Berrogei egun

jueves, 10 de marzo de 2022

Harridura Asombro

Gabriel Mª Otalora

Nonon irakurri dot ze badagoala eleiza katoliko bat Malasian, non bere eleiztar urriak eslogan bat daukien ikusgai, dinoana: "Gaurko egunsentia ikusi ezin izan badozu, ez dau ardura. Bihar beste bat oparituko deutsut. Sinatuta: Jaungoikoa". Iruditzen jat abiapuntu on bat dala gogoeta egiteko gure gaurko mundu mekanizatu eta positibista honetan ahaztuta daukagun otoitz-modu baten inguruan; otoitz-adierazpen hori monasterio-bizitzeagaz lotzen dogu, kontenplazinorako gonbiteagaz, eta ez dogu behar beste identifikatzen Kristoren esperientzia daukan pertsona orogaz, hau da, kristinau orogaz.


Filosofia oro harriduratik sortzen da, harridureak itaunak egitera eroaten gaituelako. Eta harridurea, otoitz modura, zer-eta eskerrak emotearen aldagai bat da. San Pablok Korintotarrentzako Lehenengoan dinoan lez, zer falta dozu, zer ez jatzu emon? Naturara begiratzea, udako ilunsenti bat kontenplatzea edo udagoieneko egunsenti bat ikustea: hori nahiko material espiritual dogu harridurara edegiteko, zeina apaltasunaren agerpen jator bat baino ez baida, ume egitearena, adierazpen horri Jesusek emon eutson intentzinoarekin. Apaltasuna biderik onena da lotan daukaguzan ahalmenez be harritzeko: pintau eizu, kantau, dantzau,  sukaldatu, idatzi, entzun, irriparre egin, lagundu..

Ahalguztidunak lan harrigarriak egin ditu nigan, esklamazino hori Mariaren ahotan jarten dau Lukasek, geure egin daigun, eta sarritan errepikatu. Zeozerk edo nonork emozionatzen gaituanean, ezin dogu emozino hori adierazo barik itxi. Pozkarioa ez da osoa, partekatu egiten ez badogu. Jaungoiko parkabera baten pozezko esperientziak eragin ebezan Dabidek itxi euskuzan salmo ederrak, bendizinoz eta esker oneko harriduraz beteak. Seguru itzelean disfrutatu ebala bere bihotzean, halako sentimendu pozgarriakaz.

Asko daukagula-ta harridura agertzea, eta ez asko falta jakula-ta kexu bizitzea, jarrera horrek ondorio bat dauka, Kristo beragan sustraituta dagoana: bedeinkatuak garela jakiteak gonbidatzen gaitu partekatzera jaso doguna; poztasuna partekatu bai, baina baita beste batzuei falta jakezan dohainak be: Jaungoikoaren maitasuna mila forma eta intentsidadetan partekatzea, doan jaso dogulako.

Zer kristinau gitxi jabetzen diran nondik datorren jaia. Erderazko bai "fiesta" bai "festival" berbak  festus berba latinotik datoz, zeinaren esanahia dan ekitaldi erlijiosoetara dedikatutako egunei dagokiena. Instituzionalizatu egin dogu "jai" ospakizuna (ospakizun liturgikoa), adierazteko gure poza Jaungoikoak deuskun maitasunagaitik, baina ez daukagu Jaungoikoak maitatuak sentitzearengan harrigarrizko esperientziaren lilura hori.



Eskerrik asko, Jauna, nire gorputzagaitik, zeinaren gauza asko arruntzat jotzen dodazan:

Eskerrik asko, Jauna, nire gorputzagaitik,
zeina zure oparia dan eta nire altxor preziatuena mundu honetan zehar ibilteko.

Oinakaitik, zeintzuekin nabilen
nire anaien bila,
eskerrik asko, Jauna.

Hankakaitik, zeintzuek eusten deustien
eta sekula nitaz ez diran nekatzen,
eskerrik asko, Jauna.

Eskuakaitik, zeintzuek erreminta baliagarriak diren lan, zerbitzu eta besarkadarako,
eskerrik asko, Jauna.

Espan, aho, hagin eta mihinagaitik, zeintzuekin pozik barre, berba eta jan egiten dodan,
eskerrik asko, Jauna.

Begiakaitik, zeintzuekin deskubritzen eta ikusten dodan hainbeste grazia eta edertasun inguruan,
eskerrik asko, Jauna.

Nire sexu maitagarriagatik,
zeinekin sentitzen eta espresatzen dodan, eskerrik asko, Jauna.

Nerbioakaitik, zeintzuak diran sentsasino eta emozinoen eroale bizkor eta sentikorrak, baita nire gurarienak be, eskerrik asko, Jauna.

Nire buruagatik, zeina ingenio ederra baita, pentsatu, makinatu eta ordenatu egiten dauana, eskerrik asko, Jauna.

Azalagatik, zeinak babesten nauan formea, itxurea eta segurtasuna emonez,
eskerrik asko, Jauna.

Nire bihotz honegaitik, zeinak sekula atsedenik ez daukan eta zeinak maitatzen dauan eta maitatua izaten ixten dauan, eskerrik asko, Jauna.

Nire gorputz osoagatik, zeina zure eskuek eta zure arnasak egin eben samurtasunez,
eskerrik asko, Jauna.

(Florentino Ulibarri)



En algún sitio he leído que existe una iglesia católica en Malasia en la que sus exiguos feligreses tiene desplegado un eslogan que dice: “Si no has podido ver el amanecer de hoy, no importa. Mañana te réglalo otro. Firmado: Dios”. Me parece un buen punto de reflexión sobre una forma de orar que estamos pasando por alto en nuestro mundo mecanizado y positivista; una expresión oracional que asimilamos a la vida monástica que tanto invita a la contemplación, pero que no identificamos suficientemente con toda persona con experiencia de Cristo (es decir, cristiana).



Toda filosofía nace del asombro que nos lleva a hacernos preguntas. Y el asombro como oración es una variante de la acción de gracias. Como dice San Pablo en la Primera a los Corintios, ¿qué tienes que no hayas recibido? Solo con pasear la mirada por la naturaleza, contemplar un atardecer en verano o un amanecer en otoño, tenemos suficiente material espiritual para abrirnos al asombro, que no es más que una manifestación genuina de la humildad, del hacernos como niños con la intención que le dio Jesús a esta expresión. La humildad, ay, es el mejor camino para asombrarse también de las propias capacidades dormidas: pinta, canta, baila, cocina, escribe, escucha, sonríe, ayuda…

El Todopoderoso ha hecho obran grandes en mí, es una exclamación que Lucas pone en labios de María para hacerla hacer nuestra y repetir con frecuencia. Cuando algo o alguien nos emocionan, no podemos evitar expresarlo. El regocijo no es completo si no lo compartimos. La experiencia gozosa de un Dios perdonador hizo exclamar los bellos salmos que nos legó David llenos de bendición y asombro agradecido. Seguro que disfrutó intensamente en su corazón con semejantes sentimientos exultantes.

Lograr la actitud de asombro ante lo mucho que tenemos -en lugar de vivir centrados en lo que nos falta- tiene una consecuencia enraizada en el propio Cristo: sabernos bendecidos invita a compartir lo recibido, la alegría sí, pero también los dones que a otros les faltan: compartir el amor de Dios en mil formas e intensidades, conforme a lo recibido gratis.

Qué pocos cristianos son conscientes de donde viene la fiesta. Tanto “fiesta” como “festival” proceden del término festus, que significa lo referente a los días destinados a los actos religiosos. Hemos institucionalizado la celebración “festiva” (¡celebración litúrgica!) para expresar el gozo por el amor que Dios nos tiene, pero carecemos de la chispa propia de la experiencia asombrosa de sentirnos amados por Dios.

Gracias, Señor, por mi cuerpo, del que doy sentadas tantas cosas:

Gracias, Señor, por mi cuerpo,
tu regalo y mi tesoro más estimado
para andar por este mundo.

Por los pies con que camino
al encuentro de mis hermanos,
gracias, Señor.

Por las piernas que me sostienen
y que nunca se cansan de mí,
gracias, Señor.

Por las manos, útiles herramientas,
para trabajar, servir y abrazar,
gracias Señor.

Por los labios, boca, dientes y lengua
con que río, hablo y como gozosamente,
gracias, Señor.

Por los ojos con que descubro y veo
tanta gracia y hermosura a mi lado,
gracias, Señor.

Por mi sexo entrañable
con el que me siento y expreso,
gracias, Señor.

Por los nervios, rápidos y sensibles conductores
de sensaciones y emociones, y también de mis quereres,
gracias, Señor.

Por mi cabeza, hermoso ingenio
que piensa, maquina y ordena,
gracias, Señor.

Por la piel que me protege
dándome forma, figura y seguridad,
gracias, Señor.

Por este corazón que nunca descansa,
que ama y se deja amar,
gracias, Señor.

Por mi cuerpo entero, hecho con ternura
por tus manos y tu soplo,
gracias, Señor.

(Florentino Ulibarri)

No hay comentarios: