Espiritu Santua Mendekoste Jaia

jueves, 22 de diciembre de 2022

Ospakizunaz beteriko eguena Gernikan: Mertzede, Katekesia & Amilotxak

 


Gabonak berton dagoz eta gaur Gernikan hainbat ospakizun izan da Jesus Umeari ondo etorri esateko. Goizean Mertzedetako Ikastetxean, Jesus dala Hitza eta Argia, eta argipean ibili eta argi ibiltzera dei egin jaku.

San Paulok esan eban lez, Izarrak legez gara munduan. Hamaika argi eskeintzen dituan mundu honetan izan gaitezen Argiaren argi.


Arratsadelan beste deialdi bi dagoz. KTko ume eta familiak eta Caritsaekoak. Honeek biak San Frantziskon izango dira.


Katekesiko familiak


Jesusen Jaiotza prestatzeko hainbat familia batu da San Frantziskon katekesiak deituta.

Jaunaren Berbea entzun ondoren, ipuintxo baten laguntzaz, sehaska atondu deutsagu jaioko dan umeari gure kotoitxoak jarriz, hau da, gure ekintza onak.

Hator hator abetuz, ume eta guraso, ikusi arte eta Zorionak eta Urte Barri On opa deutsagu alkarri.

Amilotxak - Caritas

Amilotxak taldeko umeak bere ospatu dabez jai honek, Caritaseko hainbat boluntarioren laguntzaz.

Txokolatea eta frutua alkartuz, giro ezin hobean, aukera ona izan da alkarregaz hasteko gabon inguruko oporraldia.



No hay comentarios: