Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 26 de noviembre de 2022

Zabalagotu zure txabolea Ensancha tu tienda (Is 54,2)

        


140 lagun inguru batu gara, Gernikaldeko Pastoral Barrutitik etorriak, Gernikako Errenteriako Mertzedetako San Bartolome parrokian, otoitzean hasiera emoteko abendualdiari. Eguraldi onak asko lagundu eban bertan bat egiteko Ibarruri, Mendata, Forua, Murueta, Busturia, Errigoitiko, etab eliztarrak.

Bertan egon dira Mertzedetako ikastetxeko ordezkariak, Josefinak, Karidadearen alabak (Calzada egoitzakoak), karmeldarrak, mertzedariak, frantziskotarrak, javerianoa.... Zer esanik ere ez, Andra Mari, San Frantzisko eta Errenteriako eliztarrak. Mila kolore: Zatoz Jauna! eskatuz. 

Aldi barri bat hasten dogu. Abendualdia. Berton batu gara Gernikaldeko Elizako lagun asko. Presbiterioan doguz… Urtean zehar, hiru aldi batu izan zarie holako ospakizunetan. Pentekoste egunean Espiritu Santuaren argitasuna eta indarra. Pazko Bigilian, Kristoren Biztuera.

Gaur, gogoratzeko,  Gugana datorren Jesusegaz bat egiteko bidea prestatzera deitzen deuskula Ebanjelioak. Erne egoteko deia da domeka hau. Sarritan, hainbeste gauza daukagu begi aurrean, mamia, garrantzizkoa, oinarrizkoa ahaztu egiten dogu. Adi eta erne! dinosku Mateok.

    


   Zabalagotu zure txabolea (Is 54).

       Zabaldu gure ikuspegia, gure bihotza. Egin lekua diferente pentsatzen dauenari. Nire parrokitik, nire alkartetik, nire ikastetxetik harago begiratu, ulertu. Bidea egin. Hartuemon estutu. Alkar besarkatu.

       Zabalagotu zure txabolea (Is 54).

       Abendualdi honek, Ebanjelizazino plan barruan harrapatzen gaitu. Arreta egin gura deutsagu horri be. Eta gaurkoan, Iragarri. Ebanjelioa iragarri. Jesus iragarri. Ez elizea, edo parrokia, edo ikastetxea. Ez nire burua edo nire karismak. Jesus. Berak erakutsi deuskun Jainkoa, errukizko Aita, Ama samurtasunez betea.

       Lekuan lekuko izateko deia onartuz.

       Zelan iragarri? Esperantzaz. Gauza txarrak ahoan egunero zian beharrean, onak baloratuz eta zabalduz. Nor iragarri? Etxean hasita, edonori. Egitez berbaz baino hobeto.

       Zabalagotu zure txabolea (Is 54).

       Ni Busturian. Zu Morgan. Bestea Muruetan. Andra Mari, San Frantzisko zein Mertzedetan. Batzuk katekesian, besteak Caritasen. Pastoral Batzordean zein liturgian ospatzaile. Mila kolorek dakarren ezbardintasunak errespetatzeko deia gureganatuz.

       Zabalagotu zure txabolea (Is 54).

       Alkarte biziak mantentzeko ahalegina eginaz. Elizaren batzarra antolatzeko pausutxoak emonaz. Gernikaldean, urte bete barru holako bat ospatu beharko genduke. Ondo pentsaturik eta hobeto prestaturik. Ni berdea, zu gorria. Ha urdina, bestea horia. Erdian: Jesus!

       Jauna, emoiguzuz abendualdiko esperantza eta poza. Emoiguzu alkartean ibiltzeko ahalmena. Atzetik datorrenari itxaroteko pazientzia. Eta ni banator azkenengo, taldeari laguntza eskatzeko eta eskerrak emoteko  ausardia.

       Holan, Natibitate egunean ebanjelioan entzuten dogunean: Hitza haragi egin zan eta gure artean jarri eban txabolea (Jn 1), gure txabolea zabalik egon dadin: etxea, bihotza, taldea, alkartea… Gernikaldeko Elizea.



Empezamos un nuevo periodo litútgico. Adviento. Aquí nos hemos reunido muchos amigos de la Iglesia de Gernikaldea. Estamos en el presbiterio... A lo largo del año, coincidimos en tres periodos en este tipo de celebraciones. La claridad y la fuerza del Espíritu Santo en el día de Pentecostés. En la Vigilia de Pascua celebramos la Resurrección de Cristo. Hoy, para recordar, el Evangelio nos llama a preparar el camino para unirnos a Jesús que viene a nosotros. Este domingo es una llamada de atención. A menudo tenemos tantas cosas a la vista que olvidamos el fondo, lo importante, lo básico. ¡Atención!, nos dice Mateo.

Ensancha tu tienda (Is 54).

Abre nuestra mirada, nuestro corazón. Haz sitio a quien piensa diferente. Mirar más allá de mi parroquia, de mi comunidad, de mi colegio, comprender. Hacer camino. Estrechar las relaciones. Abrazarnos.

Ensancha tu tienda (Is 54).

Este tiempo de Adviento lo celebramos dentro del plan de evangelización. También queremos prestar atención a eso. Y hoy, Anunciar. Anunciar el Evangelio. Anuncia a Jesús. No la iglesia, o la parroquia, o el colegio. No mi persona o mis carismas. Jesús. Él nos ha mostrado a Dios, a un Padre misericordioso, a una Madre llena de ternura.

Aceptando la llamada a ser locales.

¿Cómo anunciarlo? Con esperanza. En vez de tener cosas malas en la boca todos los días, valorando y difundiendo las buenas. ¿A quién anunciar? Empezando en casa, a cualquiera. Mejor con hechos que con palabras.

Ensancha tu tienda (Is 54).

Yo en Busturia. Tú en Morga. El otro en Murueta. Andra Mari, San Francisco y Mercedes. Unos en la catequesis, otros en Cáritas. Tanto en la Comisión Pastoral como en la liturgia. Asumiendo la llamada a respetar las diferencias que suponen los mil colores.

Ensancha tu tienda (Is 54).

Tratando de mantener comunidades vivas. Pasos para organizar la asamblea de la Iglesia. En Gernikaldea, dentro de un año deberíamos celebrar una de estas características. Bien pensada y mejor preparada. Yo verde, tú rojo. Aquel azul, la otra amarilla. En medio: ¡Jesús!

Señor, regálanos la esperanza y la alegría de diciembre. Concedenos el poder de andar en comunidad. Paciencia para esperar al que viene detrás. Y si yo me voy el último, la valentía de pedir ayuda al equipo y darle las gracias.

Así, el día de la Natividad escucharemos en el evangelio: La palabra se hizo carne y acampó entre nosotros (Jn 1) para que nuestra txabola esté abierta: la casa, el corazón, el grupo, la comunidad, la Iglesia de Gernikaldea.



Organizada por la Iglesia de Gernikaldea, Misa de inicio de Adviento. Gernikaldeko Elizak antolaturik Abendualdia hasteko mezea.

Azaroak 26 Noviembre

Zapatua 19:00 Sábado

Parroquia de San Bartolome (Mertzede) Gernika

Agranda tu tienda de campaña. Zabalagotu zure txabola (Is 54,2)


Si no puedes ver o escuchar el video clica aquí

 

No hay comentarios: