Domekan Familia Ospakizuna

martes, 30 de junio de 2020

Arantzazu eta Zeanuriko Undurraga: San Pedro 2020 mozalagaz

Mozalagaz ahoan eta osasun neuri zorrotzak zainduz ospatu da aurten San Pedro Jaia Arantzazun. Egia esan, programan gauza gitxi egoan: Meza Santua eta luntxa. Mezatan osasun neurri eta seguridade protokoloak zorrotz bete ziran aurten. Antzeko zeozer esan daikegu Zeanuriko Undurragan...


Berton be lan handia egin eben auzokoak eleiza barruan tarte neurriak errespetatzeko jendeak. Iaz baino jende gitxiago egon zan, hala ere, ospakizun bizi polita bizi izan eban bertaratu zirenak.



Bertsolaririk be ez  da egon aurten, baina koruak eta armonioak egoki bete eben euren zeregina. KTko umeek be parte hartu eben irakurgai txikiak eginaz. Coronavirusen kaltetuak be aintzat hartu ziran eta Urkiolako Errogatiben oihartzuna Zeanuriko txoko honetaraino heldu zan.


Urteeran, osasun protokoloak zainduz, pastadun kutxa indibidualak banatu ziran partehartzaileen artean, egunari bere gozotasuna emoteko.

La fiesta de San Pedro se ha celebrado este año en Arantzazu con la mascarilla en la boca y el cuidado de la salud. La verdad es que en el programa había poca cosa: Santa Misa y lunch. Este año en la celabración de la misa se cumplieron escrupulosamente los protocolos de seguridad y medidas sanitarias. Algo parecido podemos decir en Undurraga, Zeanuri...

Allí trabajaron mucho para que los vecinos respetaran las medidas interpersonales dentro de la iglesia. Sin embargo, hubo menos gente que el año pasado.

Tampoco ha habido bertsolaris este año, pero los miembros del coro y el armonio cumplieron con su cometido. Los niños de KT también participaron haciendo pequeñas lecturas. Los afectados de Coronavirus también fueron reconocidos y el eco de las rogativas de Urkiola llegó hasta este rincón de Zeanuri.

A la salida de la celebración, siguiendo los protocolos sanitarios, se repartieron cajas individuales con pastas entre los participantes para dar al día su toque goloso.




San Pedro Apostoluaren Jaia ospatzen dogu gaurkoan. Pedrogaz batera Paulo ere gogoratzen dogu. Izaera ezbardineko pertsonaia bi. Bata arrantzalea, eskola handiko farisearra bestea. Pedrok hiru aldiz ukatu eban Jauna. Paulok persegidu edo jazarri egin eban Jauna. Bi biak damutu ziran, negar asko eginaz. Nortasun handikoak biak, izan ebezen arazoak euren artean. Hala ere, ahalmena izan eben euren arteko desadostasunak elizaren batasunaren barruan konpontzeko. Ez da gure Eliza eta herriarentzat eredu, nortasun eta ideia ezbardinak izan arren, gure arteko batasuna mantentzeko zabalak izan gaitezen?
Kristau alkartearen jaia dogu berau, fedean eta maitasunean oinarritzen dan alkartea. “Maitasunik ez badaukat ez naz ezer” dinosku San Paulok. “Bai, Jauna, zuk badakizu maite zaitudala” esan eban San Pedrok. Unetxo batez, isil isilik, pentsatu daigun Jaunak itaun hori niri egiten deustala. Zein izango litzateke nire erantzuna?
 


No hay comentarios: