Jesusen hitza

sábado, 5 de noviembre de 2022

Gure bikaritzako ekarpen bikoitza gaurko Eizbarrutiko Pastoral Batzordean

 


Gaur ospatu da Bilbon Elizbarrutiko Pastoral Batzordearen ikasturte honetako lehen batzarra. Bertan gure bikaritzako kide bik izan dabe zeregina.

Aintzane Mugica, Bermeotorrak, hasierako otoitzaldia prestatu eta zuzebdu dau, artez eta sakontasunez. Hauxe izan da batzar osoan euskerak izan dauan toki nagusia. 

Amaia Olaeta, Gernikaldeko pastoral eragileak, eskualde honetako pastoral egoera azaldu dau, herri txikietako ispilu legez, Bertako indarguneak, ahuleziak eta erronkak azaldu deuskuz.  

Eskertzekoa izan da kide bion lana euren ekarpenak prestatzen.

No hay comentarios: