Welcome to Gernikaldea 2023/24

jueves, 30 de junio de 2022

Errogatibea 2022: Arratiatik Urkiolara: 55 argazki + bideoa


Nueva edición de las rogativas de Arratia. Una nota en El Correo Español de hoy



Eguraldi ezin hobeaz burutu dogu Errogatibea 2022, Arratiatik Urkiolara. Bediako parrokiak ederto prestatu daben eleizkizun eder baten, gure fede bizia konpartitu dogu alkarregaz bidea eginez, hau da sinodo erara. Arratia guztiko eleiztarrak batu dira bertan, abadeakaz batera, oinez, kotxez zein autobusez. Azkenean esker ona agertu jake Arratiatik joango diran abade biei: Agustin Ortiz eta Jose Mari Kortazarreri. Hona argazkiak.









 "Urkiolara joan, zapatak urrutu... Aita San Antoniok barriak egingo ditu..." dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrututeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek.

Bagilearen 18an, zapatuan, egingo da aurten Paduako San Antonioren Urkiolako santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Horretarako, autobus zerbitzua egongo da; autobusez joan-etorria egiteko edo etorteko bakarrik bada be. Dana dala, danak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira-ta. 

Oinez Dimatik eta Zeanuritik


Aurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik eta Zeanuritik. Dimako plazan goizeko 07:00retan izango da urtekerea eta Zeanurin San Antonio txikerraren (plaza ondoan) ermitearen aurretik abiatuko dira, 07:30ean. 
Zeanuri eta Urkiola lotzean dituan ibilbidea oin dala urte batzuk seinalizau zan PR-BI 1 moduan; Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizau eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezetutera emoteko aprobetxatuko da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiten dira, GR 12 (Euskal Herriko bidezidorra) ibilbide luzea jarraituz. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea da. 


Mezea "Argiari esker, alkartasun bidean" lelopean ospatuko da, Arratiako herrietako abade guztiak buru dirala. Holan, Ukrainako krisi ekonomikoa eta gerraren gaiez gain, Frantzisko Aita Santuak deitutako atzen bide sinodalaren barri izango dabe bertaratutakoek.


Ospakizun eukaristikorako, Bediako parrokiako antolatzaileek, "diskrezinoz, parte-hartzaileek atsegin izango daben sorpresa bat" prestatu dabe.


Urtero legez, meza ostean parte-hartzaileek argazki ofiziala egingo dabe Urkiolako Santutegiko eskaileretan eta 13:00etan autobusak urtengo dira partaideak euren herrietara eroateko.








 Arratia cumplirá el sábado con la rogativa a Urkiola


Arratia cumplirá el sábado con la rogativa a Urkiola, una nota de DEIA.

Errogatibea 2022: La rogativa con la que no pudo la pandemia


El sábado 18 de junio se celebra la ancestral rogativa caminando o en bus

 El próximo sábado 18 de junio tendrá lugar la rogativa que desde tiempo inmemorial organizan las parroquias de Arratia al santuario de Urkiola, para presentar su vida y sus necesidades a Dios por mediación de San Antonio de Padua. Tradicionalmente, cada municipio del valle organizaba su propia rogativa el sábado siguiente a la festividad de San Antonio, pero desde hace algunos años todas las parroquias de Arratia la realizan de manera conjunta. Este año, la organización  corresponde a la parroquia de Bedia.

Las parroquias de Arratia han dispuesto servicio de autobús para llevar a aquellos peregrinos que no se puedan desplazar  a Urkiola en su propio coche o andando y evitar, en lo posible, la masiva afluencia de peregrinos de otros años.

La pandemia no pudo con la rogativa

 

         El programa de actos que se desarrollará en Urkiola está ya libre de las medidas anti covid. El aforo no se controlará y el uso de la mascarilla será voluntario. Se recupera la procesión de entrada de todos lospueblos. La misa, presidida por todos los curas del valle de Arratia, se oficiará bajo el lema “En la ruta de la solidaridad gracias a la Luz” (Argiari esker, alkartasun bidean). Así, junto a los temas que tanto preocupan por la crisis  económica y la guerra en Ucrania, como una luz de esperanza, los asistentes se harán eco del último camino sinodal convocado por el Papa Francisco.

 

Sorpresa final

 

En la celebración eucarística los organizadores de la parroquia de Bedia preparan con discreción una sorpresa que agradará a los participantes.

Al finalizar la misa, los participantes que así lo deseen, tomarán la foto oficial en las escalinatas del Santuario de Urkiola.

A las 13:00 saldrán los autobuses que llevarán de vuelta a sus municipios a los peregrinos que se hayan desplazado en este medio de transporte.


Errogatibea 2022: A Urkiola caminando desde Dima y Zeanuri


Se han organizado dos marchas guiadas para todos aquellos que quieran acercarse a Urkiola caminando y conociendo dos de las numerosas rutas de peregrinación que parten de los municipios del valle. En este caso las rutas guiadas partirán desde la plaza de Dima, a las 07:00 horas y desde la ermita de San Antonio txikerra de Zeanuri, sita junto a la plaza, a las 07:30 horas.

Se aprovechará la rogativa para dar a conocer el PR-BI  1 entre Zeanuri y Urkiola, que hace cuatro años señalizó la asociación Joko Alai, en colaboración con el Ayuntamiento de Zeanuri. El PR parte del casco urbano de Zeanuri, para pasar por Soloeta y Makaztui y dirigirse a Zumeltza; desde aquí, los 5,5 kilómetros que restan hasta el santuario se realizan siguiendo el GR 12 (senda de Euskal Herria). Es un recorrido que se puede realizar en tres horas y quince minutos, caminando a una marcha normal.

 

Errogatibea 2022: hartu autobus txartela amaitu orduko!


Argazkia: iazko errogatibea

Errogatibara autobusez joan-etorria edo etorria egiteko txartela hartzeko aukerea hasi da. Aurten aforoa ez dagoenez mugatuta, autobusean be lekuak mugatu barik izango dira epe barruan izena emoten dabenentzat.  5 euro plaza bakoitza, prezio berezia. Hartu txartela zure parrokian! Azken eguna ekainaren 12an.


Comienza la posibilidad de coger el billete de ida y vuelta, o sólo de vuelta, en autobús a la Rogativa. Como este año el aforo no es limitado, en el autobús tampoco estarán limitadas las plazas para quiebnes se apunten dentro del plazo. 5 euros por plaza, precio especial. ¡Toma tu billete en tu parroquia! ¡Último día el 12 de junio.

BUS 1

9:00 Bedia 
9:05 Lemoa gasolinera 
9:15 Dima:

BUS 2

9:00 Igorre (Farmazia aurean)
9:05 Arantzazu 
9:10 Artea 
9:15 Areatza 
9:20 Zeanuri 





 Errogatibea 2022: ekainak 18, zapatua, Urkiola





 Astiro astiro, Bediako parrokia badoa lehen urratsak emoten aurtengo Arratiako errogatibea Urkiolara prestatzen. Eguna: ekainak 18, zapatua, goizeko 11:00etan Urkiolan. Aforo muga barik aurten.  Aurtengo gaia hauxe izango da: "Argiari esker Alkartasun bidean". Laster informazino zehatzagoa hementxe bertan.

Despacito, pero con buena letra,  la parroquia de Bedia va dando sus primeros pasos en la preparación de la rogativa de Arratia de este año a Urkiola. Día: 18 de junio, sábado, a las 11:00 de la mañana en Urkiola. Sinproblemas de aforo. El tema de este año será: "Caminos solidarios gracias a la luz". Pronto habrá una información más detallada aquí mismo.


No hay comentarios: