Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 24 de octubre de 2020

Patxi Loidi gogoan Recordando a Patxi Loidi


Urriaren 16an emon eban azken arnasa El Salvador latino-amerikarrean, eta Aita Onaren besoetan atseden hartu Patxi Loidik. Ezagutzen ez ebenentzat (eta baita ezagutzen ebenentzat ere) ez da erreza hitz gitxitan laburbiltzea nor izan zan Patxi. Tituluz, esango genduke fraile marista izan zala, beste anaia batzuekin ordena itxi ebala Eleizan eta gizartean Ebanjelioaren aldeko apustu sendoagoa egitearren. Laikoen munduan eta laikoekin batera hainbat mugimendu abian jarri eta dinamizatu zituen (ezagunenak, beharbada, Fe y Justicia eta Acción Solidaria); eta azken urteetan apaiztu egin zen.

 Orain dala hogei urte pasatxo (2000ko urriaren 7an) apaiztu zan Bilboko San Inazio parrokian bertan  emon geuntson azken agurra aste honetan bertan, urriaren 22an, Patxi ezagutu eta maite izan genduan hainbat lagunek; Patxik berak markatu gintuenak. Elizkizunean bertan azpimarratu zan moduan, hango hainbat lagunentzat izan zan garrantzitsua gure bizitzetan Patxi, ospakizunaren buru izan zan Joseba Segura gotzain laguntzailearengandik hasita.  Izan ere, Patxik izaera eta konbikzio sendoko gizona eta  kristaua izan zan. Bere barruan fede-esperientzia sakonekoa; bere jokabidean, konpromiso handikoa, Erreinuaren aldeko eta, bereziki, behartsuen aldeko konpromiso irmo eta sendokoa. Horrelako zumeekin (fede sendoa eta konpromiso nekagabea) eta nortasun sendo eta  erakargarri batean oinarrituta, ez da harritzekoa bere inguruan ibilitakoengan eragin horren handia izatea eta hain emankorra izatea bere bizitza oparoa.

 Patxik indar handia zuen bere nortasunean, eta horren eragina nabaritzen zen bere hitzetan eta ekintzetan. Ahoz esandako hitzak eta liburuetan idatzitakoak. Ugariak eta oso zabalduak dira bere otoitz-liburuak: Gritos y Plegarias, La zarza, Mar adentro … Euskaraz ere argitaratu izan dira batzuk, “Izan bihotz” izeneko liburuan batuta, Patxiren beraren koordinaziopean,  Bilboko Elizbarrutiko hainbatek, lan gogor eta ilusionagarri baten ondoren,  argitaratu ebena. Hona hemen, erakusgarri, horietako bat.


 

 Goian bego Patxi Loidi.

Aitor Etxebarria 

El 16 de octubre dio su último aliento en El Salvador latino-americano y descansó en brazos del Padre Bueno Patxi Loidi. Para los que no le conocían (e incluso le conocían) no es fácil resumir en pocas palabras quién fue Patxi. Por título, diríamos que fue un fraile marista, que abandonó la orden con otros hermanos y que apostó más fuerte por vivir el Evangelio en medio de la sociedad. Puso en marcha y dinamizó diversos movimientos en el mundo laico y junto con los laicos (quizás los más conocidos, Fe y Justicia y Acción Solidaria); y en los últimos años se ordenó sacerdote.

Hace poco más de veinte años (7 de octubre de 2000) se ordenó sacerdote en la misma parroquia de San Ignacio de Bilbao, donde esta misma semana, 22 de octubre, dimos el último adios quienes conocimos y amamos a Patxi. Tal y como se destacó en la ceremonia, Patxi fue importante en nuestras vidas para muchas personas, empezando por el obispo auxiliar Joseba Segura, que presidió la celebración, ya que Patxi fue un hombre de carácter y convicción fuerte y cristianos. De profunda experiencia de fe en su interior; de gran compromiso en su conducta, de firme y firme compromiso con el Reino y, especialmente, con los pobres. Con este tipo de mimbres (fe firme y compromiso incansable) y una personalidad fuerte y atractiva, no es de extrañar que influyera tanto en los que le rodeaban y que su vida fuera tan fructífera.

Patxi tenía mucha fuerza en su personalidad y su influencia se notaba en sus palabras y en sus acciones. Palabras orales y escritas en libros. Son numerosos y muy extendidos sus libros de oraciones: Gritos y Plegarias, La zarza, Mar adentro.. También se han publicado algunos en euskera, agrupados en el libro "Izan bihotz!" y "Itsasoratzen", que, bajo la coordinación del propio Patxi, publicaron varios amigos de la Iglesia de Bilbao, tras un trabajo duro e ilusionante. He aquí, como muestra, alguna de esas obras.



Descanse en paz Patxi Loidi.


Aitor Etxebarria

No hay comentarios: