Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 23 de diciembre de 2022

Alazne Zabarte izan da Haurtzaro Solidarioaren zozketan sariduna

 


Alazne Zabartek irabazi dau Haurtzaro Solidarioaren azokaren errifea: bi lagunentzako bazkaria Zallo Barri Jatetxean. Argazkian ikusi daikegu bere seme Aratz Ugaldegaz, berak saldu eutson zenbaki sariduna. Aita Arkaitz be pozik, zeozer aprobetxatuko dauelakoan eta. Zorionak hiruroi!


Hilabeteko epea dauko saridunak saria jasoteko. Ordezkoa: 4357
4712 euro batu dira. Eskerrik asko parte hartzaileei eta zorionak antolatzaileei!

Bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka gaur ospatu da. Iparralde-Hegoalde misio taldeak antolatutako azokan bildutako dirua Ekuadorreko Los Rios eskualdeko hezkuntza unitate espezializatu batera bideratuko dute, ume eta nerabe ezinduekaz lan egiten dauena.



Batzen dan diru osoa, bai azokak, bai errifan, Ekuadorreko Los Riosetako eskola berezi bati laguntzeko izango da.


Hartu euro baten zure txartela. Azokan jostailuak eta libruak salgai, prezio ezin hobean. Banan banan aztertu eta egoera onean dagozala ziurtatuta.

Iparralde-Hegoalde misio taldeak bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka jarriko du domekan [abenduak 11], Merkatu plazan, 12:00etatik 14:00etara, eta 14:00etan errifaren zozketa egingo dute. “Pandemia ondoren berreskuratzera goaz Gernikaldeko eleizak hamazazpi urtez burutu duen ekimen hau”, azaldu dute.

Domekarako jostailuak eta liburuak batzen ari dira, eta horiek eman gura dituztenek Gernika-Lumon katekesia ematen duten lekuan utzi ditzakete, katekesi orduetan edo eguen goizean (abenduak 8) 10:00etatik 12:00etara. Aukeratutako jostailak eta liburuak “egoera onean” egon behar dutela gogoratu dute.

Urdaibaiko katekesiak elkartasuna lantzeko asmoagaz sortutako Haurtzaro Solidarioa proiektuak urtez urte proiektu desberdinetara bideratzen du azokan lortutako dirua. Esaterako, 2019an 6.562 euro batu zituzten, Keniako Kaikor herriko Turkana umeentzat elikagaiak erosteko, osasun arreta emateko eta heziketa bermatzeko.

Jakinarazi dutene, aurten, “Ekuadorreko Los Rios eskualdeko Karmengo Andra Mari Hezkuntza Unitate Espezializatu Fiskoemozionalera” bideratuko dute. Unitate horretan mendekotasunen bat daukaten ume eta gaztetxoei zerbitzua eskaintzen dite, eta, domekan bildutakoagaz horien “bizi kalitatea hobetzeko” ekarpena egin gura dute.

Hezkuntza unitate espezializatu horretan, ume eta gaztetxoak artatzeaz gain, prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzen dituzte: “Kalitatez eta berotasunez zerbitzatzen duten langileen etengabeko gaikuntza sustatuz, ume eta gazteen bizi-baldintzak hobetzen dituzte, eta euren gizarteratzea, hezkuntza eta laneratzea errazten dute, familien parte hartze dinamikoarekin eta komunitatea sentsibilizatuta”.

Testua: Busturialdeko hitza

No hay comentarios: