Berrogei egun

sábado, 11 de junio de 2022

Nora doa Lehen Jaunartzetzan batu zan dirua? ¿A dónde va el dinero que se sumó en la Primera Comunión? : Arratia Jesus Team: 08. etapea: Luze ibilteko jan egin behar dogu & Jaunartzeak


Kenian, Afrikan, erlijiosa marianitek kudeatzen daben Kaikor programara joan da aurten batu dan dirua Lehen Jaunartzeetan Artea, Igorre eta Zeanurin. Hona zer esan deuskuen:





Con vuestra aportación hacéis posible que estos niños y niñas , que son hermanos y hermanas nuestras , mejoren su día a día. ESKERRIK ASKO!!

¡Hagamos entre todos un mundo nuevo!


Zuen ekarpenarekin posible egiten dozue gure anai-arrebak diren haur horreek euren egunerokotasuna hobetzea. ESKERRIK ASKO!!


Egin dagigun  mundu barri bat danon artean!



Lemoa. Dima, Zeanuri, Igorre, Bedia, Artea & Lemoa: Arratia Jesus Team: 08. etapea: Luze ibilteko jan egin behar dogu & Jaunartzeak


Bai Bedian eta baita ere Lemoan osdpatu izan doguz lehen jaunartzeak:
                                                              Pozez beterik Jauna
                                                              gatoz Zuregana
                                                              Zuregan aurkitzen da
                                                              jaia ta afana.
                                                              Zeuk emoten deuskuzu
                                                             eukaristi jana
                                                             ogiaren irudiz
                                                              zure Gorputz dana!

Bedia




Dima


Diman be lehen Jaunartzea ospatu eben domeka honetan. Alluitz, Amaiur eta Eñautek, euren familiakaz batera, ederto ospatu eben egun hau Jesusi jarraitu gurean. Argazkian ikusten doguz Nati, Bego eta Agustinegaz batera. Zorionak!

Zeanuri


Zeanuriko Andra Mariko parrokia bete beterik egon da domeka honetan lehen jaunartzea egin daben sei ume eta familiei laguntzeko. Organoaren doinuak, kitarraren musikak eta herriaren kantak ospakizun eder bat osatu dabe. Zorionak guztioi! Aurrera Zeanuriko Arratia Jesus Team!
Jesus maiteari jarraitu Umeon gaurko poztasuna Eta gurasoen harrotasuna Jaunartzean Jesus gugaz Familiaren alkartasuna Bedeinkatzen gaitu zure laztanak Aleluia! Soldaduak laga rmak Alkarbanatu daukaguna Ogi, poza, fede_ eta lana Natura zaintzen dogunean Ta gaixoa bisitatzean Bedeinkatzen gaitu zure laztanak Aleluia! Zure_Hitza entzutean Zure gorputza onartzean Jesus egiten jaku etxekoa Katekesian batu gaitu Bere ondora gonbidatu Jesus da gure betiko laguna. Aleluia! Musika: Leonard Cohen


Igorre





Igorreko 11 neska-mutilek (argazkian hamar agertu arren) Lehen Jaunartzea ospatu dabe Andra Mari Parrokian. Zoriona eurei eta euren familiei!

Txirrindulari onak egiten daben legez, karrera bat irabazi ostean ez dabe bizikleta gordeta ixten. Garaipena ospatu, atseden apur bat hartu eta barriro bidean. Eta Jesusi jarraitzea da gure bidea!
Zorionak Igorreko KT! Eutsi gogor! Jesus da gure liderra!




11 chavales de Igorre (aunque aparecen diez en la foto) han celebrado su Primera Comunión en la Parroquia de Andra Mari. ¡Felicidades a ellos y a sus familias!

Como hacen los buenos ciclistas, tras ganar una carrera no dejan la bicicleta guardada. Celebrad la victoria, descansad un poco y otra vez en camino. ¡Y seguir a Jesús es nuestro camino!
Zorionak Igorreko KT! ¡Jesús es nuestro líder!
Eskerrik asko ospakizun alaia eta pertehartzailea egiten lagundu daben guztiei!




Bedia

Joan dan domekan, San Isidro egunez, ospatu zan Bedian kurtso honetako azkenengo familia meza.Pazko garaiko Emauseko pasadizua izan zan eukaristiaren gai nagusia. Jesusekin topo egiteko modu asko baditugu ere, bere mahaiko ogi eta ardotan parte hartzea da modurik behinena.
Eskerrik asko kurtsoan zehar familia mezan parte hartu dozuen guztioi:katekesiko ume, guraso, katekista eta parroki kideei.Datorren kurtsorarte Jainkoa lagun!

Artea


Arratia Jesus Team taldeko Arteako Enaitz, Nahia eta Xabik gaur ospatu dabe euren fede bizitzako etapa nagusi bat: jaunartzea. Familiak eta KTko familien laguntzaz, giro ederrean ospatu dabe jaia. Eskertzekoa Zeanuriko KTko kitarristek emondako alaitasuna kantakaz.


Txirrindulari onak egiten daben legez, karrera bat irabazi ostean ez dabe bizikleta gordeta ixten. Garaipena ospatu, atseden apur bat hartu eta barriro bidean. Eta Jesusi jarraitzea da gure bidea!
Zorionak Arteako KT! Eutsi gogor! Jesus da gure liderra!





 Lemoa



Ebanjelioan agertzen diran langile erak aprobetxatuz (arrantzaleak, artzainak, arotzak, ereilea...)maiatzaren lehena ospatu dogu Lemoako familia mezan.Altarako mahaian, ogia eta ardoagaz batera,giza lanaren ezaugarriak jarri doguz pankarten bidez: lan duina, giza lana, lan justoa...etab.

Jesusek "giza arrantzale" egin gaitu, baita "Erreinuaren azien ereileak" ere. Gora maiatzaren lehena!



Eta hona hemen zelan bizi izan daben Aste Santua Arratiako KTko talde batzuk.


KT2022   Azken gaia

1.- Aste Santua gogoratu Recordar como hemos clebrado la Semana Santa

Aste Santuko Jaia fede ikuspegitik, Gabonak baino garrantzia gehiago dauka.

Baiabideak/Recursos: Erramu Domekako bideoa ikusi: https://youtu.be/A7TtfmEEoE4

KTko aldizkaria ikusi: http://arratiaeliza.blogspot.com/2022/04/circula-numero-16-de-la-revista.html

Egon diran herrian zer egin daben fede aldetik kontatu

Errepasatu 5. Gaia, ea amaitu daben oporretan osorik. Ver si an terminado el tema 5 en las vacaciones.

2.- 7. Etapea: Luze ibilteko jan egin behar dogu

Azala/Portada: ikusi marrazki bakoitza ze ageri da.

2. orrian: Irakurri edo kontatu Ebanjelioa. Txikiek koloreztatu irudiak azaldu ostean zer esan gura daben.

3. orrian: Gogoeta: Hiru leku edo modu Jesus gure artean aurkitzeko. Osatu testuak. Ulertu irudiak

4. eta 5. Orrialdak: Tercero y cuarto leer y entender el resumen. Txikia, lehen eta bigarren mailak: koloreztut irudiak. Uertu eta azaldu zer esan gura daben.

7. orrian: Egin otoutza danon artean: eskuak emon, begiak itxi, gurasoak esan, umeak errepikatu…

8. Kanta ikasi: Emaiguzu Jauna: http://arratiaeliza.blogspot.com/2014/07/emaiguzu-jauna-juanjo-elezkano-kanta.html

Eskulana: lora bi egin eta ekarri ospakizunean. Hau danok egingo dogu.

Laugarren mailakoak: Ikusi bideo hau etxean eta danon artean komentatu:

http://arratiaeliza.blogspot.com/2015/05/zer-dan-jaunartzea-familia-bati-azaldua.html

Lan ona izan!





No hay comentarios: