Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

sábado, 19 de marzo de 2022

Scape room Igorren Astigintzaren eskutik

 


Uste zan baino gatxago izan da zapatu arrastiz jokatu dan scape room jolasa. Hurrengoan pista errezagoak edo denpora gehiago emon beharko jake jokalariei. Goizez Igorrekoak jolastu dabe, pistak ipini eta batera. Arrastiz Zeanurikoak. Azkenean danak bat kanpoan eta libre!


Musikaz eta organoaz lotuta hainbat pista egon dira.


Anboia, sagrarioa, bateo harria, korua, latina, euskera, adimen frogak eta puzzleak... Eta mamua be agertu da!

Azkenean danak bat kanpoan eta libre!

Gehienez 10 laguneko taldeak parte hartu ahal izango dau. Zapatuan, arrastiko bostak eta laurdenetan Igorreko parrokian. Astigintza taldearen ekimen bat. Erdu!

Igorre, Arratia, ertaroa.

Pedro de Abendaño jaunak Arratiko jauntxo guztiak menperatu ostean, bere dorretxea eraiki dau Urkizun, Igorren. Handik kontrolatzen dau Arratiako sarrera eta kobratzen ditu Dima, Igorre eta Zeanuriko parrokien hamarrenak.

Nekazariak gosean bizi dira, jaun anker honen kapritxoen menpean. Baserritar matxino talde bat Igorreko parrokian dago. Mehatxua argia da: Pedro de Abendaño ordu erditan etorriko, bere gudariekaz, nekazari taldea akabatzera.

Baserritarrak ordu erdi baino ez daukie, euren adimenari esker eta parrokiko seroren laguntzaz, parrokiatik ihes egiteko. Horretarako hamaika proba gainditu beharko dabez. Bestela heriotza.

Oraintxe hasten da jolasa. Lehen pista anboian dago. Zer da anboia? Non dago? Zer aurkituko dogu han? Euskeraz, gaztelanaiz ala latinez idatzita?

Hasi bedi jolasa! 


El número máximo de participantes será de 10 personas máximo. El sábado, a las cinco y cuarto en la parroquia de Igorre. Una iniciativa del grupo Astigintza. ¡Ven!


Igorre, Arratia, medieval.

D. Pedro de Abendaño, tras dominar a todos los señores de Arratia, construye su casa-torre en Urkizu, Igorre. Desde allí controla la entrada a Arratia y cobra los diezmos de las parroquias de Dima, Igorre y Zeanuri.

Los campesinos viven hambrientos, sometidos a los caprichos de este señor cruel. Un grupo de baserritarras está en la parroquia de Igorre. La amenaza es clara: Pedro de Abendaño vendrá en media hora, con su tropa, a acabar con el grupo de campesinos rebeldes.

Los aldeanos sólo tienen media hora para escapar de la parroquia gracias a su inteligencia y con la ayuda de las seroras de la parroquia. Para ello deberán superar un sin fin de pruebas. Si no les espera la muerte.

Ya mismo empieza el juego. La primera pista está en el Ambón. ¿Qué es el Ambón? ¿Dónde está? ¿Qué encontraremos allí? ¿En euskera, en castellano o en latín?

¡Empieza el juego!



No hay comentarios: