Jesusen hitza

viernes, 18 de noviembre de 2022

Abenduko koloreak: dinamika

 


Abenduko koloreak dinamika Dinámica de los colores de adviento

Zelan buztartu abendualdia, esperantza eta bihotz barritzea, VI. Ebanjelizazino Planagaz? Hortxe erronka! ¿Cómo conciliar el mes de adviento, la esperanza y la conversión,  con el VI. Plan Evangelizador? ¡Ahí está el reto!

Hasi jakuz heltzen dinamika honen egokitzapenak parrokietan. Hona Morgakoa


Ideia bezala abendurako. 
Tipi (txabola) txikiak egin doguz eta domeka bakoitzean kolore bat jarriko dogu altare gainean 
eta baita tipi haundia jarriko dogu altare aurrean.
Haundia domeka bakoitzean tokatzen jakon koloreagaz jazten joango gara.
(Inma)

1.       Domekea: Isasias, esperantza eta orlegia

Erronka: Iragarri. Zer iragarri? Nori? Nork? Zelan? Isaias dogu eredu.

Txabolari jarri lehen orma: orlegia.

Bertsoak: 1. Eta 2.

2.       Domekea: Joan Bateatzailea, alkartea eta horia.

Alkartean ibili, taldea egin, horia da garailearen ikurra. Txikiak, handiak, harrak eta emeak, gazte eta zaharrak, gutarrak eta bestetarrak… danok gagoz deituta.

Txabolari jarri bigarren orma: horia.

Bertsoak: 1. Eta 3.

3.       Domekea: Falta direnak, biktimak eta urdina.

Ospatzeko arrazoirik bai? Nortzuk falta jakuz? Samina nahastatzen dot ala esperantza? Bizitza ospatzen dogu, ona zein txarra, ala errito hutsak errepikatu? Jainkoaren zer irudi erakusten dogu? Poza eta kanta gure bihotzetik heltzen da naturara, izadira? (Laudato Sí)

Txabolari jarri hirugarren orma: urdina.

Bertsoak: 1. Eta 4.

4.       Domekea: Maria, Caritas eta gorria.

Nor bizi da kale gorrian? Nor jaio zan kale gorrian? Nor makurtu zan guregana? Nor jaio da pobre? Pobrearengan ikusten ete dogu Jainkoaren aurpegia?

Txabolari jarri laugarren orma: gorria.

Bertsoak: 1. Eta 5.

Natibitate: Jesus, Maria eta Jose

Pastore eta aingeruekaz, guk ere kantatu daigun Aintza! Txabolari zabaldu atetxoa eta barruan… Jaiotza (Behar bada Caritaseko kartelan agertu dana?

   

Txabolaren neurriak

Eta Hitza haragi egin zan, eta gure artean jarri eban txabola (Jn 1,14)

-Etxean, katekesian, eskolan, txikia. Argazkian ikusten doguna

-Parrokian, ikastetxe sarreran… handia, makilaz eta telaz.

-Egindako txabolen argazkiak konpartitu egingo doguz.

 -Bideoa ezin badozu ikusi edo entzun klkatu hemen: https://youtu.be/MDrk4PPIOL4

 

 

Dinámica de los colores de adviento

¿Cómo conciliar el mes de adviento, la esperanza y la conversión,  con el VI. Plan Evangelizador? ¡Ahí está el reto!

Domingo 1: Isasias, la esperanza y  e color verde

Reto: Anunciar. ¿Anunciar qué? ¿A quién? ¿Quién? ¿Cómo? Isaías es nuestro ejemplo.

Colocar la primera pared a la cabaña: verde.

Versos: 1 y 2.

Domingo 2: Juan el Bautista, la comunidad y el amarillo.

Andar en comunidad, hacer equipo, el amarillo es el símbolo del vencedor. Los pequeños y los grandes, los varones y las mujeres, los jóvenes y los viejos, los nuestros y los otros… todos estamos invitados.

Poner a la cabaña la segunda pared: amarilla.

Versos: 1 y 3.

Domingo 3: Los ausentes, las víctimas y el azul.

¿Hay motivos para celebrar? ¿Quiénes nos faltan? ¿Contagio el dolor o la esperanza? ¿Celebramos la vida, tanto buena como mala, o repetimos meros ritos? ¿Qué imagen de Dios mostramos? ¿La alegría y la canción llegan desde nuestro corazón a la naturaleza, a la creación? (Laudato Sí)

Poner a la cabaña la tercera pared: azul.

Versos: 1 y 4.

4. Domingo: María, Cáritas y el rojo.

¿Quién vive en la calle? ¿Quién nació en la calle? ¿Quién se inclinó hacia nosotros? ¿Quién ha nacido pobre? ¿Vemos en el pobre la imagen de Dios?

Poner a la cabaña la cuarta pared: roja.

Versos: 1 y 5.

Natividad: Jesús, María y José

¡Con los pastores y ángeles, también nosotros cantemos el Gloria! Abrir la puertecilla a la cabaña y en su interior el Belén (¿Tal vez el que aparece en el cartel de Cáritas?

 

Dimensiones de la chabola

Y la Palabra se hizo carne, y puso entre nosotros la cabaña (Jn 1,14)

- En casa, en la catequesis, en la escuela, el pequeño. Lo que vemos en la foto.

- En la parroquia, a la entrada del colegio, grande, con makilas y telas.

- Compartiremos las fotos de las chabolas realizadas.

 -Si no puedes ver o escuchar el video clica aquí: https://youtu.be/MDrk4PPIOL4



Abenduko koloreak: Ana Berrizbeitiaren berbaldia Gernikan


Más de treinta personas de Gernika y su zona (ospatzaileak, catequistas, organistas....) siguieron con agrado e interés la charla de Ana Berrizbeitia en los ocales de la parroquia de Andra Mari de Gernika. El reto: ¿cómo celebrar el adviento en clave del Plan Diocesano de Evangelización?



Pista eta ideia ezbardinak aportatu zituan Jesusen ondo etorri prestatzeko ihotz barritze bide honetan. Sinbolo bat jartzeko presbiterioan edo lantzeko etxean, katekesian zein eskolan. Kantak eta bertsoak. Lectio divina.


Aquí mismo iremos concretando estas iniciativas y compartiendo lo que vamos haciendo en las parroquias, colegios, catequesis y hogares. De aperitivo estos versos que unen el tema de cada domingo de adviento con los colores del plan diocesano de evangelización:

Abenduko koloreak:

Abenduaren kolorea da

eliz barruan morea,

seigarren plana aitzaki dala

bertso sorta dotorea

orlegi, hori, urdina, gorri,

hona gure kolorea

laurok batuta plan bakarra da

hazi behar dan lorea.

 

Abenduaren lehen domekan

Gabon ez da urrunegi,

mila kolorez margoztu daigun

etxe, eliza, lantegi.

Ez iragarri gure burua:

Jesus dogu gure egi,

Berak jarriko danon barruan

esperantzaren orlegi.

 

Abenduaren bide honetan

Joan dogu bide txori:

txiki ta handi, alkar lagunduz,

gonbidatu edonori.

Espirituak emongo deusku

behar dogun indar hori,

alkarteagaz txapeldunaren

jantziko guk maillot hori.

 

Abenduaren hirugarrena

gogoan mina, samina,

pandemi honek zabaldu deusku

tristura, kanta ezina.

Jesus umea gugana dator,

hau bai Jainko ez bardina!,

bere pozagaz kanta bihotza,

itxaso, zeru urdina.

 

Abenduaren azken domeka,

arbolak galdu orria,

guk irabazi: Salbatzailea

gugana da etorria,

pastore eta aingeruekaz

askatasun oskorria.

pobre jaio da, pobrea dadin

bere irudi gorria.

 

Doinua: Imanol: Udazken laztanari sei zortziko


No hay comentarios: