Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 25 de marzo de 2022

Lemoan ospatu da Arratiako Elizaren Eguna 2022


Giro ezin hobean ospatu da Lemoan Arratiako Elizaren Eguna. Lehen atala, parroki barruan otoitzaldia bat izan da. Parrokiako koruak ederto lagundu dau kantetan, otoitzaldi esanguratsu bati erritmoa emonaz. Jaunaren Berbea entzun, Jainkoaren Erreinuaren ezaugarriak antzestu eta bakearen konpromisoa sendotuz



Bigarren atala eliz kanpoan izan da. Soka baten inguruan, Lemoako parrokiaren maketa bat inguratuz, Arratiako parrokietako kandelak biztuz, Eskerrik asko kantatu dogu.

Amaitzeko luntx txiki bat konpartitu dogu. Eskerrik asko Lemoa!




En un ambiente inmejorable se ha celebrado en Lemoa el Día de la Iglesia de Arratia. El primer capítulo ha sido un rezo dentro de la parroquia. El coro parroquial ha acompañado muy bien a los cantos, dando ritmo a una oración significativa. Escuchar la palabra del Señor, representar las señales del Reino de Dios y reforzar el compromiso de la paz

La segunda parte ha sido fuera de la iglesia. Alrededor de una cuerda, rodeando una maqueta de la parroquia de Lemoa, encendiendo las velas de las parroquias de Arratia, hemos cantado Eskerrik asko.

Para terminar hemos compartido un pequeño luntx. Unidos somos más. ¡Gracias Lemona!






 

ARRATIAKO ELIZAREN EGUNA

Lemoan, 2022ko martxoaren 25a

 

1.HASIERA/INICIO:

 Arratiako parroki eta herrialdeetan zehar ibili dabilen eliza gara. Jesusengandik hartu dogu ebanjelioaren testigu izateko deia. Dei horrek poztu eta alkartzen gaitu batasun bidean. Bakoitzak bere nortasuna galdu barik, danok goaz helburu bardin baten bila: gure herrietan Jesus gure bide, egi eta bizia dala iragartea.

Unidos en la misma fe, nos sentimos parte de la iglesia que camina por nuestros pueblos y parroquias de Arratia. El evangelio de Jesús nos convoca esta tarde a celebrar esa fe y esa hermandad.

 

2.KANTUA/CANTO:

"GOAZEN GUZTIOK BATERA

JAUNAREKIN EGOTERA (bis.)

Seme alaba bezala, zaindu gaitzazu Zuk Jauna(bis).

3.BERTSOTAN:

 


POZTU ETA ALAITU

ARAZOAK ARREN

JESUSI JARRAITZEAK

BEITU ZER DAKARREN

BATZUK IRAIN TA GEZUR,

GUK OTOITZ TA ARREN

ZINTZOAK AZKENEAN

IZANGO POZARREN.


APAL APAL ERANTZUN

ZABALDU BAKEA

ERRUKIZ BIZI ETA

JUSTIZI GOSEA,

GAIXOAGAZ NEGARREZ

BIHOTZEZ POBREAK,

HOLAN BATUKO DOGU

JESUSEN TALDEA.

4. ABADEAREN AGURRA/SALUDO DEL SACERDOTE:

"Aitaren..." /"Jauna zuekin!"

 

5. EBANJELIOA ALTARARA EKARRI/TRAER EL EVANGELIO AL ALTAR:

Introduce el sacerdote/abadeak emoten deutso harrera

Mientras se trae con solemnidad, se canta:

 

"POZ POZIK NATORKIZU, JESUS

BENETAN NAHI BAI ZAITUT

ONDO EZAGUTU

TA ZURI GOGOTSU JARRAITU

ZEU ZARALAKO NIRE EREDU TA MAISU".

 

6. IRAKURRI/LECTURA:

"Uzta ugaria da, baina beharginak gitxi"

"La mies es mucha, pero los trabajadores, pocos" (Mt 9,35)

 

Kanta:

ZABAL BIHOTZAK ERRUKIRAKO,

SENDO BIHOTZAK BORROKARAKO

 

"Bilatu lehengo Jainkoaren erreinua, eta gainerako guztia gehigarri emongo deutsue Jaunak"

"Buscad primero el reino de Dios y su justicia, y el resto se os dará por añadidura" (Mt 6,33)

 

Kanta: ZABAL BIHOTZAK..

 

"Nire senide txikien honeetariko bati egin zeuntsoena, niri egin zeunsten"

 

"Cuando hagáis un favor a alguien necesitado, a mi me lo hacéis" (Mt 25,40)

 

Kanta:  ZABAL BIHOTZAK..."

 

(Abadearen komentarioa)

 

 

 

 

 

7. ERREINUAREN SEINALEAK/SEÑALES DEL REINO:

*Jausita dagoana altxatzen lagundu...(antzeztu)

*Itsuarentzat argi izan...(antzeztu)

*Pobrea gure mahaian jarri ...(antzeztu)

*Bakearen alde lan egin...(antzeztu)

*Mundua alkatasunezko lokarriaz lotu ...(antzeztu)

 

8. OTOITZA DANOK BATERA/ORACION COMPARRTIDA (Pantalla):

 

Egin gagizuz Jauna zure erreinuaren eragile eta testigu.

Bakezko erreinua, justiziazkoa, anaitasunezkoa.

Mundu honetan pertsonen eta herrien duintasuna errespetatua izan daitela. Mundu honetan maitasunaren hazia arbola eder bihurtu daitela, mundu honetan bakearen usoak hegaldi librea egin dagiala.

 

Haznos instrumentos de tu paz, testigos de tu amor, constructores de una humanidad fraterna y libre.

 

9. BAKEAREN USOA/PALOMA DE LA PAZ:

abadeak emoten deutso hasierea/introduce el sacerdote...

herri bakoitzak dakar bere ezaugarria usoaren inguruan jartzeko...

 

10. BAKE KANTA/CANTO DE PAZ:

 


GIZADIAK MAITE MINA,

IZADIAK ARRETA MINA.

ETORKINAK HERRI MINA

HERRI HONEK BAKE MINA.

ZATIKETAK ETSIPENA

ELKARTEAK ITXAROPENA

GORROTOAK PAIRAMENA

BARKAMENAK ASKAPENA.

SOLASBIDE, ELKARBIDE

MAITABIDE TA ASKABIDE

ZUZENBIDE, BAKEBIDE

ORO DIRA ZORIONBIDE"


11. AZKEN OHIKUNEA/MONICION FINAL:

Soka batek lotzen gaitu.Itxaropenaren sokak. Fedearen sokak. Bateginik eta bateginda, urten daigun plazara Arratian eliz jator bat eraikitzera.

Unidos por la fe, salgamos a construir iglesia en nuestras calles, plazas y pueblos.

 

Eliz kanpoan borobila... zortzi kandelak banan banan piztu eliz irudia inguratuz...

 

"Eskerrik asko Jauna..." kantaz bukatu




El día de la Iglesia en Arratia 2022 se celebra este año en Lemoa, el viernes 25 de marzo a partir de las 6 de la tarde.

Osasun egoera dala eta, azken aldian ospatu barik egon da egun hau. Laster zabalduko da programa zehatza.

2016. urtean ospatu zan Lemoan azkenengoz Arratiako Elizaren Eguna. 
XXX: ekitaldia izan zan ha, urriaren 10ean ospatua.
Roberto Jauregibeitia egoan orduan parrokoa.

Eta bideo hau be ikusi izan zan:


Ospakizun honetan, KTko familien parte hartzea ere oso garrantzitsua da. Horretarako hona proposamen bat:

Bakearekin zerikusia daukan argazki, marrazki, esaldi, bertsoren bat... ekartzea.

Ezin badozu ospakiuznean parte hartu, bialdu etxean egin dozuna hurrengo emailera, martxoaren 24a baino lehen: inmaculada.barrena@gmail.com

Adibidez:

En esta celebración también es muy importante la participación de las familias de KT. Para ello os proponemos:

Traer fotos, dibujos, frases, versos... relacionados con la paz.

Si no puede participar ese día, envíe lo que ha hecho en casa al siguiente email, antes del 24 de marzo: inmaculada.barrena@gmail.com

Por ejemplo:









No hay comentarios: