Jose Angel Agirre Camerundik

viernes, 23 de diciembre de 2022

Abendua bihotz barritze aldia

 


Abenduaren 23an Diciembre, barikua/viernes: 19:00 Andra Marin

Jauna,
Zuk badakizu azalean bizi garela,
presaka, premiazko gauzatan arreta galduz,
ohiturez beteta erdi-lotan
hitz eta irudi mordoz anestesiatuta.

Jauna,
Abendu-aldi honetan
zatoz gure bihotz motelak iratzartzera,
astindu gure baldarkeri espiritualak.
Emoiguzu zure Espirituaren zurrumurrua berriz entzutea,
gugan otoitz egin, adi egon eta itxaroten dauana.

Jauna,
bizkortu gure adi egotea,
erne  irautea gure fedean:
bizitza iraindua,
maitasuna ostikatuta,
itxaropena mehatxupean,
gizakia gutxietsita dagoen tokian
benetan konprometitu gaitezen

Jauna,
Abendu-aldi honetan
egin gaizuz maitasunaren erregetzaren zelatari,
Erregetzaren etorrera gertatu eta bizkortzen dabenak.

No hay comentarios: