau: bere Seme Jesusegaz batera heriotzea oso-osoan menperatu dauala; Kristoren aintzan bete-betean sartuazo dauala Jaungoiko Aitak.



            Celebramos la subida de María a los cielos. Es la fiesta de la Asunción. Fiesta para nuestra esperanza y nuestra fe. La que fue bendita entre todas las mujeres, encabeza la marcha del pueblo de Dios, que camina hacia la Tierra de Promisión.

           

  Poztasunez beterik, hasi eta ospatu dagigun Eukaristia

     "Zeruko Ama izar argia..."





DAMU-OTOITZA



   Senideok: gure helburuak eta amesak beti joaten dira gure egintzak baino urrinago; apaltasun guztiaz autortu daigun geure ezina eta geure pekatua:



   - Jesus Jauna, gu salbatzearren Maria Birjinagandik jaio zinana. ERRUKI, JAUNA.



   - Jesus Jauna, heriotza ondoren zeure Ama zerura jaso zenduana. KRISTO, ERRUKI.



-         Jesus Jauna, behartsu eta pekatarion itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA. 



AINTZA


Oihukatu dagigun Jainkoaren aintza, Mariaren zeruratzean agertu dana





HITZAREN LITURGIA



Apk 11, 19a - 12, 1. 3-6a. 10ab:



            Gaurko lehenengo irakurgaiak garaipen-mezu bat dakarsku: munduko gatxen eta ezbeharren erdian, Jaungoikoaren salbamena iragarten jaku.

           

            A través de unas imágenes se nos dirá en el Libro del Apocalipsis, que la victoria final corresponde a Dios. Él vence la muerte y el pecado.



Erantzun-Salmoa:  44. Salmoa




         Hamabi izarrez koroatutako erregin barriari, abestu nahi dautsagu, gure Ama Mariari, aspaldiko salmo hau abestuz.

          En este salmo cantamos a María que ha sido elegida por Dios e introducida en el palacio real

         Gure erregina zure eskoian dago zutik


1 Kor 15, 20-26:



             Salbamen guztia Kristoren heriotza-biztueratik dator; Bera dogu, hilen artetik biztuz, betiko bizitzara igaro dan lehen gizakia. Eta Haren ondoren, Andra Maria ere zeruratua izan da gorputz eta arima.

            La resurrección de Jesús es para los creyentes, la primera señal del triunfo de la vida sobre la muerte.



Lk 1, 39-56:



          Jaungoikoak Mariagan gauza haundiak eta benetan harrigarriak egin ditu. Guztiak kontuan izanik, Maria Jaungoikoaren aurrean esker oneko agertzen da.

            María sabe que todo cuanto tiene es don y regalo de Dios. Por eso su canto, es un canto de acción de gracias: El Magnificat

            Geuk ere goratu dagigun gure Ama hain zoriontsu egin dauan Jaungoikoa, zutunik Aleluia abestuz.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



       

Senideok: Maria Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:



     - Eleizearen alde: Andra Mariaren antzera, erromes bizi daitela mundu honetan, besteen beharrizanetara adi egonaz.       ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



- Por  todos los  que sufren por cualquier causa, que encuentren en su difícil caminar una mano cálida y cercana capaz de aliviar sus sufrimientos.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Euskalerriaren alde, egoera larrian aurkitzen dire herrietatik datozen pertsonak,  gugan harrera ona izan dagien eta horretarako Zeruko Amaren laguntza izan daigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI



- Por  todos nosotros para que vivamos siempre despiertos ante quien nos necesita y sin flaquear en el servicio gratuito y desinteresado.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   Jaungoiko gure Jauna, ezarri egizu gure bihotzetan Andra Mariaren esker onezko kantua; Zuk guretzat egunero egiten dituzun miragarriak eskertzen jakin dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.






AZKEN AGURRA



   Maria gorputz eta arima zerura jasoa izan dala ospatu dogu. Zeruko Amari geure maitasuna eta esker ona agertu deutsaguz. Berak gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.

            Que este día, sea un día lleno de luz, de esperanza, de gozo. Al igual que María sepamos alabar a Dios dándole gracias por lo que El es y por todo lo que de El hemos recibido.



   "Begoñako Andra Mari..."











HITZAREN LITURGIA







Lehenengo irakurgaia Apokalipsis liburutik



Edegi zan, zeruan dagoan Jaungoikoaren etxea, eta Haren barruan Alkartasun kutxa agertu zan. Ikusgarri handia agertu zan zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzita, eta iretargia oinpeko, eta hamabi izarreko koroia buruan.



Beste ikusgarri bat ere agertu zan zeruan: herensuge gorri handi bat; zazpi buru eta hamar adarrekoa; eta buruetan zazpi koroe zituana. Haren buztanak zeruko izarrak, hirutatik bat, arrastaka eroiazan, eta lurrera bota zituan. Herensugea, zeina izateko egoan emakumearen aurrean gelditu zan, jaio orduko semea irusteko. Emakumeak izan eban semea, herri guztiak burdin zigorrez zuenduko dituana; hartu eban seme hori eta Jainkoaren aulkira eroan eban. Emakumeak, barriz, iges egin eban basamortura, Jainkoak prestautako leku batera.



Eta oihu handi bat entzun neban zeruan:

“Oraintxe etorri da salbamena,

gure Jainkoaren indarra eta erregetza,

eta bere Kristoren ahalmena“.





Erantzun Salmoa:     44. Salmoa



Erreginea, Ofirko urrez apaindurik,

Zure eskuman dago zutunik.





          R/. Gu-re_e-rre-gi-na zu-re_es-kui-ne-an  da-go zu-tik.





Bai, Jaunak Sion beretzat aukeratu dau, '

eta bere egoitzarako irrikatu izan dau.

«Hau da nire betirako atsedena, '

toki honetan biziko naz, hauxe da-ta nahi nebanaR/.



Bigarren irakurgaia San Paulo Apostoluak Korintotarrei



Senideok: Biztu da Kristo hilen artetik, hildakoen lehenengo frutu lez. Izan ere, gizon baten bidez etorri bazan heriotzea, gizon baten bidez etorri da hildakoen biztuerea ere. Adanegan guztiak heriotzea dauken lez, Kristogan bizia izango dabe guztiak. Baina bakoitzak bere mailan: lehenengo, Kristok, lehenengo frutu lez; gero, kristinau guztiak, Ha barriro etortean. Ostean, azkenekoak, Kristok Jainko Aitari erreinua bihurtzen deutsonean, ahalmen, aginte eta indar guztiak ezereztu eta gero.



Berak euki behar daualako erregetza, Jainkoak “arerio guztiak Haren oinazpian ipini arte“. Heriotzea izango da azken erezeztuko dan arerioa; izan ere, Liburu Santuak holan dino: “Guztiak haren oinazpian ezarri ditu“.







Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik.



Aldi haretan, Maria jagi eta bizi-bizi mendi aldera joan zan, Judeako herri batera; eta Zakariasenean sartu, eta Isabeli agur egin eutson.



Mariaren agurra entzun ebaneko, Isabeli salto egin eutson sabelean umeak. Isabel Espiritu Santuaz bete zan, eta honan esan eban oihu handiz: “Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nondik niri neure Jaunaren ama nigana etortea? Zure agurra nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, sinistu dozulako: Jaunak beteko dau esan deutsuna!”.



Orduan Mariak esan eban:

“Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barrua;
Jainkoa da eta nire salbamena,
ikusi dau eta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiak,
haundiak egin deustazalako Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia gizaldiz gizaldi,
bildur deutsoenakana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
burru-harroak ondatu ditu,
bota ditu euren ahulkitik haundikiak,
eta gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez bete ditu gosez egozanak,
eta esku-hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen berbea emona,
Abrahani eta ondorengoei betiko esana“.

Hiru hilabete inguru egon zan Maria Isabelegaz,
eta gero etxera joan zan.