Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 21 de diciembre de 2022

Gernikaldeko ospatzaileen abenduko batzarra


 Atzo ospatu zan Foruko komentuan Gernikaldeko ospatzaileen urteko azken batzarra.

Adi! Egun batzuk aldatu dira hizlariaren egun libreak kontua hartzeko: egun honeek aukeratu dira: Urtarrilak 24, martitzena; Otsailak 14, martitzena, honek biak Forun, 7etan; eta Martxoak 7, martitzena, azken hau Gernikako Andra Marin, arratsaldeko 7:30etan.

VI Ebanjelizazino Planaren sakonketa egin zan eta helburu hau aukeratu da:

OSPATU 2: Jesukristogaz bat egin  bakarka eta alkartean. Adin guztietarako erretiro eta otoitzaldiak eratuz.

Ekintza: Garizuman erretiro bat eratu eta gonbidatu eliztar eta boluntario guztiei. Eguna eta tokia urtarrileko batzarrean zehaztuko doguz.

Batzarra Gabon giroko otoitzaldi bategaz hasi eta Gabon Zoriona opatuz amaitu zan.




No hay comentarios: